(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik dago garapenerako hezkuntza-proiektuetarako 270.000 euroko laguntzak eskatzeko epea osteguna, 2014.eko apirilak 24


Gizarte Politiketako Departamentuak beste deialdi bat ere onetsi du etorkinen gizarteratzea bultzatzen duten udal-ekintzak finantzatzeko.


Nafarroako Aldizkari Ofizialak, gaur, osteguna, apirilak 24, Gizarte Politiketako Departamentuaren bi deialdi argitaratu ditu. 370.000 eurokoak dira guztira eta garapenerako hezkuntza-proiektuak edo sentsibilizazio-ekintzak eta etorkinen gizarteratzea bultzatzen duten ekimenak finantzatzeko izango dira.

Lehen deialdian 270.000 euro emango dira, eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 14an amaituko da. Oinarrien arabera, jardueren hiru modalitate finantzatuko dira: sentsibilizazio-ekintzak, eremu ez formaleko hezkuntza proiektuak eta eremu formaleko proiektuak. Lehen modalitaterako 30.000 euro emango dira, bigarrenerako 60.000 euro eta hirugarrenerako 180.000 euro.

Laguntzak eskuratzeko eskaera egin dezakete Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzian erregistratuta dauden, egoitza Nafarroan duten eta azken bost urteetako batean gutxienez garapenerako nazioarteko lankidetzarako Gizarte Politiketako Departamentuaren diru-laguntzak jaso dituzten GGKE-ek. Hezkuntza formalaren eremuko proiektuen modalitatean, unibertsitateek ere eska dezakete laguntza.

Diru-laguntzaren bidez finantzatzen diren jarduerak aurten hasi beharko dira, eta horien zeharkako gastuak ez dira izango gastu osoaren % 10 baino gehiago. Halaber, esku-hartzeak norberaren edo beste administrazio eta erakunde batzuetako funtsekin finantzatu beharko dira, % 20 gutxienez.

Etorkinen gizarteratzea

Gaurko, apirilak 24, osteguna, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako diru-laguntzen bigarren deialdiaren bidez 100.000 euro emango dira etorkinen gizarteratzea eta udalerrietan kulturen arteko elkarbizitza eta errespetua bultzatzen duten tokiko erakundeek sustatutako jarduerak finantzatzeko.

Laguntza horiek eskatzeko epea maiatzaren 14an amaituko da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titularrak diren eta % 6 baino gehiagoko migrazioa duten tokiko erakundeek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, deialdiaren oinarrietako eranskinaren arabera.

Finantzatzen diren ekintzak 2014an gauzatu beharko dira eta honako hauekin lotutakoak izan ahalko dira: etorkinen parte-hartze aktiboa udalerriko bizitzan, etorkinen trebetasun eta gaitasunen hobekuntza, diskriminazio-jokabideen prebentzioa eta udalerriko elkarbizitza hobetzen duten prozesu parte-hartzaileak.

Programa bakoitzeko eskatzen den gehienezko zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da. Ez dira onartuko hori baino aurrekontu handiagoa dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa