(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuari online bidez egindako informazio geografikoaren eskaera % 40 igo zen 2013an osteguna, 2014.eko maiatzak 22


Urte honetan zehar, SITNAk eta toki-erakundeek tresna horiek udal-eremuan eskaintzen dituzten potentzialtasunak aztertuko dituzte


Ikuspegi orokorra

SITNAren Koordinazio Batzordearen bilkura, Morrás kontseilaria buru dela. ( irudia handitu )

Foru Gobernuaren informazio geografikoaren webguneek, Nafarroako Geoataria eta IDENA (Nafarroako Espazio Datuen Azpiegitura), beren datu-zirkulazioaren bolumena % 40an handitu zuten 2013. urtean; hala, 3,5 milioi megabyte-etik 4,9 milioira pasa da.

Bestalde, bi atari horietako datu-eskaerak % 10 igo ziren iaz, IDENAn batez ere, ia 79 milioi kontsultarekin. Aurreko urteetan bezala, eskaera handieneko informazioa katastroari buruzkoa da. Datu horiek SITNAren Koordinazio Batzordeak (Nafarroako Lurralde Informazioko Sistema) berriki onartutako urteko memoriatik ondorioztatzen dira, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás buru dela.

2013an zehar IDENAn 21 maila gehiago sartu dira Nafarroako informazio geografikoarekin, esate baterako, Laborantza eta Aprobetxamenduen Mapa berria, ehiza-barrutiak, hondakin-sarea edo Argako ibai-parkea. Gainera, beste 21 bat maila eguneratu dira, adibidez: basoko pistei dagozkienak, ur-azalera, osasun-zonifikazioa edo meteorologia-estazioak. Gaur egun, IDENAren barnean Nafarroari buruzko askotariko informazio geografikoa dago 563 datu-multzotan batuta, 2012an baino 59 gehiago, eta hainbat formatutan deskarga daitezkeen 640 fitxategitan; iaz, 571 izan ziren.

Gogoratu behar da, Nafarroako Geoatariak biztanleari euskarri geografiko bat eskaintzen diola haren beharretarako. IDENAK, aldiz, foru-lurraldeari buruzko informazio publiko guztia batzen du operagarritasun arteko nazioarteko estandarraren azpian.

Bestalde, iaztik aurrera, Nafarroako Gobernuak ere gailu mugikorretarako informazio geografikoa ematen du "SITNA zure mugikorrean" aplikazioaren bitartez. Tresna hori Android edo iOS sistema eragileen bidez erabil daiteke, Espainiako lau telefono adimentsuetatik (smartphone) hirutan instalatuta daudenak.

2013an zehar, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko lurraldeari buruz duen informazio geografiko guztia ETRS89 erreferentzia orokorreko sistema geodesikorako migrazio-prozesua amaitu zuen, Europar Batasun guztirako eredutzat hartutakoa. Aldaketa horrekin tokiko erreferentziazko aurreko sistema geodesikoa alde batera utzi zen, ED50, eta hura egungo koordenatuen zehaztasun-sistemek gainditu zuten eta GPS gailuen gero eta erabilera handiagoko zabalkundeak.

2014rako jarduera-ildoak

SITNAren Koordinazio Batzordeak ere 2014rako jarduera-plana erabaki du Nafarroako Jauregian egindako bilkuran; bertan, SITNAk udal-eremuan eskain ditzakeen potentzialtasunen azterketa azpimarratzen da, toki-erakundeekin batera.

Gainera, lan-ildoak garatuko dira Nafarroako unibertsitateekin informazio geografikoko sistemen arloan prestakuntza-eskaintza bat egiteko asmoz.

Urte honetarako beste proiektu batzuk honako hauek dira: Nafarroako informazio geografikoa arautuko duen foru-araudia egitea; informazio-maila berriak jasotzea; posta-helbideen kudeaketa garatzea –Nafarroako higiezinen helbide guztiak jasoko ditu; eta talde profesional bat sortzea. Talde horrek Nafarroatik

laguntza emango du INSPIRE zuzentaraua abian jartzen; zuzentarau horren helburua Europa guztirako informazio geografikoa jasotzeko aukera erraztea da espazio-datuen azpiegiturak erabiliz.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa