(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehen honetan irekiko da epea Foru Gobernuaren enplegurako prestakuntza-ikastaroetako 2.000 plaza baino gehiagotan izena emateko epea ostirala, 2014.eko maiatzak 30


2014an 133 ikastaro eskainiko dira, eta horietatik 25 ikasten ari ez diren eta lanik ez duten 25 urtetik beherakoentzat bakarrik dira, Gazteen Bermearen planari jarraiki


langilea

Langileen irudia

Datorren astelehenean, ekainak 2, irekiko da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez antolatu dituen enplegurako prestakuntza-ikastaroetako 2.000 plaza baino gehiagotan izena emateko epea. Ikastaroak aurtengo bigarren seihilekoan izango dira.

2014an 133 ikastaro eskainiko dira guztira, enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda duten langabetuentzat batez ere, eta eskatzaileen prestakuntza hobetzea eta lana aurkitzeko aukerak handitzea dira helburuak. Interesa dutenek astelehenetik aurrera eman ahal izango dute izena 117 ikastarotan. Gainerako 16ak abuztuan eskainiko dira.

Gazteen Bermearen Plana

Lanik ez duten eta hezkuntzan zein prestakuntzan ari ez diren 25 urtetik beherakoentzat bakarrik diren 25 ikastaro eskainiko dira. Ikastaroetako parte-hartzaileek ez dute laneko esperientziarik izan beharko, eta prestakuntza-maila edozein izan ahalko da. Ikastaro horien bidez jarriko da abian Gazteen Bermearen programa. Gazteen langabeziari aurre hartzeko plana da eta 11,2 milioi euroko aurrekontua du, Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutakoa. Planaren helburu zehatzagoa zera da: ikasten edo lanean ari ez diren 25 urtetik beherako gazte guztiek lau hilabeteko epean kalitatezko enplegu-eskaintza bat edo etengabeko hezkuntzarako proposamen bat (prestakuntza edo praktikak) jasotzen dutela bermatzea da. 2013ko abenduaren 31n 25 urte baino gutxiagoko 5.500 adingabe zeuden langabetu gisa izen emanda Nafarroan.

Bestalde, kualifikazio- edo prestakuntza-maila txikia duten langabetuei zuzenduriko 27 ikastaro ere eskaintzen dira, NEZen eta Hezkuntza Departamentuaren artean izenpetutako hitzarmen bati esker. Helburua funtsezkotzat jotzen diren gaitasunetan dituzten ezagutzak hobetzea da, esate baterako, gaztelanian eta matematikan, ondoren lan-merkatuan sar daitezen.

Heldu den astelehenetik aurrera eskainiko diren ikastaroetatik 78 Iruñean eta bertako eskualdean izango dira, eta gainerakoak Altsasu, Agoitz, Lizarra, Lodosa, Doneztene, Tafalla eta Tuteran eta inguruetan.

Informazioa eta izen-ematea

Ikastaroei, egunei, ordutegiei, baldintzei edo bete gabe dagoen plaza kopuruari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren Enpleguaren Atarian (www.empleo.navarra.es), Altsasuko, Agoizko, Lizarrako, Lodosako, Iruñeko, Doneztebeko, Tafallako eta Tuterako enplegu-agentzietan eta prestakuntza eskainiko duten zentroetan dago.

Ikastaro batean bakarrik eman ahalko da izena, funtsezko gaitasunen ikastaroak egitean izan ezik. Eskaeren hurrenkeraren arabera onartuko dira ikasleak, sarbide-baldintzak egiaztatu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa