(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gripearen denboraldian 14.929 kasu erregistratu dira guztira, aurreko denboraldian baino % 13,7 gehiago astelehena, 2014.eko ekainak 2


Epidemiaren punta urtarrileko hirugarren astean erregistratu zen; 100.000 biztanleko 507 kasu izan ziren


Nafarroako gripearen denboraldian 14.929 kasu erregistratu dira, aurreko denboraldian baino gehiago, orduan 13.130 kasu izan baitziren, hau da, % 13,7 egin dute gora kasuek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako balantzearen arabera. Kopuru horrek esan nahi du 1.000 biztanleko 24 gripe-kasu izan zirela, hau da, gripearen intentsitate-maila ertaina izan zen.

Epidemiaren muga (50 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko) 9 astez gainditu zen, 2013ko abenduaren azken astetik 2014ko otsailaren 16ra arte. Epidemiaren punta urtarrilaren 13tik 19ra izan zen, 100.000 biztanleko 507 kasu erregistratu zirenean. 2012-2013 denboraldiko punta bikoiztu zen; orduan, intzidentzia-maila handiena 2013ko otsailean izan zen, 100.000 biztanleko 247 gripe-kasurekin.

Erregistratutako kasu guztietatik, 338 paziente ospitaleratu egin behar izan ziren, hau da, 2012-13 denboraldian ospitaleratutakoen kopuruaren boskoitza (68), eta 32 zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratu ziren. Gripetzat jo ziren 17 paziente ospitaleratzean hil egin ziren, eta beste bi ospitaleratu aurretik hil ziren.

5 urtetik beherakoak izan ziren gaixotutakoen gehienak

Adinari erreparatuta, intzidentzia-tasarik handiena 5 urtetik beherako haurren artean erregistratu zen. Adina handitu ahala, gaixoen kopurua txikiagoa zen.  Aurreko denboraldiekin alderatuta,  5-14 urte artekoen taldean gaixoen tasa txikiagoa izan da eta nerabeen eta helduen talde guztietan, aldiz, handiagoa.

Oinarrizko Osasun Laguntzan artatu beharreko gripe-kasu gehienak (% 65 inguru) 45 urtetik beherakoak ziren. Ospitaleratu behar izan ziren kasuen erdia baino gehiago (% 55) eta hil zirenen % 88k 65 urte edo gehiago zituzten.

2013-2014 deboraldian A (H3N1) eta A (H1N1) pdm birusak izan dira gripea eragin dutenak. Txertoaren eraginkortasuna aurreko denboraldietan baino txikiagoa izan den arren (% 34), arrisku-faktoredun pertsonetan jarritako txertoak eragin nabarmena izan du kasuak eta ospitaleratzeak prebenitzeko. Adinekoen kasuan, eta nahiz eta gripeak zerikusia izan adin-talde horretako heriotzen igoerarekin, txertoak heriotza kopuru handi bat saihestu zuen: kalkulatu denez, 65 urtetik gorako 400 pertsonen artean batez beste heriotza bat saihestu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa