(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak TSJNk egungo errealitate politiko eta soziala eraikitzeko emandako laguntza azpimarratu du ostirala, 2014.eko maiatzak 23


Nafarroako Justiziaren "eraginkortasuna eta profesionaltasuna" nabarmendu ditu gainera, Foru Komunitateko organo judizial gorenaren 25. urteurrenean


Presidentzia-mahaia

Barcina Lehendakaria TSJNren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda BarcinakNafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJN) egungo errealitate politiko eta soziala eraikitzeko emandako laguntza azpimarratu du Foru Komunitateko organo judizial gorenaren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako agerraldian.

Ehun pertsona baino gehiagoren aurrean, haien artean zeuden Nafarroako instantzia judizial, politiko, akademiko eta militarreko ordezkariak, Yolanda Barcinak aipatu du Justiziako Auzitegi Gorenak "gure egungo estatuaren funtsezko elementu" bihurtu direla araudiaren aplikazio nahiz interpretazioarekin.

Horregatik, eskerrak eman dizkie beren lanarekin Espainia eta Nafarroa "errealitate demokratiko aurreratuak izaten lagundu dutelako eta baita legea nahiz zuzenbidearen nagusitasuna herri-borondatearen adierazpide diren gizarteak bihurtzen laguntzen ere".

Foru Komunitateari erreferentzia eginez, Lehendakariak Nafarroako Justiziaren "eraginkortasuna eta profesionaltasuna" azpimarratu ditu. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) egindako azken txostenaren arabera, 2013. urteari dagokiona, auzitegi eta epaitegi nafarrek erabakitzeke dauden gaien tasa txikiena izaten jarraitzen dute Espainian, bai eta pilatutako prozedura-tasa txikiena ere.

Nolanahi ere, adierazi du Justiziak bere egiturei "malgutasun eta arintasun" handiagoa eman behar diela, bai eta "deszentralizazio handiagoa" ere erabaki txikietan, langileen kudeaketan, esate baterako. "Hori guztia –zehaztu du– frogatutako gure leialtasun eta eraginkortasunaren babesarekin".

Ospakizuna

Iruñeko Justizia Jauregian egindako ekitaldiaren helburua, 1989ko maiatzaren 23an Espainia guztian sortutako 17 Justizia Auzitegi Nagusien sorreraren 25. urteurrena ospatzea izan da, eta Nafarroako ordezkari gorenek parte hartu dute bertan.

Ospakizuna Konstituzio Auzitegiko epaile Juan Antonio Xiol-ek emandako hitzaldiarekin hasi da. "Botere judiziala estatu konposatuan: esperientziak eta ikuspegiak" izeneko hitzaldia eman du.

Jarraian esku hartu dute: TSJNko gobernuko idazkari Francisco Javier Isasik; Foru Komunitateko fiskal goren José Antonio Sánchez-ek; TSJNko lehendakari ohi Rafael Ruiz de la Cuesta eta Juan Manuel Fernández-ek, azken hori gaur egun Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide da; eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak. Saioari TSJNko jarduneko lehendakari Víctor Cuberok eman dio amaiera

Astean zehar, bisita gidatuak antolatu dira eta haietan bertaratuek Iruñeko Justizia Jauregiko gela nagusiak ezagutu ahal izan dituzte: ziegak, atxilotuak identifikatzeko gela, epaiketa nagusiak egiten diren epaiketa-aretoa, epaimahaiak erabakiak hartzen dituen gela, prentsa-bulegoa…

TSJNk Iruñean du egoitza eta Nafarroako lurralde-eremuko organo judizial gorena da; nolanahi ere, Auzitegi Gorenari eta Konstituzio Auzitegiari dagokien jurisdikzioa errespetatzen da, eta Estatuko Botere Judizial bakarreko egitura orokorrean sartuta dago.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): José Antonio Sánchez, Juan Manuel Fernández, Víctor Cubero, Yolanda Barcina, Juan Antonio Xiol eta Joaquín Galve.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa