(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.589 langabetu gutxiago erregistratu ziren maiatzean Nafarroan, guztira 49.156 izan ziren

asteartea, 2014.eko ekainak 3


Aurreko hilabetearekin alderatuta, % 3,13 egin du behera langabeziak, eta 2013ko maiatzari erreparatuz gero, 4.029 langabetu gutxiago daude


bulegoak

Enplegu-bulego bateko irudia

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) enplegu-agentzietan erregistratutako langabetuak 49.156 pertsona ziren maiatzaren amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.589 pertsona gutxiago (-% 3,31) egon direla langabezian, orduan 50.745 langabetu izan baitziren. 2013ko maiatzari erreparatuz gero, 4.029 langabetu gutxiago daude, hau da, -% 7,58 balio erlatiboetan adierazita .

Kontratazioetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) erregistratutako eta lantokia Nafarroan duten kontratuak 24.473 izan dira, hau da, apirilekoekin alderatuta 2.131 kontratu gehiago egin dira.

Mª Isabel García Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak datu positibotzat jo du maiatzean langabeziak behera egin izana, hilabete artean % 3,31ko aldakuntza izan baitu. Horri lotuta adierazi du segidako zortzigarren hilabetea dela urte artean erregistratutako langabeziak behera egiten duela, eta maiatzean ere duela urtebete baino 4.029 pertsona gutxiago daude lanik gabe. 30 urtetik beherako gazteen langabeziak ere behera egin duela azpimarratu du. Halaber, enplegu-agentzia guztietan erregistratutako langabeziak ere behera egin du eta kontratazioek onerako joera izan dute, aurreko hilabetearekin alderatuta kopurua % 9,53 hazi delako eta mugagabeko 1.259 kontratu berri egin direlako.

Enplegu-agentziei erreparatuta, agentzia guztietan egin du behera langabeziak: Lizarra (-% 5,31), Doneztebe (-% 4,69), Tutera (-% 4,18), Agoitz (-% 3,42), Iruña-Arrotxapea (-% 3,19), Tafalla (-% 3,18), Lodosa (-% 2,37), Iruña-II. Zabalgunea (-% 2,32), Altsasu (-% 2,27) eta Iruña-Yamaguchi (-% 2,10).

Jarduera ekonomikoei dagokienez, langabeziak behera egin du eraikuntzan (-386 pertsona), jan-edanen zerbitzuetan (-169 pertsona), nekazaritzan eta abeltzaintzan (-154 pertsona), txikizkako merkataritzan (-125 pertsona), administrazio publikoan (-95 pertsona) eta eraikin-zerbitzu eta lorategi-jardueretan (-91 pertsona). Motordun ibilgailuen fabrikazioaren sektorean langabeziak gora egin du (+173 pertsona).

Sexuari erreparatuta, 25.904 emakume daude langabezian (% 2,27 egin du behera emakumeen kopuruak) eta 23.252 gizon (aurreko hilabetearekin alderatuta % 4,08 egin du behera kopuruak).

Adin-taldeen kasuan, 25 urtetik beherakoen artean % 0,33 egin du behera, ondorioz, 4.787 dira langabetuak. 25 urtetik gorakoen langabeziak % 3,42 egin du behera, ondorioz, 44.369 daude talde horretan lanik gabe.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 24.473 kontratu erregistratu ziren 2014ko maiatzean, aurreko hilabetean erregistratutakoak baino 2.131 kontratu gehiago. Horietatik 1.259 kontratu mugagabeak izan ziren, hau da, erregistratutako kontratu guztien % 5,14.

Sexuari erreparatuta, 12.156 gizonek (apirilean baino 1.202 gehiago) eta 12.317 emakumek (929 gehiago) sinatu zituzten kontratuak. Adin-taldeak kontuan hatuz gero, 3.865 kontratu erregistratu ziren 25 urte baino gutxiagokoen artean (aurreko hilabetean baino 548 gehiago), 15.109 kontratu sinatu zituzten 25 eta 44 urte artekoek (apirilean baino 1.146 gehiago) eta 5.499 45 urtetik gorakoek (437 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreka, nekazaritzan 971 kontratu sinatu ziren (apirilean baino 66 gehiago), 15.841 zerbitzuen sektorean (apirilean baino 2.402 gehiago), 806 eraikuntzan (apirilean baino 37 gehiago) eta 6.855 industrian (apirilean baino 374 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2014ko maiatzean Nafarroan erregistratutako langabezia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa