(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako enpresariek aholkularitza emango diete gazte ekintzaileei enpresa berriak sor ditzaten

astelehena, 2014.eko apirilak 28


12 zuzendarik osatzen dute CEINen bidez eta Nafarroako Gobernuak bultzatuta gaur eratu den Nafarroako Aholkularien Sarea.


Goicoechea lehendakariordea Nafarroako Aholkularien Sarea osatzen duten enpresariekin. ( irudia handitu )

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak Nafarroako Aholkularien Sarea eratzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Sare horren bidez, ibilbide luzea duten enpresetako zuzendariek ekintzaile berriak aholkatu eta bideratuko dituzte  euren enpresak sor ditzaten. 

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez eta Arpa fundazioarekin elkarlanean sustariko sarea Foru Komunitateko 12 enpresari eta zuzendarik osatzen dute. Enpresa horiek borondatez laguntzen dute.

Enpresari edo zuzendarien (aholkulariak) ezagutza eta esperientzia ekintzaileen (aholkularitza jasoko dutenak) esku jarriko duen zerbitzu berria da eta bi helburu ditu: ekintzaileen enpresa-proiektua sortu edota abiarazteko prozesua bizkortzea eta arrakasta-berme handiagoa izanik jartzea abian.

Sarea osatzen duten aholkulariak Nafarroako enpresariak dira, eta duten profilak enpresa-ikuspegia eta bideratzeko eta ezagutza partekatzeko gaitasuna bateratzen ditu. Honako hauek dira aholkulariak: Luis Oquiñena Idifarma enpresako zuzendari nagusia; Juan Carlos Franquet ‎Grupo Panasa taldeko zuzendari nagusia; Juan Miguel Sucunza Grupo Azcoyen taldeko lehendakaria; Roberto Mercero Nafarroako Telefónica enpresako zuzendaria; Xabier Mitxelena Grupo S21sec taldeko zuzendari nagusia; Miguel Ángel Carrero Jofemar enpresako zuzendari nagusia; Manuel Torres Grupo Mtorres taldeko lehendakaria; Oscar Matellanes Quomai enpresako zuzendari nagusia; Ascen Cruchaga ‎Orbital Aerospace enpresako zuzendari nagusia; Javier Creixell ‎Magna enpresako zuzendari nagusiaren ondokoa; Enrique Martínez Maher jatetxeko eta NH Baluarte hoteleko kudeatzailea; eta Carlos Sagües Grupo Mundomóvil taldeko zuzendari nagusia.

Nafarroako Aholkularien Sarea atxikimendu-hitzarmen bat izenpetuta eratu da. Ekitaldian Lourdes Goicoechea izan da buru, baina sareko kide diren Carlos Fernández Valdivielso Sodenako zuzendari kudeatzaile eta CEINen arduraduna eta José Antonio Arrieta Arpa Abogados Consultores enpresako aholkulari ordezkaria aholkulariek ere parte hartu dute.

Ekimenaren bidez, CEINek azken hilabeteetan sustatu duen lankidetza publiko-pribatua indartu da, enpresen errealitatea ekintzaileengana gerturatzeko, berriki Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza programaren bigarreko edizioaren deialdiarekin egin den bezala. Deialdira aurkezteko epea datorren maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Ekintzaile berriei eta sortu berri diren enpresei zuzenduriko sarea

Nafarroako Aholkularien Sarea enpresa-proiektua abian jartzeko fasean dauden ekintzaileei eta sortu berri diren CEINen inguruko enpresei (gehienez 2 urte dituztenak) zuzenduta dago. Sareko kideek proposatuko dituzte aholkularitza jaso dezaketen proiektuak.

Proiektuek edo enpresek osagai berritzaile edo bereizgarriren bat eta hazteko gaitasuna izan beharko dute. Gainera, ahal dela, Plan Modernak zehaztutako sektoreetakoak izan beharko dira.

Aholkulariak, izandako esperientzian oinarrituta eta inolako ordainik jaso gabe, ekintzailea duen enpresa-proiektuaren inguruan bideratuko du hainbat alderditan: sektorea, ikuspegi estrategikoa, negozio-eredua, finantzazioa, enpresa-kudeaketa etab.

Prozesua lau hilabetekoa izango da. Denboraldi horretan, hainbat bilera egingo dituzte aholkulariak eta ekintzaileak, aurrez prestatutako plan bati jarraiki, konfiantzan, gardentasunean eta bata bestearen arteko konfidentzialtasunean oinarrituta.

Nafarroako Aholkularien Sareak CEINen proiektu berrientzako "Aceleradora Empresarial" eta sortu berri diren enpresentzako "Viveros" zerbitzuak osatzen ditu, hasiberria den ekintzailearekin benetako esperientzia partekatzen duen esperientziadun enpresari baten ikuspegia ematen delako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa