(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Espainiako beste eskualde batzuk terrorismoaren biktimen balioak hedatzera animatu ditu asteartea, 2014.eko maiatzak 6


Gainera, Zigor Kodearen erreformaren bidez terroristei eskolak ematea eragoztearen alde agertu da, "etorkizuneko belaunaldiak doktrinamendutik eta gorrototik babesteko".


Relatos de Plomo lanaren azala

“Relatos de Plomo” proiektuaren lehen liburukiaren azala.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Espainiako beste eskualdeei terrorismoaren biktimen balioak eta eredua hedatzera bultzatu ditu, gazteek jakin dezaten "askatasunaren alde bizia eman zuten pertsonak egon zirela eta, totalitarismoari eta izuari aurre egiteko, erabili zituzten arma bakarrak hitza, justizia, duintasuna eta barkamena izan zirela".

"Terrorismoaren biktimak aparteko eredu morala dira, bizikidetza eraikitzeko oinarria", esan du Lehendakariak Madrilen, senatuan, Relatos de Plomo proiektuaren lehen liburukiaren aurkezpenean. Lan horretan jasotzen dira 1960 eta 1986 urteen artean ETAk Nafarroan egindako ekintza terroristak. Nafarroako Gobernuak sustatu duen argitalpenaren helburua terrorismoaren biktimak omentzea da.

Ekitaldian estatuko agintariak izan dira, esate baterako, Jorge Fernández Díaz Barne ministroa eta Pío García-Escudero senatuko lehendakaria. Lanaren egilea, Javier Marrodán, eta Carmen Imaz ETAk Nafarroan lehen aldiz (1977) hil zuen Joaquín Imazen alaba ere izan dira, baita diputatuak, senatariak eta Nafarroako instituzioen eta terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariak ere.

Mintzaldian, Lehendakariak defendatu du Zigor Kodearen erreformaren bidez berariazko atal bat gehitu behar dela terrorismoa dela-eta zigortutakoek ikastetxeetan eskolak ematea saihesteko. "Gure demokraziak etorkizuneko belaunaldiak adoktrinamendutik eta gorrototik babesteko behar diren bitartekoak izan behar ditu", baieztatu du.

Horren harira, Guadia Zibilak berriki gauzatutako operazioaren alde agertu da. Hogeiren bat lagun atxilotu zituen sare sozialetan ETAren terrorismoa justifikatu eta goratzeagatik. "Gorrotoa eta indarkeria sortzen dituen makineria gure gizartetik kendu behar dugu, gaur egun ezker abertzaleak indartzen duen adoktrinamendu totalitarioaren makineria alegia", adierazi du.

Tomás Caballero gogoan

Nafarroako Lehendakariak Tomás Caballero gogoratzeko ere hitz batzuk esan ditu. Iruñeko Udaleko UPNren zinegotzia izan zen eta ETAk 1998an hil zuen, gaurko egunez, duela 16 urte. Demokrazioa eta zuzenbide-estatua defendatu zituen, "beharbada gaur egun espainiarrok ditugun ondasun kolektibo baliotsuenak", aitortu du.

Ordutik "asko ikasi dugu", esan du Yolanda Barcinak. "Herritar gisa ETAren eta ezker abertzalearen totalitarismoari kontra egin diogu, Tomás Caballerok egin zuen bezalaxe", eta "zigor-sistema eraginkorragoa izatea lortzen jakin dugu terrorismoaren erronkari aurre egiteko", esan du.

Hala ere, "ezin gaitu autokonplazentziak menderatu", ohartarazi du. "Oraindik ere bide luzea dugu aurretik ETA sozialki eta politikoki garaitzeko", eta horri lotuta egin du zigor-kodearen erreformarako proposamena.

Biktimen aintzatespena

"Relatos de Plomo" proiektua Nafarroako Gobernuak sustatu du, eta Foru Komunitateko ETAren terrorismoaren biktimei omenaldia egitea du helburu.

Lehen liburukia Javier Marrodán kazetariak zuzendu du eta 1960 eta 1986 urteen artean Nafarroan gertatutako ekintza terroristak biltzen ditu. Zehazki, urte horietan egindako indarkeriazko ekintzei buruzko 190 kronika jasotzen ditu, baita atentatuen ondorioak zuzenean pairatu zituzten pertsonei egindako eta orain arte entzun gabeko 25 elkarrizketa ere.

Aurreikusi denaren arabera, datozen hilabeteetan kaleratuko da proiektuaren bigarren zatia. Bertan, 1986. urtetik orain arte ETAren Nafarroako biktimen historia agertuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa