(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga-iruzurrari aurre egiteko 2014-17ko planak 157 neurri ezarriko ditu 560 milioi euro berreskuratzeko asteazkena, 2014.eko maiatzak 7


Nafarroako Gobernuak herritarren kontzientziazioan, informazio-sistemen hobekuntzan, arrisku-sektoreen zerga-kontrolean eta beste agente batzuekiko koordinazioan eragina izango duen plana onetsi du.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, zerga-iruzurrari aurre egiteko 2014-17ko plana onetsi du. Bost jarduera-arlotarako 157 neurri jasotzen ditu planak, eta, horien bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak iruzurturiko 560 milioi euro berreskuratzea espero du.

Planaren berritasun nagusia herritarren hezkuntzaren eta kontzientziazioaren alde egingo den apustua da. Neurrien bidez, herritarrek iruzurrezko jokabideak salatu ahal izango dituzte anonimoki Internet bidez, eskoletan zerga-kultura hedatuko da edo kolektibo profesionak jakin batzuentzako berariazko jarduerak garatuko dira, besteak beste.

ogasuna

Nafarroako Ogasunaren eraikina.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, zerga-iruzurrari aurre egiteko 2014-17ko plana onetsi du. Bost jarduera-arlotarako 157 neurri jasotzen ditu planak, eta, horien bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak iruzurturiko 560 milioi euro berreskuratzea espero du.

Planaren berritasun nagusia herritarren hezkuntzaren eta kontzientziazioaren alde egingo den apustua da. Neurrien bidez, herritarrek iruzurrezko jokabideak salatu ahal izango dituzte anonimoki Internet bidez, eskoletan zerga-kultura hedatuko da edo kolektibo profesionak jakin batzuentzako berariazko jarduerak garatuko dira, besteak beste. Iruzurrari aurre egiteko beste lau bitartekoak ere dagoeneko jaso izan dira aurreragoko beste plan batzuetan. Honako hauek dira: informazio-sistemen hobekuntza garapen informatikoari esker, zerga-kontrolaren planak, arrisku bereziko eremu eta guneak hautatuta; beste administrazio eta eragile batzuekiko koordinazioa areagotzea, eta Zerga Ogasunaren beraren eraginkortasuna handitzea giza baliabideak eta baliabide materialak antolatuta.

Neurriak

Aurreikuspenen arabera, onetsitako 157 neurriak gauzatzeko, Zerga Ogasunak 346.000 jarduera baino gehiago egingo ditu. Onetsitako neurrietatik, gehienak (106) zerga-kontrolaren alorrekoak dira, beste 27 informazio-sistemen hobekuntzari loturikoak, 12 beste eragile batzuekiko lankidetzari loturikoak eta beste 12 herritarrentzako zergen inguruko hezkuntza eta antolaketa eta giza baliabideak alorren artean banatzen dira, erdibana.

Zerga-kontrola planaren oinarri nagusia da, izan ere, iruzurrari aurre egiteko baliatzen diren jarduera eraginkorrenak ditu, arriskurik handiena duten sektoreak eta jarduerak aurrez hautatu ondoren.

Hala, adibidez, arreta berezia jarriko da ondare-sozietate eta balore-zorroa kudeatzeko sozietateetan, erakunde publikoen mendeko sozietateetan, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan, enpresak sustatzeko sozietateetan eta zergak saihesten dituztenaren susmopean dauden enpresa jakin batzuen titularretan.

Gainera, zerga motaren arabera, jarduera mota bat edo beste bat behatuko da. PFEZaren kasuan, etxebizitzetan egiten diren inbertsioengatiko kenkariak, ezkutuko alokairuak, profesional jakin batzuen fakturen kontrola eta bikote egonkorren zerga-tratamendua hartuko dira jomugatzat.  Bestalde, sozietateen gaineko zergari dagokionez, enplegua sortzeagatiko, inbertsioengatiko edo I+G+B proiektuengatiko kenkariak behar bezala aplikatzen direla egiaztatuko da batez ere.

BEZa arretaz begiratuko da, batez ere ibilgailuak, edariak, urrea eta metal preziatuen salerosketaren sektoreen edo komunitate barruko erosketetan izaten diren iruzurrezko azpikeria antolatuen kasuan. Amaitzeko, planak zerga bereziekin, ingurumenari loturiko zergekin edo ondare-eskualdaketen eta dohaintzen gaineko zergekin erlazionatutako neurriak ere jasotzen ditu.

Bigarren atalaren helburua Ogasunak dituen zerga-informazioaren sistemak hobetzea da, euskarri informatikoak ezarri eta garatuta. Zehazki, zerga jakin batzuk aldatzean diru-sarrerak nola aldatuko diren jakiteko simulazioak egiteko aukera ematen duten programa berriak ezarriko dira. Hala, legegintzaldia behar den bezala planifikatu ahal izango da.  Gaitasun handiagoko bilatzaileak ere jarriko dira, ikuskatu behar diren zergadunak hobeto hautatzeko, eta ordenagailu bidezko izapideak bultzatuko dira, horiek sinplifikatu eta bizkortzeko. Azken horri lotuta, zergadunei proposamen gehiago bidaliko zaizkie.

Beste eragile eta administrazio batzuekiko koordinazioa beste jarduera-arloetako bat da, iruzurraren aurkako borroka eraginkorrago egiten duena.  Arlo horretan, estatuko, Gipuzkoako eta Bizkaiko ogasunekin, notarioekin, udalekin etab. izenpetutako informazioa trukatzeko hitzarmenak honako erakunde hauekin ere adostuko dira: Arabako ogasuna, botere judiziala, udalerri berriak etab. Nafarroako Gobernuko departamentuen, Foruzaingoaren eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren arteko koordinazioa hobetzearen alde ere lan egingo da.

Hezkuntza eta gizartearen kontzientziazioa. Helburu hori aurreko planetan ere jaso izan den arren, plan berriak arlo hori azpimarratu du, izan ere, iruzurrezko ekintza gehienak ez dira delitu handiak, ekintza txiki batzuk baino: fakturarik ez egitea, BEZa ez ordaintzea, laneko altarik ez egitea etab.

Neurrien artean dago sareko bitarteko bat sortzea, herritarrek, anonimoki, iruzurrezko jokabideak salatu ahal izan ditzaten. Zergen inguruko hezkuntza-plan bat ere prestatuko da, ikastetxeetan zergen kultura irakasteko, eta herritarrek Ogasunak egiten duen lana eta zergei ematen zaien erabilera zein den zuzenean ezagutzeko aukera bultzatuko da. Azkenik, iruzur egiteko arrisku handiko ogibideetako profesionalekin jarduera batzuk gauzatuko dira, berariaz ogibide horiekin diseinaturikoak.

Antolaketa eta giza baliabideak. Atal honetako neurriekin, asmoa Nafarroako Zerga Ogasunaren efikazia eta eragimena areagotzea da, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuta.  Horren harira, A eta B mailetako teknikarien kopurua mantendu eta, ahal izanez gero, handitu egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa