(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak herritarren zahartze osasuntsua sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du osteguna, 2014.eko apirilak 24


Egindako mintzaldiaren bidez hasi du Medikuntza Geriatrikoaren Espainiako Sozietatearen 6. bilera; aste honetan izango da Iruñean.


Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak herritarren artean zahartze osasuntsua sustatzearen garrantzia azpimarratu du gaur arratsaldean. Hala, hirugarren adinera  "ahalik egoera onenean helduko gara, gaitasun fisiko, psikiko eta sozial gehienak mantenduta, autonomia izan eta nork bere bizitza egiteko". .

Hitz horiek esanda ireki du Barcinak Medikuntza Geriatrikoaren Espainiako Sozietatearen 6. bilera. Apirilaren 24tik 16ra, estatuko eta nazioarteko 300 aditu baino gehiago elkartuko ditu, "Ebidentzian oinarritutako geriatria" lelopean.

Mintzaldian, Lehendakariak esan du Nafarroak munduko bizi-itxaropenik handienetakoa duela (83,4 urte). Gaur egun, Nafarroako biztanleen % 18,2k 65 urte baino gehiago ditu eta, NBEren eta ELGAren 2050erako aurreikuspenen arabera, ehunekoa % 30 baino handiagoa izan liteke eta, Espainian, % 40 izatera ere irits liteke.

Bizitza luzatzea, Lehendakariaren ustez, "itxaropentsua eta biziki positiboa da", baina osasun-sistema birbideratu egin behar dela aitortu du, paziente berriaren ezaugarriei, adinez nagusiagoa izango delako, eta gaixotasun kronikoen hazkuntzari erantzuteko.

Besteak beste, Yolanda Barcinak zahartze osasuntsua sustatzea aipatu du neurri gisa: bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako ariketa fisiko kontrolatua eginda, elikadura osasungarria izanda, inguruarekin eta estimulu kognitiboarekin harreman onak izanda, besteak beste.

Bileran, parte-hartzaileek berritasunak eta geriatriako adituen erronka nagusiak aztertuko dituzte, esate baterako, adinekoa osteoporosi, erorketa eta hausturekin nola konpontzen den, muturreko bizitza luzea, 65 urtetik gorakoen % 4 eta % 17ri eragiten dien hauskortasuna eta adinekoen txertoak.

Bilera antolatu duen batzodearen burua da Nicolás Martínez Nafarroako Ospitaleguneko medikua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa