(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 25 urte baino gutxiagoko Nafarroako 5.000 gazte baino gehiagorentzako enplegu-programa jarri du abian asteazkena, 2014.eko maiatzak 14


Programak Europako finantzazioa jaso du, eta 11,2 milioi euro emango dira, % 70 2014 eta 2015 artean.


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak 2014-2020ko Nafarroako gazteentzako enpleguaren programa prestatu du. 11,2 milioi eurokoa da eta programaren bidez 25 urtetik beherako Nafarroako 5.000 gazte baino gehiagoren langabezia-tasa murriztea da helburua, izan ere, gaur egun ez dute lanik egiten edo ez dira ikasten ari.

Gobernuak gaurko saioan izan du ekimenaren berri. Helburua lortzeko hiru ekintza-ardatz hartuko dira oinarri: trebakuntza profesionala hobetzea, enplegagarritasuna sustatzea eta biztanle gazteen banan-banako orientazioa.

langileak

Gazte langileen irudia.

Foru Gobernuak 2014-2020ko Nafarroako gazteentzako enpleguaren programa prestatu du. 11,2 milioi eurokoa da eta programaren bidez 25 urtetik beherako Nafarroako 5.000 gazte baino gehiagoren langabezia-tasa murriztea da helburua, izan ere, gaur egun ez dute lanik egiten edo ez dira ikasten ari.

Gobernuak gaurko saioan izan du ekimenaren berri. Helburua lortzeko hiru ekintza-ardatz hartuko dira oinarri: trebakuntza profesionala hobetzea, enplegagarritasuna sustatzea eta biztanle gazteen banan-banako orientazioa.

Nafarroako Gobernuak Ministeriora bidali du programazioa han, trebakuntza-maila edozein dela ere, hezkuntza formala egiten edo trebakuntzan ari ez diren edo langabezian dauden 25 urtetik beherako gazteei enplegua, praktikak edo trebakuntza eskaintzea helburu duen Gazteen Enplegurako Programa Operatiboan gehi dezaten.

Programak 2020ra arte iraungo duen arren, ahalegin nagusia 2014 eta 2015 urteetan egingo da. Orduan, aurrekontuaren % 70 inbertituko da (7,7 milioi euro).

Nafarroako gazteen langabezia

Gazteen kolektiboa krisiak gehien zigortu duenetako bat izan da, batez ere Espainian, langabezia-tasa Europako batez bestekoaren bikoitza baita.

Nafarroaren kasuan, apirileko datuei erreparatuta, 25 urtetik beherako 5.175 pertsona zeuden lan bila, ez lanean ez ikasten ez zeudenak. Horietatik 2.770 (% 53) gizonezkoak izan ziren eta 2.405 emakumeak.

20 eta 24 urte artekoak dira gehienak (% 79,34), trebakuntza-maila baxua dutenak. Zehazki, % 67,55ek (3.496 pertsona) ez du DBH osorik egin eta % 32,45ek Bigarren Hezkuntza amaitu du. Gainerako % 15,26ak (790) goi-mailako heziketa du (LH edo unibertsitateko graduak).

Kolektiboaren % 69,21ek 6 hilabete baino gutxiago darama langabezian eta % 67,72 lehenago lan egindakoa da.

Bederatzi neurri espezifiko

Programaren hiru ekintza-ardatzak, alegia, trebakuntza profesionalaren hobekuntza, enplegagarritasunaren sustapena eta gazteen banan-banako orientazioa bederatzi neurri zehatzen bidez gauzatuko dira.

- Trebakuntza profesionalaren hobekuntza. Kolektiboaren hezkuntzako hutsuneak kontuan hartuta, trebakuntza profesionala hobetzera bideratuko dira 2014an programa dela-eta egingo diren ahalegin gehienak, lehentasunezkoa baita.

Arlo horretan, aurreikusi denaren arabera, Hezkuntza Departamentuak oinarrizko lanbide-heziketako zikloak eta tailer profesionalak antolatuko ditu 15 eta 17 urte arteko gazteentzat. Bestalde, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere trebakuntza-zentroen bidez (CENIFER eta ITURRONDO), lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako ikastaro espezifikoak eskainiko ditu.

Gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, erakunde kolaboratzaileen eskutik, eskaririk handiena duten lanbideetan aritzeko gazteak gaitzen dituzten gaitasun-unitateak edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzea ahalbidetzen duten ikastaroak antolatuko ditu.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak berak antolatutako ikastaroen lehen txanda hasi da dagoeneko. Gazteen kolektiboari zuzendurikoak dira eta langabetuak trebatzeko diru-laguntzen deialdia ebazteko fasean dago. Gazteentzako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko aukera ematen duten ikastaroen katalogoa eskaintzen du.

- Enplegagarritasunaren sustapena

Kolektibo horren kontratazioa sustatzeko, honako neurri hauek hartuko dira:

- Trebakuntza eta enpleguko programa mistoak. 2015. urtetik aurrera jarriko dira abian eta ikasketak eta trebakuntza eta lan produktiboa txandakatuko dituzte.

- Kolektibo horren kontratazioa sustatzeko enpresa eta tokiko erakundeentzako laguntza zuzenak. Horiek ere 2015ean emango dira.

- Europar Batasunetik kanpoko enpresetan praktikak egitea. Horren bidez nazioarteko lan-esperientziaren eta lan-eremu globalizatu baten ezagutzaren gabezia zuzendu nahi da. Aurten egingo da laguntzen lehen deialdia.

- Laneko eta familiako bizitzak bateratzeko zerbitzuetan laneratzeko laguntzak. 2014ko bigarren seihilekotik hasita, laneko eta familiako bizitzak bateratzeko zerbitzuetan gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia egingo da.

- Enplegua lortzeko orientazioa.

Ekintzen hirugarren ardatzaren helburua gazteei banan-banako aholkularitza eskaintzea da, laneratzen lagundu ahal izateko.

Horretarako, 2015ean, lanbideen inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzeko programa espezifiko bat gauzatuko da.

Europako funtsekin finantzatu da zati bat

2014-2020 Nafarroako gazteentzako enpleguaren programa gazteen enplegurako Europako ekimenaren (YEI) barruan egingo da, beraz, Europako funtsak jasoko ditu. Zehazki, aurrekontuko 11.248.578 euroko zenbatekotik 8.853.047 euro Europak emango ditu, eta gainerakoa, hau da, 2.395.530,50 euro, Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu.

Esan bezala, 7.749.060,37 euro, hau da aurrekontuaren % 70 inguru, aurten eta hurrengo urtean inbertituko dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuak beharrezko finantzazioa aurreratuko du eta, ondoren, behar bezalako ziurtagiria eskuratu ondoren, Europako funtsak jasoko ditu.

Funtsak honela banatuko dira: 6.542.578 euro trebakuntza profesionala hobetzera bideratuko dira, 3.896.000 euro kontratazioaren sustapenera eta 810.000 euro banan-banako orientaziora.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa