(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jesús Morrás Santamaría "Tarsicio Azcona"k eskuratuko du 2014ko Vianako Printzea saria
astelehena, 2014.eko maiatzak 12


Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Artxiboen Batzordeak sustatu du haren hautagaitza.


Jesús Morrás "Tarsicio Azcona" kaputxino nafarra prentsaurreko batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak, gaur goizean, Morrás Santamaría (Tarsicio Azcona) kaputxino nafarrari ematea erabaki du 2014ko Vianako Printzea Kulturaren Saria. Golardoa Nafarroako Gobernuak ematen du kulturaren arloan garrantzia duten pertsona edo erakundeen ibilbidea aintzatesteko. 25.000 euroko saria da.

Epaia prentsaurrekoan iragarri dute Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Luis Javier Fortún Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Artxiboen Batzordeko kideak.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Artxiboen Batzordeak berak sustatu du aita Tarsicio Azconaren hautagaitza. Batzordearen arabera, ibilibide professional luzea duen historiagilea da, 58 urtez maila handiko ikerketak egiten aritu izan dena, dokumentazioan oinarrituta, datuak sakon aztertuta eta azalpenezko diskurtso irmoa eginda. Gertaeren interpretazioan ere inpartzialtasuna izan du nagusi.

Arlo historiografiko jakinei arreta berezia jarri izan dien arren, hainbat esparru aztertu dituen historiagilea da, izan ere, nazioarteko, estatuko, eskualdeko, tokiko eta Kaputxinoen ordenako historiaren kontu batzuk ere landu izan ditu. Hortaz, hainbat arloren historialaria da, eta historiaren bilakaera hainbat ikuspuntu osagarritatik aztertzen du, garaiak zehazten dituzten gizartearen eta erlijioaren fenomeno handiak eta herri edo haran nafarren eguneroko existentziaren xehetasunak ulertzeko.


Aita Azcona. ( irudia handitu )

Hautagaitza proposatu duen erakundeak esan du, gainera, Espainiako eta Europako historiaren alorrean egin zuen doktore-tesiak garaiak markatu zituela, izan ere, errege-erregina katolikoen garaiko Espainiako apezpikutzaren hautaketa eta erreforma aztertzean, Elizan erreforma baterako benetako mugimendu garrantzitsu bat zegoela erakutsi zuen, Trentoko Erreforma Katolikoa baino lehen gertatu zen Luteroren Erreforma Protestantearen aurretik.

Gainera, Espainiako historiografiaren barruan, Elisabel I.a Gaztelakoari buruz egin zuen biografiak Gaztela eta Aragoiko erreginaren ezagutza indartu zuen, Fernando II.a Aragoikoa senarrarekin batera penintsularen historian etapa berri bat hasi zuelako. Biografiak erreginaren bizitza, bere helburu politikoak, sozialak eta erlijiosoak berreraikitzen ditu, baita gauzatutako jardueren ardatz izan ziren ideiak eta pentsaera era.

Lan horrek historialari egindako lanaren beste alderdi bat erakusten du:  partzialtasuna. Biografiako pertsonaiak liluratuta egon beharrean, Tarsicio de Azconak erreginaren arerioa eta loba zen Joana Beltranejari buruzko beste biografia bat idatzi zuen eta haren egiazkotasuna aitortu zuen.

Hautagaitza proposatu dutenen iritziz eta Nafarroari dagokionez, aita Tarsicio Azconak hainbat hamakadaz XV. eta XVI. mendeei buruzko ezagutza sakonari eta Nafarroatik kanpoko dauden artxiboei esker, 1512. urtetik aurrera Nafarroa, Gaztelak konkistatu ondoren, harekin elkartu zeneko gertaeren inguruko Nafarroaren historiografia berritu ahal izan du, eta gertaera horiek behin eta berriz zaharkitzea saihestu du, bi ekarpen handi eginda: alde batetik, 1512-1521 arteko gerren ondorio ekonomikoen eta Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak prozesuan izan zuten partaidetzaren azterlana (guztiz beharrezkoa da emaitza ulertzeko), eta, beste alde batetik, amaigabeko zeresana izan duten konkista justifikatzeko pontifize-bulda ezagunak, latinez bakarrik argitaratutakoak eta historialari eta zale ugarik aipatu izan dituztenak (nahiz eta askotan beste batzuen aipamenen bidez egin). Bulda horiek kritikez beteta argitaratu izan dira, hainbat iruzkin egin izan dira horien inguruan eta, batez ere, gaztelaniara itzuli izan dira, edukia ulertzeko aukera emanez. Ondorioz, esan liteke, 1512ko garai haren inguruan, aita Tarsicio de Azconak interpretaziorako ikuspegi berriak ireki dituela eta eskura dagoen informazioa handitu duela. Erabat beharrezkoa izan da ezagutza hori izatea, eztabaidetan, hainbat hamarkadaz, gai horren inguruan ez delako aurrera egin.

Egin duen ikerketaren funtsezko beste alorretako bat Kaputxinoen ordenaren historia izan da. Jesusen konpainiarekin batera, XVI. eta XVII. mendeetako erreforma katolikoa ulertzeko ezinbesteko ordena delako. Alor horretan estatu mailako eta eskualde mailako ekarpenak egin ditu ordenaren antolaketaren inguruan (Nafarroa-Kantabria probintziaren sorrera eta Nafarroako erresumarekin eta monarkia hispaniko osoarekin izan zituen loturak), baita ordenaren oinarrizko komentuen historiaren ezagutzaren (Iruña, Zaragoza, Zangoza, Errenteria eta Borja) eta eskualdeko eta tokiko bizimoduan izan zuen eraginaren inguruan ere.

Nazioarteko, estatuko eta eskualdeetako gaien inguruko lanak ez dio eragotzi mikroanalisi historikoa egitea, izan ere, tokiko historian arreta jarrita, Azcona jaioterriari eta herri hori hartzen duen Deierri haranari buruzko monografia bana egin zituen. Familiarekiko eta jaioterriarekiko lotura estua duenaren erakusgarri dira.


Biografia


Tarsicio Azcona Jesús Morrásen ezizen literario eta izen erlijiosoa da. Azkonan jaio zen (Nafarroa) 1923ko abenduaren 24an. Aita Tarsicio de Azcona entzute intelektual handiko historialaria da, elizaren historian ikerlari aditua da eta Kaputxinoen ordenari eta elizari loturiko beste alderdi batzuri buruzko lan garrantzitsuak egin ditu. Bera ere ordena horretakoa da. Idazle gisa, lan handia egin du historiako pertsonaien bizitza ezagutzera emateko, adibidez, hainbat aldiz editatu den Elisabet I.a Gaztelakoa ezagunaren biografia eginda.

Giza Zientziak ikasi zuen Altsasuko Kaputxinoen apaiztegian, Filosofia Lizarran eta Teologia Iruñean. 1946. urtean apaiz egin zuten.

Erroman, Elizaren historiako goi-mailako ikasketak egin zituen. Han, Elizaren historiako doktore-titulua lortu zuen, baita Bibliotekonomia eta Artxibistikako diploma bana ere Vatikanoko eskolan. Zaragozako Unibertsitatean Historia Zibilean lizentziatu zen. Han ere doktorego-ikasketak egin zituen. Henrike IV.a Gaztelakoa eta errege-erregina katolikoen garaiki Espainiako elizaren historian aditua da. 2011n, Historiaren Errege Akademiak akademiko izendatu zuen Nafarroan.


Epaimahaia


Epaimahaia Nafarroako Kulturaren Kontseiluko 23 kidek osatzen dute. Kulturaren hainbat alorretan sona handiko pertsona eta profesionalak dira kideak.

Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilaria da epaimahaiburua eta honako hauek dira beste epaimahaikideak: Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusia, Alfredo Huarte instituzioko idazkaria, Daniel Aldaya poeta, Juan José Aquerreta margolaria, Villar Arellano haurre eta gazteen literaturan aditua, Elena Hernando Lázaro Galdiano fundazioko zuzendari kudeatzailea, Luis Javier Fortún Artearen Historiako irakaslea eta Nafarroako Unibertsitateko Ondarearen ea Artearen Katedrako zuzendaria eta Iñaki Fresán baritonoa.

Horiez gain, honako hauek ere osatzen dute kontseilua: Mercedes Galán Nafarroako Azterketa Historikoen Elkarteko lehendakaria, Julio Gorricho Iruñeko katedraleko dean eta artxibozain-liburuzaina, Pedro Charro abokatu, unibertsitateko irakasle eta idazlea, Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetari eta ikerlaria, Javier Itúrbide historialaria, Carmen Jusué historialaria, Koldo Lasa zinegilea, Joaquím Llansó dokumentalista, Tomás Muñoz eszenografoa, Ricardo Pita argitaratzailea, Joaquín Romero Iruñeko Orfeoiaren kudeatzailea, María Jesús Artaiz Santa Cecilia Kontzertuen Elkarteko lehendakaria eta Pablo Sarasate Fundazioko lehendakariordea eta Nieves Beloqui kultura-kudeatzailea.

1993. urtetik egin izan den bezalaxe, saria Felipe Borboikoa Asturiasko eta Vianako printzeak emango du, ezkondu zenetik lagun izaten duen Asturiasko eta Vianako printzesa Letizia Ortiz andrea ondoan izango duela.


Hautagaitzak

Edizio honetan zortzi hautagaitza jaso dira. Honako hauen hautagaitzetarako proposamenak ere jaso dira: Juan Cruz Labeaga, Ramón Macías Mora, Ana Mari Marín, Francisco Javier Martínez Bernal, María Ángeles Mezquíriz Irujo, Santiago Montobbio de Balanzó eta José María Goicoechea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa