(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilean Nafarroan 1.679 langabetu gutxiago erregistratu ziren, eta guztira 50.745 langabe egon ziren asteartea, 2014.eko maiatzak 6


Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 3,2 egin zuen behera kopuruak; 2013ko apirilari dagokionez, 3.699 langabetu gutxiago daude.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu-agentzietan erregistratutako langabetuak 50.745 pertsona ziren apirilaren amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.679 pertsona gutxiago (-% 3,2) daudela, orduan 52.424 langabetu izan baitziren. 2013ko apirilari erreparatuz gero, 3.699 langabetu gutxiago daude, hau da, -% 6,79 balio erlatiboetan adierazita .

Kontratazioetan, NEZen erregistratutako eta lantokia Nafarroan duten kontratuak 22.342 izan dira, hau da, otsailekoekin alderatuta 1.070 kontratu gehiago egin dira.

Mª Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzaileak azpimarratu du erregistratutako langabezia zazpigarren hilabetez jarraian jaitsi dela urte arteko joerari dagokionez, iaz baino 3.699 langabetu gutxiago baitaude. 25 urtetik beherakoen langabeziak ere % 12 egin duela behera nabarmendu du. Enplegu-agentzietan erregistratutako kontratuen kopuruak gora egin du, aurreko hilabetetik % 5,03 handitu da. Joera positiboa izan arren, Garcia Malok esan du langabezian jende asko dagoela oraindik, beraz, Gobernuaren lehentasun nagusia enplegua sustatzea dela".

Enplegu-agentziei dagokienez, langabeziak behera egin du Lodosan (-% 13,35), Donezteben (-% 7,19), Tafallan (-% 5,45), Tuteran (-% 3,98), Agoitzen (-% 3,91), Lizarran (-% 3,42), Iruña-Yamaguchin (-% 2,13), Iruña-Arrotxapean (-% 2), Iruña-II. Zabalgunean (-% 1,86), eta berdin mantendu da Altsasun.

Jarduera ekonomikoei dagokienez, aipatzekoa da langabeziak behera egin duela elikagaien industrian (-304 pertsona), eraikinen eraikuntzan (-202 pertsona), nekazaritzan eta abeltzaintzan (-182 petsona), janarien eta edarien zerbitzuetan (-150 pertsona), administrazio publikoan (-114 pertsona) eta osasunaren alorreko jardueretan (-112 pertsona). Lehendik enplegurik ez duten pertsonen kolektiboan (+135 pertsona) eta motordun ibilgailuen fabrikazioan (+69 pertsona) gora egin du langabeziak.

Sexuei erreparatuta, emakumeen langabeziak behera egin du, eta 26.505 emakume langabetu daude, aurreko hilabetearekin alderatuta -% 3,22 gutxiago; gizonezkoen langabeziak ere behera egin du (24.240 gizon daude langabezian), -% 3,18 jaitsi da.

Adin-taldeen kasuan, 25 urtetik beherakoen artean % 1,29 egin du behera, ondorioz, 4.803 dira langabetuak. 25 urtetik gorakoen langabeziak % 3,4 egin du behera, ondorioz, 45.942 langabetu daude talde horretan.

Kontratazioa

Apirilean, NEZen 22.342 kontratu erregistratu ziren, hau da, aurreko hilabetearekin alderatuta 1.070 kontratu gehiago. Erregistratutako 22.342 kontratu horietatik 1.310 mugagabeak izan ziren. Kopuru hori erregistratutako kontratu guztien % 5,86 da.

Sexuari erreparatuta, 10.954 gizonek (martxoan baino 511 gehiago) eta 11.388 emakumek (559 gehiago) sinatu zituzten kontratuak. Adin-taldeak kontuan hatuz gero, 3.317 kontratu erregistratu ziren 25 urte baino gutxiagokoen taldean (aurreko hilabetean baino 379 gehiago), 13.963 kontratu sinatu zituzten 25 eta 44 urte artekoek (martxoan baino 495 gehiago) eta 5.062 45 urtetik gorakoek (196 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen kasuan, 905 kontratu sinatu ziren nekazaritzan (martxoan baino 287 gehiago), 7.229 industrian (aurreko hilabetean baino 95 gehiago), 13.439 zerbitzuen sektorean (martxoan baino 735 gehiago) eta 769 eraikuntzaren sektorean (aurreko hilabetean baino 47 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2014ko apirilean Nafarroan erregistratutako langabezia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa