(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren ustez, Felipe VI.aren erregealdia egonkortasun instituzionalaren bermea izango da Espainiako gizartearen erronken aurrean astelehena, 2014.eko ekainak 2


Foru Gobernuak adierazpen instituzionala plazaratu du erregeak abdikatzeko hartu duen erabakia dela eta


Borbondar Felipe, Vianako Printzea saria Daniel Innerarityri eman zion unean

Nafarroako Gobernuak, gaur, Espainiako Koroako erregetza uzteko erregeak hartu duen erabakiaren berri izan du eta ondorengo adierazpen instituzionala argitaratu nahi du:

"Juan Carlos I.aren figura eredu paregabea izan da bere erregealdiak iraun duen 39 urteetan, gizartearen eraldaketan, aurrerapenean eta garapenean buru izan delako. Espainiako historian ez da bere parekorik izan, eta nazioartean toki esanguratsuan jarri du Espainia. Azpimarratzekoa da zuzenbidean oinarritutako estatu sozial eta demokratikoa ezartzeko eman duen bultzada irmoa, askatasunaren, justiziaren, berdintasunaren eta aniztasun politikoaren balioak ardatz hartuta, 1978ko Espainiako Konstituzioan jasotzen den moduan.

Erregeak hartutako erabaki pertsonalaren berri eman den une honetan, Nafarroako Gobernuak Juan Carlos jaunari eskerrik beroena eta aitorpen adeitsua adierazi nahi dizkio errege izanik Espainiari eman dion etengabeko bultzada egonkorragatik eta, bereziki, Nafarroarekin izan duen harreman estu eta iraunkorragatik, bai berak bai erreginak.

Halaber, Asturiasko eta Vianako printzeari onena opa dio estatuko erregealdi berrian. Ez du zalantzarik egoki eta erantzukizunez beteko dituena zereginak, orain arte erregetzaren oinordeko gisa izan dituen eginbehar ugaritan egin duen bezalaxe.

Nafarroako Gobernuak uste osoa du Koroaren ondorengotza honek etapa berri bat hasiko duena, non Felipe VI.aren erregealdia egonkortasun instituzionalaren bermea izango den Espainiako biztanle guztien erronka sozial, ekonomiko eta politiko guztiei aurre egiteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa