(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NASERTIC enpresa publikoak 432.000 euroren mozkinak lortu zituen iaz asteazkena, 2014.eko apirilak 23


Erakundeak 16 milioi euroko baino gehiagoko negozio-zifra erregistratu du.


Nasertic enpresako kontrol-gela. ( irudia handitu )

NASERTIC enpresa publikoak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura atxikitakoak, 432.000 euroren mozkinak lortu zituen 2013an, eta 16 milioi euroko baino gehiagoko negozio-zifra izatera iritsi zen.

Emaitza positibo horien arrazoiak, besteak beste, itun estrategikoak egitea, negozio-ildo berriak irekitzea, lehendik zeudenak finkatzea, kudeaketa-tresnak ezartzea, 80 bezero berri baino gehiago lortzea eta gastua nabarmen murriztea dira, beraz, esan liteke 2013a egonkortasunaren urtea izan dela NASERTICentzat, enpresa publikoen sektorearen berrantolaketa-prozesuaren ondoren hazkuntza planifikatuaren eta finkapenaren bidean aurrera egin baitu.

NASERTICeko administrazio-batzordeak, Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria buru duela, 2013ko kontuak onetsi ditu berriki: 432.027 euroko mozkinen saldo positiboa, % 8,25eko finantza-errentagarritasuna (norbere baliabideen errentagarritasuna) eta % 2,7ko salmenten errentagarritasuna.

2013ko guztizko diru-sarrerak 16.435.996 € eta gastuak 16.003.969 € izan ziren, aurreikusitakoaren % 94,07. Finantza-gastuen kengarritasunaren aurretik kalkulatutako ustiapenaren onura gordina (EBITDA) 2.742.198 € izan dira. Beste urte batez, azpimarratzekoa da enpresa publiko honek erabiltzeko gastuak (langileengatiko gastuak eta bestelako ustiapen-gastu batzuk) eusteko egin duen ahalegina, izan ere, 2013an 4.465.892 €-koak izan ziren, 2012an baino % 14,60 gutxiago (763.698 € gutxiago) eta 2011koak baino % 30,87 gutxiago (1.994.802 €).  Kontuak ofizialki ikuskatu ondoren, NASERTICek bere webgunean argitaratu ditu, gardentasuna bermatzeko 2011an eta 2012an egin zuen bezala.

NEGOZIO-ILDO BERRIAK

Bestalde, José Luis Menéndez NASERTICeko zuzendari kudeatzaileak negozio-ildo berriak aurkeztu zizkion administrazio-batzordeari, alde batetik, estatuko antzeko enpresekin NASERTIC UNIRED (Telekomunikazio Operadoreen Estatuko Elkartea) elkartean sartu ondoren eta, beste alde batetik, birtualizazio-softwarearen arloan nazioartean liderra den VMware enpresarekin lankidetza-hitzarmena sinatuta. Hitzarmen horren bidez, datozen 5 urteetan Nafarroako 7 erakundek deskontu handiak lortuko dituzte, beraz, bi erakundeen arteko enpresa-harremanak sendotzeko beste urrats bat da. NASERTIC Vmware enpresaren enpresa-bazkidea da, eta hainbat profesional ditu ziurtatuta bere produktuetan.

Hitzarmen abantailatsuak lortzeko ildo horretan, NASERTICek IBMrekin duen posizionamendua nabarmentzen da, Mainframe ordenagailuei dagokienez. Negoziazioek bezeroentzako makina eta zerbitzu berriak ekarri zituzten, baita datozen 4 urteetarako aurrezki handiak ere. Ildo berean zehaztu eta jarri zen abian efizientzia energetikoaren proiektua datuak prozesatzeko zentroan, makinak berrantolatuta, erabilitako eremuak murriztuta eta girotze-sistemak aldatuta.

Nafarroako Gobernuarentzako bazkide teknologiko nagusiaren egiteko indartzeko, NASERTIC Telekomunikazio Zerbitzuen Bulego Teknikoa eta erabiltzaileentzako arreta-zentroa da orain, eta hirugarrenekin adostutako zerbitzu-kontratuen kudeaketa osoa gauzatzen du adosten direnetik bezeroak eskatutako baldintzetan zerbitzua behar bezala eskaintzen den arte. 2013ko beste mugarri aipagarri bat izan da Tuterarekin zuntz bidezko konexioa abian jarri izana. Hala, Tuterako Ospitalearen eta Tuteran dauden Nafarroako Gobernuaren egoitza egokien arteko konexioei gaitasun eta segurtasun handiagoa eman zaie.

Erriberako hiriburuan, NASERTICek Gobernuaren Herritarren Arretarako Bulegoa ere kudeatzen du. 2012an baino % 33 jarduera gehiago egin ziren, langileak murriztu eta Iruñeko bulegoa itxita ere.

Komunikazio eta Marketin Sailak jarri ditu abian garrantzia azpimarratu zaien beste zerbitzu batzuk, sare sozialetarako estrategiak diseinatu eta eguneratuta, marketin-planak prestatuta, beste enpresa batzuetarako komunikazio-ikuskaritzak eginda eta komunikazio-kabinete gisa jardunda beste erakunde batzuen Europako hainbat proiektutarako, informazioa eta teknologia uztartuz.

Bestalde, Laborategi Sailak bezero berriak bilatu eta erakartzeko ahalegin handia egin du, eta, urtearen amaieran, 74 bezero berri izan dira, besteak beste, Ternera Gallega edo NILSA enpresa publikoa.

NASERTIC

NASERTIC Nafarroako Gobernuaren barruko Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa taldekoa da, eta administrazio publikoei eta horien mendeko organismo, sozietate edo erakundeei zerbitzuak eskaintzen dizkie. Helburua kalitate handiko zerbitzu eta teknologiak eskaintzea da, herritarrei arreta emateko behar diren alor guztietan, baliabideak optimizatu eta Nafarroako Foru Komunitateari balio bereizlea erantsita. Enpresa 86 profesionalek osatzen dute; askotariko profilak dituzte (adituak eta bata bestearen osagarri dira).

NASERTICeko giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoei esker, sinergiak eratu eta kostuak merketu daitezke. Hala, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, ezagutza, transbertsaltasuna, teknologia, talentua eta konpromisoa bateratuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa