(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturias eta Vianako Printzeak 2014ko Kulturaren “Vianako Printzea” Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izango dira asteazken honetan, Leiren ostirala, 2014.eko maiatzak 30


Ekitaldian aurreko urteetako sarituak izango dira, sariaren XXV. edizioa dela-eta


Asturias eta Vianako Printze Errege Gorentasunak 2014ko Kulturaren “Vianako Printzea” Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izango dira asteazken honetan, ekainak 4, Leireko San Salvador Monasterioan. Sari hori Nafarroako Gobernuak ematen du eta aurtengo edizioan Tarsicio Azcona historialariari egokitu zaio (Jesus Morrás Santamaría da haren izen zibila).

Sariaren XXV. edizioa betetzen da aurten, eta, arrazoi hori tarteko, aurreko urteetako sarituak ere gonbidatu dira eta oroigarri bat jarriko da.

Ekitaldia 11:40an hasiko da Ostatuko Patioan, Felipe jauna eta Letizia Andrea buru direla, eta bertan izango dira ere: saritua, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina; Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak, eta Tarsicio de Azconaren senide nahiz adiskideak. Ekitaldian Yolanda Barcina Lehendakariak, sarituak eta Felipe Errege Gorentasunak esku hartuko dute; horrekin batera, Iruñeko Orfeoiak zenbait musika-interpretazio emango ditu.

Nafarroako Erregeei omenaldia eta abadia-organoaren inaugurazioa

Sari-banaketa amaitu ondoren, 12:15ean, Asturias eta Vianako Printze Errege Gorentasunak, Nafarroako Gobernuko kideekin eta Foru Komunitateko nahiz Parlamentuko lehendakariekin batera, abadia-elizara joango dira, eta bertan organoa inauguratzen ikusiko dute, berriki zaharberritutakoa, eta Nafarroako Erregeen Omenaldian parte hartuko dute.

Lehenik eta behin, musika-tresna inauguratuko da eta, arrazoi hori dela-eta, Leireko abade mitradunak esku hartuko du eta kontzertu txiki bat emango da. Jarraian, Nafarroako Erregeei omenaldia egingo zaie: hitzaren liturgia bat izango da, Iruñeko artzapezpiku nahiz Tuterako gotzain Francisco Pérez González izango du buru eta monasterioko komunitate beneditarreko abade eta apaizek emango dute meza. Ekitaldian zehar, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak zilarrezko kutxa batean monasterioko kultuari eusteko erakundeek egindako dohaintza sinbolikoa emango du.

Hura amaitzen denean, agintariak tenpluko iparraldeko hormara joango dira; han dago Iruñeko Erreinuko lehen Erregeen hilobia, Nafarroako erreinuaren aitzindaria, eta haien artean ageri dira: Iñigo Arista (Iruñeko lehen erregea, IX. mendea), García I Iñíquez (IX. mendea), Fortún Sánchez (Iñiga dinastiako azken erregea, IX. mendea), Sancho I Garcés (X. mendea), García Sánchez (X. mendea) eta Sancho Garcés Abarca (X. mendea). Gorpuzkiak zaintzen dituen egurrezko kutxaren aurrean, Felipe Errege Gorentasunak lore gorriz osatutako koroi bat utziko du, eta bertan honako hitz hauek irakurriko dira: “Felipe eta Letizia, Asturias eta Vianako Printzeak”.

Ekitaldiaren musikaz Monasterioko Monjeen abesbatza eta Zangozako Nora abesbatza arduratuko dira.

Sari-banaketa nahiz Nafarroako Erregeei egindako Omenaldia Foru Komunitate guztian ikusi ahalko dira Navarra Televisiónek egingo suen zuzeneko saioan. Hedabide horrek sari-banaketa ere diferituan emango du 22:00etatik aurrera.

Leirera egindako bisita amaituko da, Tarsicio de Azcona eta haren senideekin egindako bilera batekin eta agintariei nahiz ekitaldira bertaratutako gainerako guztiei egindako harrera labur batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa