(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santa Crizeko aztarnategiko indusketen kanpaina berriak hiri erromatarraren foroa desestaliko du osteguna, 2014.eko maiatzak 29


Kultura Departamentuak hitzarmena sinatu du Eslabako Udalarekin; horren bidez egiturak finkatu eta hondakinak egokituko dira bisitariek bertara joateko aukera izan dezaten


Santa Crizeko aztarnategira egindako bisita ( irudia handitu )

Eslaba udalerriko Santa Criz hiri erromatarrean egindako lan arkeologikoak 2014 eta 2015 urteetan ere egingo dituzte foroaren eremuan, hau da, hiriaren alderik nobleenean. Han daude alboetako galeriak eta erdiko gune irekia.

Horretarako, Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak hitzarmena sinatu du Félix María Bariain Eslabako alkatearekin. Horren bidez, Udalari 447.353 euro emango zaizkio, eta proiektuaren faseen arabera ordainduko dira 2014an eta 2015ean.

Indusketaz gain, fase horietan, agertutako egiturak sendotu (horietako batzuk jatorrizko moduan jarriko dira) eta hondakinak egokituko dira bisitariak bertara ikustera joan daitezen.

Hitzarmena 2010ean Herri Lanetako Departamentuaren, Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren eta Autovía de Pirineo enpresaren artean sinatu zen beste baten bidez adostu da, izan ere, hitzarmen hartan, A-21 errepidea eraikitzearekin lotutako hainbat jarduera kulturalen finantzazioa ezarri zen.

Jarduera horien artean zegoen Santa Crizeko esku-hartzea. 500.000 euroko zenbatekoa esleitu zen horretarako, eta zati txiki bat aplikatu zen 2012an eta 2013an aztarnategia babesteko (hesia jarri zen), eskulturak zaharberritzeko eta indusketarako, finkatzeko eta garrantzia azpimarratzeko proiektua idatzi aurreko prestaketa-lanak egiteko. Agiri tekniko horren bidez finkatuko da 2014 eta 2015 urteetan gauzatuko den esku-hartzea.

1917tik da ezaguna Santa Criz, eta iragan mendeko 90eko hamarkadan eta gaur egun arte ere hainbat indusketa egin izan dira bertan, 2005 eta 2010 urteen artean esku hartu baitzen. Azken denbora-tarte horretan interes kulturaleko ondasun izendatzeko espedientea ireki zen.

Hiriaren izen latindarra ezezaguna izan arren, argi egon da hirigunea izan zela, hondakinak handiak direlako eta inskripzio ugari agertu izan direlako, Nafarroan gehien, zalantzarik gabe.


Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Félix Bariain Eslabako alkatea hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Aurreikusitako indusketak

Eslabako Udalak Nafarroako Gobernuaren finantzazioaren bidez gauzatu dituen lan arkeologikoei esker hiriko bi eremu garrantzitsuenak aurkitu dira. Alde batetik, foroa edo plaza publikoa. Bertan, kriptoportikoa edo iparraldeko erdi-lurpeko galeria agertu da, plaza inguratzen zuen kolomadia erorita. Kolomadi horretatik hiru eskulturaren hondakinak berreskuratu dira, esate baterako, marmolezko togadun baten gorputza edo estilo korintiarreko dozena bat kapitel.

Beste gunea nekropolisa edo hiriko hilerria da. Bertako mausoleoak sekulakoak dira, eta horietan uzten ziren errautsen hondakinak ere aurkitu izan dira.

Aurreikusitako esku-hartzeak

Esan bezala, 2014 eta 2015erako antolatu diren esku-hartzeak foroaren guneko indusketak dira (alboetako galeriak eta erdiko gune irekia), 500 m2 inguruko azaleran egingo direnak. Horri esker, hiriaren alderik nobleenaren gainazala desestaliko da.

Desestaltzen diren egiturak ere finkatu egingo dira eta jatorrizko moduan jarriko dira mausoleoaren hautatutako atalak eta foroaren iparraldeko galeria.

Esku-hartzeen barruan dago hara doazen bisitariak bertan sartzeko eta bertatik ibiltzeko hondakinen ingurua prestatzea. Seinaleak jarriko dira ibilbide interpretatibo eta autogidatu batean zehar. Hainbat geldialdi eta panel informatiboak ere izango ditu.

Amaitzeko, orain arte egindako indusketen memoria zientifikoa idatziko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa