Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Balorazio onena jaso duten hiru proiektuek (Tdiferencia, Trokolo Teatro eta La Nave Producciones Teatrales konpainienak) bira egingo dute Nafarroako antzeztokietan zehar.
Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emanda finantzatuko ditu Foru Komunitateko bederatzi konpainiaren arte eszenikoko proiektuak. Enpresa eta profesionalentzako arte eszenikoaren ekoizpenerako diru-laguntzen deialdira aurkeztu ziren proiektu horiek.
Honako erakundeen artean banatuko da diru kopuru osoa: Tdiferencia, S.L., 17.069,25 euro; Trokolo Teatro, 6.156 euro; La Nave Producciones Teatrales S.L., 9.744 euro; R.M. Management y Producción S.L.U., 5.500 euro; Carmen Larraz, 12.301 euro; David Echeverría, 5.660 euro; Itsaso Iribarren, 4.031 euro; Cronopia Films S.L., 25.900 euro; Ana Maestrojuán, 3.638,75 euro.
Gainera, deialdiak aukera emango die balorazio handiena lortu duten hiru proiektuei (Tdiferencia, Trokolo Teatro eta La Nave Producciones Teatrales konpainienak) Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatu eta batera finantzatutako bira egiteko Nafarroako hainbat antzeztokitan zehar.
Azpimarratzekoa da diru-laguntza jaso duten proposamenen aniztasuna, izan ere, haurrentzako eta helduentzako antzerkiak zein musika, dantza, zinema edo zirkuarekin lotutako ikuskizunak dira.
Tdiferencia S.L. enpresaren proiektua "Caperucita Rock / Txanogorritxo Rock" izeneko familia osoarentzako ikuskizun musikala da, eta hiru lengoaia hauek bateratzen dituena: antzerkia, musika eta magia. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo da eta bertsio bakoitzak aktore-zerrenda bana izango du.
Trokolo Teatro konpainiak "Como una cabra" ikuskizunarekin konpainiaren beraren lanen clown izaera mantendu eta sakontzen du. Bi aktorek antzezten dute eta familian ikustekoa da.
La Nave Producciones enpresak "El pleito de Areusa o gallina vieja hace buen caldo" proiektua aurkeztu du. Urrezko Mendearen estiloko obra dramatikoa da, "La celestina" lanari jarraipena ematen dion parodia.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen