(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museoek hogeita hamar bat ekintza berezi eskainiko dituzte asteburu honetan beren eguna ospatzeko osteguna, 2014.eko maiatzak 15


Bisita gidatuak, hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak eta bisita berezien ordutegiak Museoen Nazioarteko Eguna eta Gaua ospatzeko programaren barnean izango dira


Nafarroako Museoek hogeita hamar bat ekintza berezi eskainiko dituzte asteburu honetan, bisita gidatuak, hitzaldiak, kontzertuak edo tailerrak esate baterako, maiatzaren 17an, larunbata, Museoen Gaua eta igandean, hilak 18 Museoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Doako ekintzak dira gehienean, eta haiekin beren bildumak era parte-hartzailean eta erakargarrian hurbildu nahi dituzte. Zehazki, honako hauek prestatu dituzte ekintzen programa zehatza: Nafarroako Museoak, Karlismoaren Museoak, "Julio Caro Baroja" Nafarroako Etnografia Museoak Gustavo de Maeztu Museoak, haiek guztiak Lizarran, Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Huarteko Arte Garaikideko Zentroak, Tuterako Arte Modernoko Muñoz Sola Museoak, Tuterako Museoak, Berbintzanako Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoak.

Gainera, Nafarroako Museoak, Karlismoaren Museoak, Tuterako Arte Modernoko Muñoz Sola Museoak eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroak gaueko ordutegian bisitatzeko aukera emango dute eta haietako lehenak ere igande arratsaldean bisitatzeko aukera emango du salbuespen modura.

Azkenik, igandean sarrera doan izango dira ondorengo museoetan: Orreagako Errege Kolejiatako Museo-Altxorra, Xabierko Gazteluko Museoa, Tulebrasko Monasterioko Museoa, Jualián Gayarre Etxe-Museoa (Erronkari) eta Zubietako Errota-Molino de Zubieta Ekomuseoa.

Nazioarteko Museo Eguna 1977an sortu zuen Nazioarteko Museo Kontseiluak (ICOM), data bat finkatzeko asmoz gizarteak erakunde horretan arreta jar zezan, tresna garrantzitsua dena kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar-ulertzean aurrera egiteko.

Aurtengo ediziorako hautatutako leloa "Museoak: bildumek loturak sortzen dituzte" izan da, eta harekin museoek kultura-ondarearen eta komunitate baten taldeko memoriaren kontalari modura duten zeregina azpimarratu nahi da; haren bidez, gizartearen garapenari laguntza handia ematen zaio.

Ospakizun horren osagarri, hil honen 17an, larunbata, Museoen Europako Gaua ospatuko da, 2005. urtean Frantzian sortu zen ekintza eta gaur egun Europa osora zabaldu dena. Bi ospakizunak, gauez eta egunez egingo direnak, nazioarteoan museoei eskainitako aste baten ardatzak dira.

Museoen araberako programazioa

Jarraian antolatutako ekintzen programaren laburpena eskaintzen da:

Nafarroako Museoa

Ostiralean, 19:00etatik aurrera, Iruñeko katedral erromatar multzoari buruzko hitzaldi bat eskainiko da, eta 20:00etan, Erdi Aroko katedralei buruzko mahai-ingurua.

Larunbatean Grecori buruzko kontzertu bat programatu da Aranguren Ibarreko abesbatzaren eskutik (21:30), eta igandean, pintore horri buruzko film bat.

Gainera, asteburuan zehar bisita gidatu eta antzeztuak egingo dira eta museoari buruzko argitalpenak doan banatuko.

Karlismoaren Museoa

Larunbatean (hilak 12, 17:30) armak eta uniformetasun karlista eta liberalaren gaineko hitzaldia izango da, eta Karlismoaren Museoko patioan artilleria eta tropen instrukzioko pieza bat erakutsiko da; horrekin batera, Amalgama laukoteak kontzertua emango du (21:30) Verdi eta Shostakóvich-en obrekin. Igandean tropa karlisten geldialdia egingo da museoaren parean (13:00).

Asteburuan zehar erakusketa egonkorra ikusteko bisita gidatuak egingo dira.

"Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa

Bisita gidatuak larunbatean eta igandean egingo dira.

Jorge Oteiza Fundazioa Museoa

Larunbatean dramatizazio-ikuskizun bat antolatu da Ion Martínezen eskutik (13:00), eta igandean Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek musika garaikideko kontzertua emango dute (13:00). Gainera, asteburu guztian zehar bisita gidatuak egingo dira.

Gustavo de Maeztu Museoa

Larunbatean Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek kontzertu bat emango dute (12:00) Bach, Mozart, Albinoni eta Bizet-en obrekin, besteak beste. Igandean, berriz, haurren pintura-lehiaketa baten erakusketa eta mikroantzerki saio bat (12:00).

Huarteko Arte Garaikideko Zentroa

Larunbatean (19:00) musika garaikideko ikuskizuna izango da Garaikideak-en eskutik, Miguel Hualde eta Ignacio Fernández Galindoren musika-obrekin, bai eta sortzaile batzuen zenbait emanaldi ere erakusketa-aretoan (20:00).

Arte Modernoko Muñoz Sola Museoa

Igandean ipuin-kontaketa bat antolatu da (11:00) eta baita kontzertu bat ere Almu se os ha unidoren eskutik (19:00)

Gainera, % 50eko beherapena eskainiko da museoko aldi baterako erakusketen katalogoak erosteko orduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Ekintzen programa osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa