(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio ETBk proposaturiko digitalizazioa legez kanpokoa dela eta arauak ezarritako prozedura jarraitzeko epea jarri dio

astelehena, 2014.eko maiatzak 5


Urrats horiek emateko, Foru Gobernuak errespetua eskatu du eta ETBri Nafarroan pelota-partiduak emateko eskubideak Foru Komunitatean lizentzia duten telebista-kateekin partekatzea proposatu dio.


Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari ETBk Nafarroan zabaldutako seinale analogikoa digitalizatzeko egindako proposamena legez kanpokoa dela, Nafarroako LTDan frekuentziak okupatzen dituelako Ministerioaren baimenik izan gabe.

Nafarroako Gobernuak epea jarri dio Eusko Jaurlaritzari araudian ezarritako prozedurak jarraitzeko. Prozedura hori amaitzeko protokolo bat eta bi komunitateen arteko hitzarmen bat sinatu behar da, Ministerioari multiplex bat eskatu behar zaio eta multiplex hori zabaldu behar da Foru Komunitatean.

Nafarroako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoari legezko urrats horiek jarraitzeko abiapuntua Nafarroaren errealitate instituzionala eta nafarren interesak direla esan dio. Zentzu horretan, Foru Gobernuak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 2009an sinatutako aurreko lankidetza-protokoloa, UPNren eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren arteko adostasunak babestutakoa, Eusko Jaurlaritzak hautsi egin zuela bere aldetik EAJ agintera iritsi zenean, EAE eta Nafarroa lurralde berean agertzen dituzten mapak erakutsita. Hala, protokoloaren hirugarren klausula urratu zen, hau da, Nafarroaren errealitate instituzionalarekiko errespetua.

Halaber, eta Nafarren interesak errespetatzeko, ETBri proposatu zaio ikus-entzunezko edukia emate aldera eskubideak erosten uzteko, pelota-partiduen kasuan gertatzen den bezala, Nafarroan emititzeko lizentzia duten telebista-kateek partidu horiek erosi eta eman ahal izan ditzaten edo telebista-kateen artean horren inguruko zerbait ados dadin.

Eskaera horiek Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lan-taldearen bileran egin dira. Bilera hori gaur goizean izan da Nafarroako Jauregian.

Bileran, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Juan Luis Sánchez de Muniáin bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Edurne Elío Komunikazioko zuzendari nagusia eta Alfredo Huarte departamentuko idazkari tekniko nagusia izan dira. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Carmelo Arcelus Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea, Jesús Peña Martínez Lehendakaritzako idazkari nagusia eta Mikel Agirre EITBko Ustiapen eta Ingeniaritzako zuzendaria izan dira bileran.

Legeak ez du beste biderik ematen

Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuari proposamena egin zion Foru Komunitatera gaur egun igortzen duen seinale analogikoa digitalizatzeko, autonomia-erkidego batean beste autonomia-erkidego bateko telebista-kate publikoa ikusteko legean jasotako izapideei aldi baterako irtenbidea emate aldera.

Proposamena Nasertic sozietate publikoak eta Nafarroako Gobernuko zerbitzu juridikoek aztertu dute. Ondorioen arabera, legeak ez du biderik eskaintzen Nafarroan ETB emateko, beraz, seinale analogikoa digitalizatzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamena legez kanpokoa da.

"Ez dago frekuentzia erradioelektriko bat estatuko administrazioak bere eskumenez baliatuta  egindako plangintzaren eta frekuentzien esleipenaren aurka igortzeko askatasunik duen ikus-entzunezko operadorerik. Beraz, Nafarroan ETBren seinale analogikoa proposatutako baldintzetan digitalizatzea legezko estaldurarik ez duen inguru erradioelektriko bat hartzea izango litzateke", dio txosten juridikoa.

Autonomia-erkidego bateko telebista-katea beste batean igortzeko, Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorrean aurreikusitako izapideen arabera, hitzarmen bat adostu behar da. Hitzarmen horrek igorpenaren beharrezko frekuentziak zehaztu behar ditu Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egindako espektro erradioelektrikoaren plangintzaren arabera. Horretarako, Nafarroari bigarren multiplex bat esleitu beharko litzaioke. Gainera, hitzarmenak zehaztu behar du nori dagokion Nafarroako Foru Komunitateko igorpen-zentroetatik igortzeko behar diren ekipoak erosteko kostuak beregain hartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegotik Foru Komunitateko igorpen-zentroetaraino seinalea garraiatzeko eta ingeniaritzako ekipoen kostua ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa