(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

5.000 haur baino gehiago onartu dira hasiera batean Nafarroako 0-3 urte arteko 101 ikastetxeetan osteguna, 2014.eko maiatzak 8


Onartutakoen behin-behineko zerrendak ostegun honetan argitaratu dira


5.000 hau baino gehiago onartu dira hasiera batean Nafarroako 0-3 urte arteko 101 ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko udalek ostegun honetan argitara eman dituzten 2014/2015 ikasturterako izen-emateko behin-behineko datuen arabera.

Gizarte Politiken Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren esku dauden haur-eskoletan onartutakoen zerrenda Nafarroako Gobernuaren zerbitzu-katalogoan kontsulta daiteke, eta gainerako ikastetxe publikoetakoak, berriz, dagozkien eskoletan argitaratu dira.

50/2014 Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, orain erreklamazioak aurkezteko denboraldi bat zabalduko da maiatzaren 14ra arte. Onartutakoen behin betiko zerrenda maiatzaren 23an emango da ezagutzera eta matrikula maiatzaren 23tik 30a bitarte egin beharko da.

Behin-behineko datuak

Hezkuntza Departamentuak dituen behin-behineko datuen arabera, 4.900 haur inguru onartu dira Nafarroako udal-titulartasuneko 94 haur-eskoletan. Eskola horietan 590 bat familia daude itxarote-zerrendan eta 316 plaza hutsik.

Bestalde, 235 haur onartu dira Gizarte Politiken Departamentuaren esku dauden 0-3 urte arteko zazpi ikastetxeetan. 18 plaza hutsik daude eta 157 familiak osatutako itxarote-zerrenda dago eskola horietan sartzeko; guztira 253 plaza eskaintzen dituzte eskola horietan.

Behin-behineko izaera duten zifra horiek alegazio eta matrikulen aldian zehar egokituko dira pixkanaka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa