(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Txinara Nafarroatik egiten diren esportazioak bikoiztu egin dira azken hamarkadan, eta urtean ia 100 milioi euro ere lortu dira asteartea, 2014.eko apirilak 29


Barcina Lehendakariak Txinako enpresetako hogeiren bat ordezkariri egin die harrera, Nafarroan baitabiltza negozio-bidaian.


Barcina Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakariak hitza batzuk esan dizkie Txinako ordezkariei. ( irudia handitu )

Txinara Nafarroatik egiten diren esportazioak bikoiztu egin dira azken hamarkadan. Urteko 100 milioi euro ere lortu dira. Zehazki, Txinara egindako esportazioen balioa 93,3 milioi eurokoa izan zen iragan urtean, aurreko urtean baino % 16 gehiago, eta enpresa esportatzaileen kopurua 230 izan zen. Hala, Txina Nafarroako produktuak erosten dituztenen sailkapeneko lehen hogei postuetan da (17. postuan).

Azken urteetako datuen arabera, Asiako herrialdera gehien esportatzen duten sektoreak lehengaienak, produktu industrialenak eta ekipamenduen ondasunenak dira. Esportazio guztien artetik % 80 inguru hartzen dute.

Bestalde, Txika ere Nafarroaren hornitzaile garrantzitsu bihurtzen ari da. Iaz, Nafarroako inportazioen % 8,3 Asiatik ekarritakoa zen eta, % 4,6, Txinatik ekarritakoa.

Datu horien berri astearte honetan eman da Sodena sozietate publikoak antolatutako topaketan. Txinako eta Nafarroako enpresetako ordezkariak elkartu ditu, bi lurraldeetako enpresarien arteko lankidetza sustatzeko.


Talde-argazkia

Goicoechea lehendakariordea eta Bangzao enbaxadorea, erdian, Nafarroako eta Txinako enpresariekin. ( irudia handitu )

Harrera eta enpresen topaketa

Jardunaldia hasteko, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak harrera egin die Txinako hogeiren bat ordezkariri Gobernuaren egoitzan. Txinako merkatuak Nafarroako enpresei eskaintzen dizkien "aukera handiak" azpimarratu ditu, baita Foru Komunitateak Asiako herrialdeko enpresentzat duen "erakargarritasuna" ere. Gauzak horrela, "batera, lankidetzan jardun eta hazi egin gaitezke", esan du.

Lehendakariak, egin duen mintzaldian, zera nabarmendu du, "gure industrializazio-maila handiari eta ikerketaren alde egindako apustuari esker, Nafarroako enpresak toki pribilegiatu batean daude, produktuak eta zerbitzuak nazioarteratzeko aukera handiagoak dituztelako". Horrez gain, gogorarazi du, iaz, lurraldeko aberastasunaren % 40 kanpora egindako salmentetatik lortu zela, ondorioz, Nafarroa Espainiako autonomia-erkidegoen artean lehena da esportazioetan, 7.300 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan baitzuen.

Horren ondoren, bi lurraldeetako ordezkarien enpresa-bilera bat egin dute Iruñeko Gendulain jauregian, Foru Komunitatetak eskaintzen dituen negozio-aukerak aurkezteko.

Nafarroako ordezkaritza energiaren, automozioaren, nekazaritzako elikagaien industriaren, medikuntzaren, ingeniaritzaren eta ikerketaren sektoreko hogeiren bat enpresatako ordezkariak osatu dute. Horien guztien buru izan da Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria. Bestalde, Txinako ordezkaritza ere herrialdeko enpresetako hogeiren bat ordezkarik osatu dute, eta Zhu Bangzao Txinaren Espainiako enbaxadorea izan dute buru.

Bi eguneko bidaiaren programa (asteartea, apirilak 29, eta asteazkena, apirilak 30) Nafarroako enpresetara bisita eginda amaituko da. Besteak beste, Gestamp (automozioa), M Torres (energia berriztagarriak), Laboratorios Cinfa (industria farmazeutikoa), Gamesa (energia berriztagarriak/IKTak), Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa (bioteknologia), Aerosorgailuen Saiakuntza Laborategiak (energia berriztagarriak) eta Congelados de Navarra (nekazaritzako elikagaiak) enpresak ikustera joango dira.

Asiako herrialdeko ordezkariak enpresa hauetakoak dira: Txinaren Espainiako Enbaxada, Txinako banku industrial eta komertziala, Txinako Merkataritza Ganbera, Zhongxing Corporation S.L.U, Cosco Iberia, Xinhua agentzia, Citic Hic Gándara Censa S.A.U, Huawei Tecnologies Spain, China Certification & Inspection, Txinako Aranda Coated Solutions-Aceros eta Da Xiong Spain S.L.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa