(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2014ko Vianako Printzea Saria Tarsicio Azconari ematea onetsi du Nafarroako Gobernuak asteazkena, 2014.eko maiatzak 21


Nafarroako Kulturaren Kontseiluak joan zen maiatzaren 12an proposatu zuen historialari nafarra sarirako, bere ikerlari lana aitortuz


Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du asteazken hontako bilkuran 2014ko Kulturaren Vianako Printzea Saria Tarsicio Azcona, Jesús Morrás Santamaría kaputxino nafarrari emateko.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak joan zen maiatzaren 12an proposatu zuen Tarsicio Azconaren hautagaitza sarirako, ikerlari eta historilari gisa egindako lana aitortuz, bai toki bai eta Estatu eta nazioarte mailetan ere. Gogora ekarri behar da sariaren ematea arautzen duen 11/2013 foru dekretuaren arabera Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren proposamena loteslea dela.

Galardoa, 25.000 eurokoa, datozen egunetan emango du Asturiasko eta Vianako Printze Felipe Borboikoak Leyreko Monasterioan egingo den ekitaldi batean.

Biografia

Tarsicio Azcona Jesús Morrás Santamaríaren ezizen literario eta izen erlijiosoa da. Azkonan jaio zen (Nafarroa) 1923ko abenduaren 24an. Entzute intelektual handiko historialaria da, elizaren historian ikerlari aditua da eta Kaputxinoen ordenari eta elizari loturiko beste alderdi batzuri buruzko lan garrantzitsuak egin ditu. Bera ere ordena horretakoa da. Idazle gisa, lan handia egin du historiako pertsonaien bizitza ezagutzera emateko, adibidez, hainbat aldiz editatu den Elisabet I.a Gaztelakoa ezagunaren biografia eginda.

Giza Zientziak ikasi zuen Altsasuko Kaputxinoen apaiztegian, Filosofia Lizarran eta Teologia Iruñean. 1946. urtean apaiz egin zuten.

Erroman, Elizaren historiako goi-mailako ikasketak egin zituen. Han, Elizaren historiako doktore-titulua lortu zuen, baita Bibliotekonomia eta Artxibistikako diploma bana ere Vatikanoko eskolan. Zaragozako Unibertsitatean Historia Zibilean lizentziatu zen. Han ere doktorego-ikasketak egin zituen. Henrike IV.a Gaztelakoa eta errege-erregina katolikoen garaiko Espainiako elizaren historian aditua da. 2011n, Historiaren Errege Akademiak akademiko izendatu zuen Nafarroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa