(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta nekazaritza-erakundeek Landa Garapeneko Programa 2014-2010 sustatuko dute elkarrekin osteguna, 2014.eko maiatzak 15


Esparza kontseilariak akordio bat izenpetu du UAGN, EHNE, UCAN, Consebro, FORESNA, ADEMAN eta tokiko ekintzako lau taldeekin


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak akordio bat izenpetu du gaur eta bertan Nafarroan 2014-2010 aldirako Landa Garapeneko Programa aplikatzeko oinarriak finkatzen dira. Izenpetze-ekitaldian tartean dauden eragile guztiek parte hartu dute; UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeek, Consebro enpresa-elkarteak, baso-sektoreko elkarte ADEMAN eta FORESNAk eta Tokiko lau Ekintza Taldeek: Cederna Garalur elkartea, Teder elkartea, Eder Partzuergoa eta Erdialdeko Garapen Partzuergoak.

Izenpetu dutenek defendatzen dute Estatuko esparruak ez duela inoiz autonomia erkidegoetako Landa Garapeneko Programak egiteko autonomia-maila mugatu behar, Nafarroaren kasuan handiena dena duen foru-araubidea tarteko, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumen-inbasioa saihestuz.

Gainera, beren borondatea agertu dute Landa Garapeneko Programa 2014-2010eko neurriak nekazaritzako gizarte-segurantzan kotizatzen duten nekazari profesionalei lehentasunez eman ahal izan daitezen, eta xede nagusia Nafarroako landaguneetan enplegua sortzea eta mantentzea dutenak.

Landa Garapen Programako Akordioa

Izenpetzaileen taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak akordio bat izenpetu du gaur eta bertan Nafarroan 2014-2010 aldirako Landa Garapeneko Programa aplikatzeko oinarriak finkatzen dira

Izenpetze-ekitaldian tartean dauden eragile guztiek parte hartu dute; UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeek, Consebro enpresa-elkarteak, baso-sektoreko elkarte ADEMAN eta FORESNAk eta Tokiko lau Ekintza Taldeek: Cederna Garalur elkartea, Teder elkartea, Eder Partzuergoa eta Erdialdeko Garapen Partzuergoak.

Izenpetu dutenek defendatzen dute Estatuko esparruak ez duela inoiz autonomia erkidegoetako Landa Garapeneko Programak egiteko autonomia-maila mugatu behar, Nafarroaren kasuan handiena dena duen foru-araubidea tarteko, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumen-inbasioa saihestuz.

Gainera, beren borondatea agertu dute Landa Garapeneko Programa 2014-2010eko neurriak nekazaritzako gizarte-segurantzan kotizatzen duten nekazari profesionalei lehentasunez eman ahal izan daitezen, eta xede nagusia Nafarroako landaguneetan enplegua sortzea eta mantentzea dutenak.

Akordioko puntuen artean ere lehentasunez barneratuko diren neurri-mota jasotzen da. Hala, honako ekoizpen-inbertsio hauetarako bideratuko dira: nekazaritza eta abeltzaintzarako, nekazaritza-elikagaien industriarako, basokoetarako eta lehen transformaziotarako. Horrenbestez, lehenetsiko dira: tokiko ekoizpenei emandako laguntza, balio erantsiko handikoak, bereizitako kalitatezko irudiek babestutakoak eta kooperazio-integrazioa sustatzea.

Hurrengo Nafarroako Landa Garapen Programan inplikatutako eragile guztiek, alde batetik, nekazaritza-elikadurako sektorean berrikuntza teknologikoa sustatzearen alde egiten dute, eta bestetik, ikerketa eta garapeneko emaitzen transferentzia optimizatzearen alde. Horretarako, lan-taldeak eratuko dira berrikuntzako proiektuak kudeatzeko, eta programa autonomikoaren nahiz Estatukoaren babesa izan beharko dute.

Berrikuntzen artean, gutxienez Programako LGENF funtsen % 30 erabiliko da honako honetarako: ingurumen eta klimari lotutako inbertsioetarako, basokoak barne, ingurumen-neurrietarako; nekazaritzari ekologikorako eta muga naturalak edo beste muga zehatz batzuk dituzten zonaldeei laguntzeko. Alde horretatik, nekazaritza eta basoko jardunbide egokien sarrera edo mantentzea behar adina babestu beharko da, eta haiek klima-aldaketa arintzen eta hari egokitzen lagunduko diote, honako hauekin osagarriak izan daitezen: ingurumen, pasaia eta beren ezaugarrien babes eta hobekuntzarekin, eta baita baliabide natural, lurzoru eta aniztasun genetikoaren babes eta hobekuntzarekin ere.

Mendiguneetan edota muga naturaletan dauden ustiapenen bideragarritasunari aukera emateko neurriak ere izango dira, neurri handi batean abeltzaintza estentsiboan aritzen direnak, eta une hauetan landako biztanleriari eusten ari zaiena Nafarroako lurraldeko zati handi batean, neurriak izango dira ere, landako aniztasuna eta oinarrizko azpiegiturak bultzatzeko, eta tokiko garapen parte-hartzaileari garrantzi berezia emango zaio. Bultzada horretarako, LGENF funtsekin batera EGEF eta FSEren funtsen laguntza ere izango da.

Landa Garapeneko Estatuko programa

Landa Garapeneko Estatuko Programari dagokionez, haren jarraipenaren alde egiten du Nafarroak, Estatuko esparru guztian horizontalki aplikatu beharreko jarduerak bakarrik zehaztu eta jaso beharko ditu, 2013ko uztaileko Sektoreko Konferentzian erabakitakoaren arabera. Haren funtsak ez dira inolaz ere erabiliko Ministerioaren aurrekontu-partidetan sor daitezkeen defizitak estaltzeko.

Gainera, Esparza Kontseilariak gaur nekazaritza-elikagaien eta basoko eragileekin izenpetutako akordioan gogora ekarri da Nafarroak egindako eskaria, hau da, landa-garapeneko programen arteko funtsak transferitzeko mekanismo automatiko eraginkor bat ezartzea, programa bakoitzerako emandako LGENF Funtsen konpromiso-ezaren arriskua dagoen kasurako. Kontua da 2007-2013 aldian izan zen egoera berriz ez dela errepikatu behar, aldi horretan funts batzuk galdu baitira autonomia erkidego batzuetako programen konpromiso ezagatik eta ezin izan dira funtsa horiek beste batzuetara eraman, Nafarroan bezala, beren programetan sar zitzakeenak eta kofinantzaketako bere zatia eman zezakeena. Onartzen den mekanismoak ekidin beharko du, autonomia erkidego hartzailearen funtsak ondoren galdu dituen autonomia erkidegoari itzultzea.

LGENF funtsen 136,5 milioi euro

Gogoratu behar da, iragan urtarrilaren 20an Madrilen egindako Nekazaritza eta Landa Garpeneko Konferentzia Sektorialean erabaki zela LGENF funtsak autonomia erkidegoei ematea 2014-2020 aldirako. Nafarroari 136,5 milioi euro egokitu zitzaizkion, 2007-2013 aurreko aldirako hasieran onartutakoa baino % 21,5 gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa