(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko "Printzearen Gotorlekua" gazteen egoitzan 45 plaza betetzeko deialdia egin du astelehena, 2014.eko maiatzak 19


Ikasketa arautuak egiten jarraitu nahi duten eta Nafarroako hiriburura joan behar diren unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako dira.


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak onetsi ditu dagoeneko Iruñeko "Printzearen Gotorlekua" gazteen egoitzako egoiliar/gazteen plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, baita 2014-2015 ikasturterako ikasleak onartzeko baremoa ere.

Beraien herrietan egin ezin dituzten ikasketa arautuak egiten jarraitzeko Iruñera joan behar diren unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako ikasleak onartuko dira deialdian.

Plaza esleituz gero, ikasleek ikasturtean mantenua eta bizitokia izateko eskubidea izango dute, Eguberrietan, Aste Santuan eta udan izan ezik. Ikasleek uztail eta abuztuan ere bertan bizitzen jarraitu behar izanez gero, oro har aterpekideentzat ezartzen diren arauak bete eta prezioak ordaindu beharko dituzte.

Eskaerak gehienez 4 hilabeteko epean ebatziko dira, ekainaren 20tik aurrera.

Hilero 200 eta 300 euro artean bizitokiaren truke

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra, biak barne, bizitokiaren prezio osoa 1.584 euro dira, gela bikoitzean eta guztientzako zerbitzuekin, 2.000 euro banako gelan eta guztientzako zerbitzuekin, 2.384 euro alde zaharreko banako gelan eta 2.384 euro alde berriko gela bikoitzean, bainugelarekin. Hileroko prezioak 198 euro, 250 euro, 298 euro eta 298 euro dira, hurrenez hurren.

Prezio horietan sartzen da bizitoki-zerbitzua, astelehenetik igandera, oporraldietan izan ezik.

Irailean eta ekainean, aste bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dira gela bikoitzean eta guztientzako zerbitzuekin, 62,50 euro banako gelan eta guztientzako zerbitzuekin, 75 euro banako gelan bainugelarekin eta 75 euro gela bikoitzean bainugelarekin. Hilabete osoa geratzen direnek gainerako hilabeteetako kuota bera ordainduko dute.

308 euro hileko mantenua

Gainera, mantenua hilero ordainduko zaio enpresa esleipendunari, banku-helbideratze bidez, hilabete hasieran. Urriaren 1etik abenduaren 19ra, mantenua 308 euro izango dira hilero gehienez.

Urtarrilaren 7tik 2015eko maiatzaren 31rako prezioa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak onetsi ondoren ezarriko da.

Eskaeren aurkezpena, irizpideak eta hautaketa-baremoak

Eskaerak posta ziurtatu bidez bidali edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Emilio Arrieta kalea 25, 31002 Iruña) aurkeztu beharko dira, ekainaren 20a baino lehen.

Batzorde batek aztertuko ditu honako irizpide hauei jarraiki:

Lehenik eta behin, lehentasuna izango dute 2013-2014 ikasturtean egoitzan bizi izan diren ikasleen eskaerek, betiere ikasturte horretan 2 ikasgai baino gehiago suspenditu ez badituzte edo, unibertsitateko ikasketak egiten ari direnen kasuan, matrikulatutako kredituen % 45 gainditzen badituzte.

Bigarrenik, unibertsitatekoak ez diren derrigorrezkoaren ondoko ikasketak eskaintzen ez dituzten herrietako ikasleek izango dute lehentasuna, baldin eta halako irakaskuntza eskaintzen duen beste ikastetxerik ez badago eragin-eremuan.

Azkenik, egoiliar berriek aurkeztutako eskaerak onartuko dira eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Egoiliar berriak onartzeko orduan eskaintzen diren 45 plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira, honako baremo hau aplikatuko da:

a) Nafarra izatea edo 2014ko urtarrilaren 1ean Nafarroan bizitokia izatea, 10 puntu.

b) Eskolako notak (ikasturte bakoitzeko puntuazioa): 8,5 eta 10 arteko batez besteko nota: 12 puntu; 7,1 eta 8,4 arteko batez besteko nota: 10 puntu; 6,1 eta 7 arteko batez besteko nota: 8 puntu, eta 5 eta 6 arteko batez besteko nota: 6 puntu.

c) Eskatutako ikasturtean egoitzan anai-arreba bat izatea, 3 puntu.

d) Iruñean hezkuntza-zikloa hastea, 4 puntu.

e) 2013-2014 ikasturtean Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren beka eskuratu izana, 3 puntu.

f) Familia ugari batekoa izatea, 3 puntu.

g) Ikasten jarraitu ahal izateko Iruñera joateko premia eta beste egoitza publiko bateko eskaintza izatea: 5 puntu; ikasten jarraitu ahal izateko Iruñera joateko premia eta beste eskaintzarik ez izatea: 10 puntu.

h) Gainera, batzorde ebaluatzaileak, eskatzaile bakoitzaren merituak kontuan hartuta, gehienez 5 puntu emateko eskumena izango du, eskatzailea, duen egoera soziofamiliarra dela-eta, onartzea proposatzen duten instituzio ofizialen txostenei jarraiki.

Eskainitako plaza kopurua handitu ahal izango da Kirol Zuzendariordetza Nagusiak egoiliar kirolarientzako plaza guztiak betetzen ez baditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa