(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"la Caixa" fundazioak 12 milioi euro emango ditu 2014an Nafarroan gizarte-ekintzak gauzatzeko asteartea, 2014.eko maiatzak 27


Barcina Lehendakaria eta Jaime Lanaspa fundazioko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gizartearen, hezkuntzaren, zientziarenn, ingurumenaren eta kulturaren aldeko ekintzak gauzatzeko.


Hitzarmena sinatzen

Ezkerretik eskuinera: Lanaspa, Barcina eta Díez, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Jaime Lanaspa "la Caixa" fundazioko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, asteartea, Tuteran. Erakunde horren Gizarte Ekintza ekimenak 12 milioi euro emango ditu aurten, Foru Komunitatean, gizartean, hezkuntzan, ingurumenean eta kulturan  ekintzak gauzatzeko.

Ekitaldian izan dira Ana Díez Nafarroako "la Caixa"ren lurralde-zuzendaria eta Lourdes Goicoechea lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria.

Adostu den hitzarmenak lehentasuna ematen die gizarteko bazterkeriaren aurkako borrokari, zailtasunak dituzten kolektiboetan enplegua sustatzeari, gizartean parte hartzeari eta adinekoen zahartze osasuntsuari, gaixotasun aurreratuko jendearentzako arreta osatuari, naturaren eta ingurumenaren babesari eta kulturaren hedapenari.

Honako programa hauetara bideratuko du "la Caixa"k gizarte-ekintza nagusiki:

Incorpora programa, zailtasunak dituzten kolektiboetan enplegua sustatzeko dena. Iaz 210 lanpostu sortu zituen guztira, programari atxikitako Foru Komunitateko 74 enpresarekin elkarlanean arituta. 2006an programa abian jarri zenetik, 811 pertsona laneratu dira Nafarroako 275 enpresatan.

Autonomia, zahartze osasuntsua eta mendetasunaren prebentzioa sustatzeko programa. 1.127 adineko pertsonak pate hartu zuten iazko ekitaldian "la Caixa" Gizarte Ekintzak bultzaturiko 76 jardueretako batean, lankidetza-hitzarmena sinatuta duten Komunitateko adinekoentzako 6 zentroetan. Programa hori indartu egin da azken urteetan adinekoen artean boluntariotza sustatzeko eta adinekoak gizarteko protagonista bihurtzeko Gente 3.0 proiektu berriarekin.

Gaixotasun aurreratuak dituztenentzako eta euren senideentzako arreta-programa. Programa horretan lanean ari den San Juan de Dioa Ospitaleko taldeak 426 paziente eta 654 senide artatu zituen aurreko ekitaldian.

Jarduera horiez gain, erakundeak gizarte-ekimenetarako deialdien bidez babestu zituen proiektuak ere badaude. 2013an, proiektu horietarako 452.900 euro eman zituen Foru Komunitateko erakundeek sustatutako 22 ekimen bultzatzeko.

Erakundearen gizarte-ekintza "la Caixa"ren bulegoen sareak zuzenean sustaturiko 710 jarduerek osatzen dute. Iaz 1.270.000 euro bideratu zituen inguru hurbilenetako premiei erantzuteko.

Beste lehentasunetako bat prestakuntza eta hezkuntza indartzea da, "la Caixa"ren estatuko eta nazioarteko graduondokoetarako beken (Nafarroako 4 bekadun izan ziren 2013an) eta eduCaixa programaren bidez (Foru Komunitateko eskoletan martxan jarritako proiektua da; iaz 15.469 ikaslek parte hartu zuten).

Ingurumenari dagokionez, erakundeak Nafarroako inguru naturalak babestearen aldeko ekintzak egiten jarraituko du. Helburu horretara 350.000 euro bideratuko ditu urtean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin hitzarmena adostuta. Guztira 123 dira hitzarmen horren barruan Gizarte Ekintzak bultzatutako ingurumen-jarduerak. Gainera, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden 426 pertsona laneratzea ahalbidetu du.

Kultura eta ezagutza hedatzeko orduan, "la Caixa"k erakusketak, musikako eta arte eszenikoen ikuskizunak eta hitzaldiak antolatuko ditu. 22.404 pertsona izan ziren Gizarte Ekintzak, iaz, Nafarroan, antolatu zuen "Romanorum Vita" erakusketa ikusten. Jende mota guztientzako kontzertuak ere egin ziren (eskoletan edo parte hartzekoak), esate baterako, Sakapatú eta Grandes coros de Ópera, eta 3.300 pertsona baino gehiago izan zituzten entzule. 2014an, Ilusionismo. ¿Magia o Ciencia? erakusketa egon da ikusgai Nafarroan apirilaren 2tik maiatzaren 9ra, eta 25.700 bisitari baino gehiago izan zituen.

Amaitzeko, gaur egungo egoera kontuan hartuta, ekintzaileei eta gizarte-enpresa iraunkorrei laguntzeko proiektua bultzatuko du Gizarteko ekintzailetzarako programaren bidez. Halaber, drogen kontsumoaren prebentzioa eta boluntariotza babestea dira "la Caixa" Gizarte Ekintzak Nafarroan funtsen helburu ezarri dituen proiektuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa