(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adituen arabera, Interneten irakurtzen ikastea ez da testu analogikoak irakurtzen ikastea bezalakoa astelehena, 2014.eko maiatzak 19


Iribas kontseilaria izan da buru irakurketa digitalaren erronkei buruzko "Heziketaz hitz egin dezagun" saio berrian.


Talde-argazkia

Iribas kontseilaria, erdian, ondoan, ezkerretik eskuinera, Morancho, Navascués, González eta Agudo dituela. ( irudia handitu )

Hezkuntzaren sektoreko teknikariek baieztatu dute Internet bidez irakurtzen ikastea ez dela testu analogikoak irakurtzen ikastea bezalakoa, hau da, liburu inprimatuak edo egunkarietako albisteak. Horregatik, haurrei Interneteko hizkuntza erakustea gomendatzen dute, besteak beste, informazioa hautatzearekin, testu multimodalak (hitzez gain irudiak eta soinuak dituztenak) ulertzearekin eta genero berrietara ohitzearekin erlazionatutako trebetasunak ikasten baitira.

Mota horretako irakurketaren erronkak gaur aztertu dira, "Heziketaz hitz egin dezagun" saio berrian. José Iribas Hezkuntzako kontseilaria izan da buru saioan.

Biurdana institutuko Eva Agudo gaztelania eta literaturako irakasleak esan duenez, sareak, inprimatutako testu tradizionalekin alderatuta, dituen zailtasun nagusiak dira "informazio ugari" agertzen dela, informazio-iturri asko "egiaztatu gabekoak" direla eta haria errazago galtzen dela. Hori dela-eta, "irakurleak hortaz jabetu behar dira eta arduratsu eta aktiboagoak izan behar dira", eta horiek ikasi egin behar dira.

Ikasleei horrela jarduten irakasteko, ikasgelan, irakasleak aurrez hautatutako informazio-iturri edo web-orrietan oinarrituta, bilaketa gidatuak egiten dira, José Ángel Morancho Cintruénigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoko irakasleak eta Silvia González Iruñeko Basoko institutuko ikasleak esan dutenez.

Asmoa ez da ikasleek datu ugari buruz ikastea, baizik eta eskura duen informazioa erabiltzen ikastea. Horretarako, Hezkuntza Departamentua metodologia berrien inguruko trebakuntza eskaintzen ari da, 2009an abian jarri zen Irakurketa hobetzeko plan instituzionalaren eta Teknologia berrien eta hezkuntzaren programaren barruan.

Saioa José Manuel Santana Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Ataleko buruak moderatu du. Bertan, Marcos Navascués Cintruénigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak ere parte hartu du, eta eskulanei buruzko bloga sortzean izan duen esperientzia azaldu du.

Irakurketa digitalaren erronkak

Irakurketa digitalaren eta testu analogikoen irakurketaren trebetasun ugari berberak dira, nahiz eta beste gaitasun berezi batzuk ere behar diren, honako hauek esate baterako:

Internetaren erronka nagusietako bat informazioa bilatu eta hautatzen ikastea da. Informazio ugari agertzen da bertan, eta batzuetan ez da erraza izaten informazioa ulertzea. Proposatutako helburuetara gehien egokitzen diren iturriak aukeratzen ikasi behar da, baita iturri horien fidagarritasuna kontuan hartu ere.

Horrez gain, dokumentu analogikoen izaera linealaren aldean, Interneten testuak zatituta eta hiperesteken bidez daude erlazionatuta (informazioa sakontzeko, kontzeptuak argitzeko eta abar egiteko aukera ematen duten loturak). Testu irekiak dira, beste hainbat testutan zabaltzen direnak, beraz, irakurleak bere irakurketa-bidea egin behar du, aurrez zehaztutako helburua betetze aldera.

Maiz, testu digitalek, hitzez gain soinuak eta irudiak ere izaten dituzte. Hori dela-eta, alfabetizazio-kontzeptua handitu behar da, irakurleak elementu horiek guztiak oinarri esanahi orokor bat eraiki dezan.

Gainera, haur eta nerabeei sarean duten partaidetza ere kudeatzen irakatsi behar zaie, blogetako, sare sozialetako eta abarretako iruzkinen bidez, izaera digitala kontrolatzen ikas dezaten, baita sarean sortu diren genero berriak ere, esate baterako, tweet-ak eta iruzkinak, horiek ere testuak direlako, erabilera-arau propioak dituzten arren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa