(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainaren 16ra arte dago irekita arte-ikasketak luzatzeko bekak eskuratzeko epea astelehena, 2014.eko maiatzak 26


Kultura Departamentuak 232.000 euroko aurrekontua esleitu du deialdi horretarako.


Aurreko deialdi bateko arte-ikasketen bekadunak.

Nafarroako Gobernuak hamar beka eskuratzeko deialdia egin du, 30 urte edo gutxiago dituzten Nafarroako ikasleek arte-ikasketak egiten jarrai dezaten estatuko edo atzerriko zentroetan. Horrez gain, aurreko urteetako bekak luzatzeko deialdia ere egin du. Deialdia astelehen honetan argitaratu da NAOn eta 232.000 euroko aurrekontua du. Interesa dutenek datorren ekainaren 16ra arteko epea dute eskaera egiteko.

Arte plastikoen ikasketetarako bi beka emango dira, ikus-entzunezkoetarako beste bi, arte eszenikoetarako hiru eta musikako ikasketetarako beste hiru. Lehiaketan parte hartzeko, Nafarroan jaio edo erroldatuta egon beharko da 2013ko urtarrilaren1a baino lehen, 30 urte edo gutxiago izan behar dira eta kasuan kasuko ikasketen titulu akademiko ofiziala izan edo eskuratzeko gertu egon behar da.

Arte eszenikoko eta musikako ikasketen kasuan, estatuko edo atzerriko zentro ofizialetan hautapen-proba gainditu dutenek edo entzute handiko zentro pribatuetan ikasketa ez ofizialak egiten hasteko hautatu direnek ere eskatu ahal izango dute beka.

Atzerrian trebatzeko programa baterako beka eskatzeko orduan, hizkuntza-eskola ofizialek emandako oinarrizko zikloko edo maila ertaineko (B1) ziurtagiria edo ofizialki baliokidea dena ere beharko da, ikasketa-zentroa dagoen herrialdeko hizkuntzarena edo, hala eskatzen denean, zentroak eskatzen duen hizkuntzarena. Eskatzen den mailara iritsi dela baieztatzen duen ikasketa-zentroaren froga ere onartuko da.

Beken zenbatekoa

Bekaren gehienezko zenbatekoa matrikularen edota hileroko kuoten, egonaldiaren eta aseguru-polizaren kostua batuta ateratzen dena izango da. Matrikula edota hileroko kuotak ordaintzeko diru-laguntzaren zenbatekoa kostuaren % 100 izango da, 2.500 euro gehienez, aurrekontuak horretarako aukera emanez gero.

Egonaldia ordaintzeko, eta ikasketen denboraldian zehar, 9 hilabetez gehienez, bekadunak 500 euro eskuratuko ditu hilean egonaldiak Espainian direnean eta 700 euro egonaldiak atzerrian direnean.

Onuradunak aseguru-poliza ordaintzeko gastuetarako ere laguntza jasoko du, aurrez justifikatu ondoren eta 100 euroko muga izanik. Atzerrian bizi bada, 600 eurokoa izango da laguntza, baldin eta Gizarte Segurantzaren estaldura lekuz aldatu ezin badu.

Eskaeren aurkezpena eta epeak

Interesa dutenek Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren erregistroan (Nabarreria kalea 39, 31001 Iruña), Nafarroako Gobernuaren erregistroetako batean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bulegotan edo, Internet bidez, Foru Gobernuaren zerbitzuen katalogoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta beka luzatzeko eskaerak.

Kultura Departamentuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda, eta abuztuaren 4tik 8rako astean entzunaldi eta elkarrizketak non egingo diren zehaztuko da. Ebazpena Kulturako Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren (Nabarreria kalea 39, Iruña) iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (http://www.navarra.es/home_es/servicios) argitaratuko da. Ebazpenaren berri eman ondoren, onartzen direnek interpretatuko dituzten bariazio, antzezpen edo musika-piezen eta horien iraupenaren berri emango diote Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari.

Bestalde, Kulturako zuzendari nagusiak emandako ebazpen bidez ere emango bekak eta horien luzapenak ere. Ebazpen hori entzunaldiak eta elkarrizketak egiten direnetik zenbatzen hasita gehienez bi hilabeteko epean emango da. Era berean argitaratuko da azken ebazpen hori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa