(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 21,4 milioi euro emango ditu nekazari gazteek jarduera has dezaten eta ustiategiak modernizatzeko

asteazkena, 2014.eko maiatzak 7


59,8 milioi euro inbertituko dira eta 1.709 enplegu finaktu edo sortuko dira Nafarroan.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 21.361.832 euroko gastua onartu du, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteek jarduera hasi ahal izan dezaten emango dena. Laguntza Nafarroako 160 herritako 543 onuradunek jasoko dute (471 gizon eta 72 emakume). Denera, 59.800.988 euroko inbertsioa egingo dute lehen sektorean. Kalkulatu denaren arabera, 1.709 lanpostu finkatu edo sortuko dira .

Laguntza horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barruan emango dira, eta 2016 (11,7 milioi euro) eta 2017 (9,7 milioi euro) ekitaldietan ordainduko dira.

Laguntzen helburua nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak garatu eta modernizatzea da, baita gazteak lehen sektorean lanean hastera bultzatzea ere, inbertsio produktiboak egiteko babesa emanda. Bi helburu horiek funtsezkoak dira sektoreko lehiakortasunerako eta sektorearen jarraipenerako.

Emandako laguntza osotik, 16,14 milioi euro nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko 390 proiektutarako izango dira. Inbertsioa 45.885.004,47 eurokoa izango da guztira. Gainerakoa (5,21 milioi euro) gazteak lehen aldiz lehen sektorean hasteko 153 proiektu finantzatzeko erabiliko da. Inbertsioa 13.915.984,94 eurokoa da guztira. Lehen kasuan, laguntzaren batez besteko ehunekoa % 35,1 izango da eta, bigarrenean, % 37,5.

Laguntzen ezaugarri aipagarrienetako bat da ogibide nagusi nekazaritza duten nekazariei eta inguru kaltetu eta menditsuetan dauden ustiategiei lehentasuna emango zaiela. Hala, emandako 543 espedienteetatik 416, hau da, inbertsio osoaren % 83 hartzen dutenak, ogibide nagusi nekazaritza dutenei zuzendurikoak dira. Bestalde, laguntza jaso duten proiektuen % 76 inguru kaltetu edo menditsuetakoak dira, eta emandako laguntza osoaren % 79,6 jasoko dute (17 milioi euro).

Ustiategi motari dagokionez, espendienteen % 34 abeltzaintzaren sektoreko jardueretarako da. Espediente horiei diru-laguntza jasoko duen inbertsioaren % 44 egokituko zaie.

Ustiategien kokapenari dagokionez, Erdialdea da inbertsiorik handiena egingo duena (guztira 27 milioi euro), bai ustiategiak modernizatzeko bai gazteak jarduera horretan lanean hasteko. Horren atzetik daude Ipar eremua (21,4 milioi euro) eta Erribera (11,3 milioi euro).

Laguntzak espediente bakoitzeko gehienez 150.000 euroko inbertsioaren arabera zehaztu dira, ustiategi bakoitzeko gehienez nekazaritzako 8 lan-unitate izanik (1.200.000 euro espediente bakoitzeko).

Nafarroa, mota horretako laguntzak ematen lehena Espainian

2007-2013ko Landa Garapenerako Programaren barruan, Nafarroa izan da mota horretako laguntzetan nekazaritzako lan-unitate bakoitzeko funts publikoen zenbateko handiena baliatu duen autonomia-erkidegoa. Guztira 93,3 milioi euro eman dira, horietatik 70,4 Nafarroako Gobernuak eta 23,4 Europako funtsek (FEADER). 

Zenbateko hori, estatuko batez bestekoarekin alderatuta, % 335,85 handiagoa da. Nafarroaren atzetik Errioxa dago. Estatuko batez bestekoa baino % 165,78 gehiagoko zenbatekoa emateko du, hau da, Nafarroaren erdia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak modernizatzeko eta gazteak jardueran lanean hasteko laguntzak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa