(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko obrak urtearen amaieran hasiko dira asteazkena, 2014.eko maiatzak 21


Barcina Lehendakaria izan da buru adarraren esleipen-kontratua sinatzeko ekitaldian. Ega eta Arga ibaien arroetako 15 herrik izango dituzte onurak horri esker.


Transcripción textual del video

Iruñean sinatu da Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko eta ustiatzeko kontratua. Egingo diren lanen emaitzari esker, Ega eta Arga ibaien arroetako hamabost herrik onurak izango dituzte.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak azpimarratu du azpiegitura estrategikoa eraikiko dela eta Nafarroa egituratzen eta garatzen lagunduko duela. Besteak beste, ureztatzeak martxan jarri zirenetik ubidearen lehen faseko lursailen produktibitate gordina lau aldiz areagotu dela nabarmendu du.

Talde-argazkia

Lehendakaria sozietate emakidaduneko ordezkariekin eta kontratua izenpetzeko ekitaldira joan direnekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriaren lehen fasea handitzeko obrak urtearen amaieran hasiko dira, izan ere, gaur, asteazkena, adar hori eraiki eta ustiatzeko kontratua sinatu da Iruñean. Lanen emaitzari esker, Ega eta Arga ibaien arroetako hamabost herrik onurak izango dituzte. Itxura guztien arabera, obrak 2017. urtean amaituko dira eta laboreen lehen lursailak 2015ean ureztatuko dira.

Kontratua sinatzeko ekitaldia Foru Gobernuaren egoitzan izan da, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren aurrean. Hark, egin duen mintzaldian, azpimarratu du azpiegitura estrategikoa dela Nafarroa egituratu eta garatzeko. Besteak beste, ureztatzeak martxan jarri zirenetik ubidearen lehen faseko lursailen produktibitate gordina lau aldiz areagotu dela nabarmendu du.


Sinadura

Esparza kontseilaria, ondoan Martín de Nicolás (ezk.) eta Martínez (esk.) dituela, kontratua sinatu duten unean. ( irudia handitu )

Testua José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak izenpetu du INTIA enpresa publikoaren lehendakaria den aldetik, baita Rafael Martín de Nicolás OHLren zuzendari nagusiak eta Albert Martínez AGBARen zuzendari nagusiak ere, sozietate emakidadunaren izenean. Grupo Obras Especiales, Iruña, HNV eta Arian Nafarroako enpresak ere aipatu diren sozietateetan partaidetutakoak dira.

Kontratuak zera jasotzen du: 30 urtez, Aguas de Navarra S.A. sozietate emakidadunak obrak egin, eremu ureztagarria ustiatu eta bertan mantentze-lanak egingo dituela.

Ekitaldian izan dira Félix Chueca Nafarroako Ubideko ureztatzaileen elkarteko lehendakaria, eta uraren plataformaren bidez azpiegituraren eraikuntzaren aldeko alderdi politikoetako eta gizarte- eta enpresa-erakundeetako ordezkariak.

Ureztatze-sistemen hobekuntza

Lehen fasea handitzeko proiektuak 15.275 hektarea hartzen ditu, Andosilla, Azagra, Berbintzana, Carcar, Faltzes, Funes, Larraga, Lerin, Lodosa, Mendigorria, Miranda Arga, Oteitza, Azkoien, San Adrián eta Sesma herrietakoak. Herri horietako ureztatzaileek onurak jasoko dituzte partzelak elkartu, ureztatze-sistema modernizatu eta Itoiztik datorren kalitatezko ura eskuratzeko gaitasuna izateak dakartzaten abantailak direla eta.

Gaur egun, eremu horren bi herenak ureztatzeko modu tradizionalak erabiltzen dira, zaharkituta dauden egiturekin edo erabilera- eta energia-kostu handiko ureztatze-sistemekin. Gainera, agorraldian, ur kopurua eskasa izaten da, Ega ibaiko ura erabiltzean batez ere.

Proiektuak jasotakoaren arabera, sekain-lurren 5.431 hektarea ureztatzeko eraldatuko dira eta azalera ur ugari botata ureztatu izan diren beste 6.005 hektarea modernizatuko dira. Presio bidezko ureztatzeak zein agorraldian ur-hornidura bermatuta izateak dakartzan abantailak izango dituzte. Horrez gain, ureztatzen diren beste 3.839 hektarearen energia-kostuak murriztuko dira. Gaur egun oso garestia da, ureztatzeko ura altuera handiko tokietara igo behar delako (200 metro inguru) sare elektrikoaren mendeko ponpaketa-sistemen bidez.

Azpiegiturak modernizatuta, urtean 26,7 hektometro kubiko aurreztuko direla kalkulatu da, izan ere, galera handiak dituzten zaharkitutako ureztatze-sistemak ordeztuko dira presio bidezko (aspertsioa eta jarioa) eta eraginkortasun handiko sistemekin. Hala, 5.530 metro kubiko kontsumituko dira hektarea bakoitzeko urtean Nafarroako Ubidetik.

Jarduera honi esker Arga eta Erga ibaietara doazen emariek Ega, Arga eta Aragoi ibaietako ur kopurua handituko dute. Ur hori Uraren Esparru Zuzentarauaren irizpideak betetzeko ez ezik, energia sortzeko ere erabiliko da.

Produktibitatea handitzea

2013an, Nafarroako Ubidearen lehen faseko hektarea bakoitzeko produktibitate gordina 3.591 eurokoa izan zen, 2012ko lortu zen 3.039 euroko produktibitatea baino gehiago. Hektarea erabilgarri guztiak kontuan hartuta, produktibitate gordina 80,2 milioi eurokoa izango litzateke urtean.

Ureztatze-sistema ezarri aurreko batez besteko produktibitate gordina sekain-lurren hektarea bakoitzeko 897 eurokoa zela oinarri hartuta, ureztatzeen sistema martxan jartzeari esker lortutako produktibitatearen hazkuntza 60,1 milioi eurokoa da urtean.

Gainera, laborantza ere areagotu eta dibertsifikatu egin da. 2013an, 48 labore landu dira ereuan. Barazkiek (batez ere tomatea, baba, arto gozoa, ilarra eta indaba), eraldaketaren aurretik ohikoak ez zirenek, 3.292 hektarea hartzen dituzte.

Urte horretan, uzta bikoitzen portzentajea % 8 izan zen eremu ureztagarri osoan, eta sail ureztatu batzuek uzta bikoitzen % 22 eta % 30 ere lortu zuten. 51 uzta bikoitz ezberdin ere garatu dira eremuan (baba-artoa, bazka-artoa, ilarra-indaba etab.).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa