Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Programak 25 urtetik beherako tituludun nafarrei EBetik kanpoko herrialdeetan praktikak egitea finantzatuko die
Nafarroako Gobernuak, NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin eta Nafarroako Unibertsitateko Enpresa-Unibertsitate Fundazioarekin lankidetzan,Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beken programaren deialdi berria abian jarri du. 238.000 eurokoa da eta, haren bidez, tituludun nafarrei Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako enpresetan praktikak finantzatuko zaizkie.
Eskaerak aurkezteko epea ekainean irekiko dela aurreikusten da, baina interesdunek bi unibertsitateetako fundazioekin harremanetan jar daitezke jadanik praktiketarako plazak izapidetzen hasita baitaude. Behin deialdia zabaltzen denean, erkidegoz kanpoko herrialde bateko enpresa batean praktikak egiteko plaza duten pertsonek –haiek beraiek bilatu dutelako edo fundazioen bidez kudeatua izan delako–, beren eskaera Nafarroako Gobernuan aurkeztu ahalko dute.
Aurten, deialdia Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du Europako Gazteen Enplegu Programa 2014-2010 bidez; horrek onuradunei ondorengo baldintzak betetzera behartzen die: 25 urte baino gutxiago izatea, langabezian izatea eta inolako prestakuntzarik egiten ez izatea. Gainera, hautagaiek unibertsitate-titulazio bat izan beharko dute, nafarrak izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea duela bi urtetik baino gehiagotik.
Bekek sei hilabetez iraungo dute eta bekadun bakoitzak diru-kopuru gordin bat jasoko du honako gastu hauek estaltzeko: egonaldia, bidaia, bisatuak eta istripu-aseguruak, mediku-laguntza eta erantzukizun zibila.
Informazio gehiago jasotzeko, interesdunek Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke ondorengo helbide elektronikoan: practicasinternacionales@navarra.es.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen