(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunak 20 milioi euro itzuliko dizkie ostegun honetan 574 enpresari BEZa aurreratzeko neurria aplikatuta
asteazkena, 2014.eko maiatzak 28


Hala, amaitu egingo da maiatzean egindako itzultzeen erregularizazio-prozesua, eta 6 hilabetetik 30-60 egunera murriztuko da hileroko BEZa itzultzeko epea Nafarroako enpresa txiki eta ertainen kasuan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko saioan, hileroko BEZa itzultzeko erregularizazio-prozeduraren berri izan du. Nafarroako Zerga Ogasunak berak gauzatuko du prozedura 2013ko azarotik 2014ko otsailera arteko aldiari dagokiona. Era berean, Nafarroako enpresa txiki eta ertainek hilero ordaindutako BEZa itzultzeko epea aurreratuko dela ere jakin du, legezko 6 hilabete izatetik gehienez 2 hilabete izatera, martxotik aurrerako eskaeretan.

Ogasunaren eraikina

Ogasunaren eraikina ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko saioan, hileroko BEZa itzultzeko erregularizazio-prozeduraren berri izan du. Nafarroako Zerga Ogasunak berak gauzatuko du prozedura 2013ko azarotik 2014ko otsailera arteko aldiari dagokiona. Era berean, Nafarroako enpresa txiki eta ertainek hilero ordaindutako BEZa itzultzeko epea aurreratuko dela ere jakin du, legezko 6 hilabete izatetik gehienez 2 hilabete izatera, martxotik aurrerako eskaeretan.

Empresa txiki eta ertainak likideziaz hornitzeko helburua duen neurria da, eta 2013-2015 Ekintza Planean dago jasota.

20 milio euro itzuliko dira

Hortaz, ostegun honetan 20 milioi euro itzuliko zaizkie, 2013ko azaroa -- 2014ko otsaila denboraldiari dagokionez, denboraldi horretan 200.000 euro baino gutxiago jaso behar duten enpresa guztiei.

Onuradunak izango diren 574 enpresetatik 522k banku-transferentzia bidez jasoko dute dirua, denera 18.825.795 €. 81 enpresari guztira 1.042.986 € ordainduko zaie ordaintzeke dauden zorrak direla-eta (horietatik 52ri itzuli beharreko kopuruaren % 100 ordainduko zaie).

Indarrean den legeria betez, 75 enpresari dirua itzuli behar zaie oraindik, baina ez dituzte egunean zerga-betebeharrak.

Zenbatekoa itzultzeko epea 2 hilebetera aurreratu da dagoeneko

Gobernuak jakinarazi du aplikatzen ari direla dagoeneko hileroko BEZa itzultzeko epea aurreratzeko neurria, beraz, martxotik aurrerako zerga-aldiengatik egindako hileroko itzultze-eskaerak 30 eta 60 egun arteko epean gauzatuko dira, itzuli beharreko zenbatekoa 70.000 euro baino gutxiagokoa denean. Nafarroako Zerga Ogasunak egindako kalkuluen arabera, enpresen % 85ek diru hori jasotzeko eskubidea izango du.

BEZa itzultzeko epea aurreratzeko neurriak Nafarroako ekonomian 25 milioi euro sartzea ekarriko luke 2014ko aurrekontu-ekitaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa