(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 200.000 euro baino gehiago emango ditu Orbaizetako munizio-fabrika birgaitzeko
asteazkena, 2014.eko apirilak 30


Ekarpena aurreikusitako inbertsio osoaren % 24,38 da; guztira 861.347 euro dira.


Orbaizetako munizio-fabrika. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Orbaizetako armen errege-fabrikaren birgaikuntza finantzatzea adostu du. Horretarako, 209.997,86 euroko hainbat urtetarako ezohiko diru-laguntza emango du, eta Aezkoako Batzarre Nagusiak kudeatuko du. Esleipena hainbat urtetarako hiru ordainketatan gauzatuko da, 2014an 150.000 euro, 2015ean 64.998,98 euro eta 2016an 39.998,88 euro emanda.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren ekarpena obra esleitu ondoren aurreikusitako inbertsio osoaren (861.347 euro) % 24,38 da. Gainerako zenbatekoa Sustapen Ministerioak (629.993,55 euro, % 73,14) eta Aezkoako Batzarre Nagusiak berak (21.355,69 euro, % 2,48) finantzatuko dute.

Orbaizetako Armen Errege Fabrika interes kulturaleko ondasuntzat jo zen 2007an, eta Aezkoa Ibarreko funtsezko baliabidea da, izan ere, duen ondare-interesaz gain, Iratiko Oihanean eta inguruko eskualdean turismoaren aprobetxamenduan eta garapenean ere eginkizun garrantzitsua du.

Armen fabrikaren instalazioa Karlos III.aren aginduz eraiki zen 1784an, burdinola zahar baten gainera. Fabrikak inguruko burdin-meatzeak, egurraren ugaritasuna eta ur-ibilguak aprobetxatzen zituen armadarako armak eta munizioa fabrikatzeko.

Kasu honetan, mugan eta isolatuta zegoenez armen fabrika batentzako kokapena ezegokia zela ikusi zen, Frantziako Iraultzako gertaeren eta frantsesak penintsulan sartzearen ondorioz. Denbora gutxi iraun zuen, mende oso bat ere ez, eta hainbat gorabehera izan zituen. Dena lapurtu zuten eta suak ere hartu zuen, baina hainbat alditan berpiztu zen, XIX. mendean betirako itxi zen arte (1873). Gerora, interes kulturaleko ondasuntzat jo da, edonolako birgaikuntza-jarduerak egin aurretik.

Eraikina eta inguruak kanpaina arkeologikoetarako kokaleku bihurtu ziren 1986, 1987, 1988, 1989, 1990 eta 1991 urteetan.

Jarduera-proiektua

Jarduera-proiektuan arma-fabrika bera eta jauregi zaharra sartzen dira, besteak beste. Esku-hartze turistikoari dagozkion jarraibideak fabrika eskualderako ekimenen gune bihurtzeko asmoarekin gauzatuko dira, iraunkortasunean, errentagarritasun ekonomikoan eta ibarreko bizilagunen babesean oinarrituta.

Bestalde, proposatutako eraikuntza-irteenbideek jatorrizko proiektuan erabilitako teknika eta materialak errespetatzen dituzte, eta eraiki diren horma berrietan lehengoa eta oraingoa dena bereizten da. Gainera, jarduera atzeraezinak saihestuko dira eta fabrikak "hondakin" itxura izaten jarraituko du, baina azaltzen eta definitzen lagunduko duten elementuak gehituko zaizkio.

Jauregia harrera-zentroa izango da, informazioa eskainiko da eta inguruaren eta fabrikaren interpretazio-zentro balioko du. Erdisotoan komunak egongo dira, beheko solairuan informazio-bulegoa eta taberna, eta goiko solairuetan interpretazio-jarduerak egingo dira eta erabilera anitzeko areto handi bat egongo da. Haritzezko zolaketa eta solairuen egiturak mantendu egingo dira, eta barruan altzairua erabiliko da, fabrikari dagokion bezala.

Aurrekariak

Azken urteetan hainbat hitzarmen sinatu dira Aezkoako Batzarre Nagusiarekin arkitektura-multzoa birgaitzeko. Hori dela-eta, 2007ko abenduan, Nafarroako Gobernuak 70.000 euroko laguntza ematea erabaki zuen obraren proiektuak idazteko. 2008an idatzi eta entregatu ziren.

Gainera, proiektu horietan agertzen ziren jarduerak kontuan izanda, hasieran, Nafarroako Gobernuak 167.000,00 euroko eta 20.000 euroko diru-laguntzak eman zituen, hurrenez hurren, sastraka kentzeko, garbitzeko eta seinaleak jarrita (hesiak, interpretazio-panelak, zoruak eta hormak egokitzea) barrutiko hondakinak prestatzeko.

2011ko abenduan, Sustapen Ministerioak eta Aezkoako Batzarre Nagusiak proiektuko jardueren finantzazioa arautzeko hitzarmen bat ere sinatu zuten. Proiektuko jarduerak 1.199.987,71 euro ziren eta Sustapen Ministerioak % 75 hartu zuen beregain, hau da, 889.990,00 euro.

Hitzarmena sinatu ondoren, 2012ko urtarrilean, Batzarre Nagusiak jauregian esku-hartze proiektua esleitzeko izapideak hasi zituen eta, aldi berean, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari obrak batera finantzatzeko beste hitzarmen bat sinatzeko eskatuz zion. 2012ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak Batzarre Nagusiarentzako hainbat urtetarako diru-laguntza zuzena baimendu zuen aurreikusitako aurrekontuaren gainerako % 25a finantzatzeko, hau da, 299.996,93 euro. Hala ere, baimena ez zen izenpetu, aurrez Sustapen Ministerioarekin adostutako hitzarmenaren klausula bat bez ez zelako. Ondorioz, aurreikusitako diru-laguntza bertan behera utzi zen eta, beraz, Batzarre Nagusiak obrak lizitatzeko espedientea berriz ere hasi behar izan zuen.

2013an, Aezkoako Batzarre Nagusiak prozesua berriz ere hasi zuen, obren lizitazio berria arautzen duen baldintzen agiria eta Ministerioarekin izenpetutako hitzarmenaren gehigarria onetsi zituen, eta, 2013ko baenduaren 26an, obrak 861.347,10 euroren truke esleitu zituen.

Izapide horiek egin ondoren, Aezkoako Batzarre Nagusiak berriz ere eskatu zion Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari 209.997,86 euroko ekarpena egiteko, hau da, obrak esleitu ondoren aurreikusitako inbertsioaren % 24,38. Gainerako zenbatekoak Sustapen Ministerioak (% 73,14) eta Aezkoako Batzarre Nagusiak berak (% 2,48) hartuko dituzte beregain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa