(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak izan dira buru 2014ko Vianako Printzea Kulturaren Saria emateko ekitaldian asteazkena, 2014.eko ekainak 4


Golardoaren XXV. edizioa izan da; aurten, Tarsicio de Azcona historialari kaputxinoari eman diote


Tarsicio de Azcona, Felipe printzea berorren gorentasunak Vianako Printzea Kulturaren Saria eman ondoren ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak izan dira buru gaur goizean Leireko San Salvador monasterioan 2014ko Vianako Printzea Kulturaren Saria banatzeko ekitaldian. Nafarroako Gobernuak ematen duen saria da eta, aurten, Tarsicio de Azcona historialari kaputxinoak jaso du (berez, Jesús Morrás Santamaría du izena).

Monasteriora iristean, printze-peintzesek San Benitoren komunitatea eta Yolanda Barcina Angulo Lehendakaria buru izan duten Nafarroako Gobernuko kideak agurtu dituzte. Lehendakariak, sariaren XXV. urtea dela-eta, Vianako lehen printzearen irudia duen lehorrean egindako grabatu bat eman die. Hori da golardoan agertzen den irudia ere.

Saria emateko ekitaldia 11:30ean hasi da abade-elizaren barruan, ostatuko patioan izan ordez, izan ere, eguraldia dela-eta ekitaldia lekuz aldatu da. Felipe eta Letizia jaun-andreak izan dira ekitaldiko buru, eta han izan dira saritua, Nafarroako Lehendakaria, Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideak eta sarituaren senide eta lagunak.

Ekitaldiko buruen gunea Vianako printzerriaren zutoihal heraldikoak apainduta egon da. Felipe eta Letizia jaun-andreak ohorezko aulkietan eseri ondoren, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta atabalen bandak Espainiako eta Nafarroako ereserkiak jo dituzte.


Argazki orokorra

Barcina Lehendakariak Vianako Printzea Kulturaren Saria emateko ekitaldian hitz egin duenean ( irudia handitu )

"Gure historia ulertzeko funtsezko figura"

Jarraian, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak hitzaldi bat eskaini du. Tarsicio de Azcona saritua "gure historia aberats eta zabala ulertzeko funtsezkoa" izan dela esan du, "bereziki 1512an Nafarroaren konkista eta horren ondoren Gaztelako erresumara gehitzea bezalako prozesu garrantzitsuenetako bat argitzeko orduan".

Nafarroako Lehendakariak hitz batzuk zuzendu dizkie Asturiasko eta Vianako printze-printzesei, laster Espainiako errege-erreginak izango direlako: "Monarkiak, berriro, espainiarren elkarbizitza, ongizatea eta aurrerapena indartzen lagundu dezan egokitasun, adore eta zuhurtzia opa dizkizuet".

Barcinak baieztatu du "erronka handiz jositako garai historiko bati aurre egiten" ari garela, eta, horretarako, "guztion lana, elkarrizketa eta egonkortasuna erabakigarriak izango direla etorkizun hobea eta gizarte libre eta oparoa bermatzeko". Horren harira, Juan Carlos I.a erregearen "eredu miresgarria" azpimarratu du, bera izan baita "gure gertuko historian gertaera bikain, handi eta bizienetan protagonista".

Barcina Lehendakariaren mintzaldiaren ostean, José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusiak saria Tarsicio de Azconari emateko foru-dekretua irakurri du. Sarituak, oholtzan, Felipe printzeak eman dion sariaren egiaztagiria den diploma hartu du.

"Aitzurra alde batera utzi eta klaustrorako bidean jarri ninduten"

Ondoren, sarituak hartu du hitza. Lehendabizi agintariei eskertu die saria, baina baita kaputxinoen ordenari, Ikasketa Teknologikoen Goi Mailako Zentroari eta bertako lankideei eta ikasleei ere, han jardun zelako irakasle; "artxibo guztiei, batez ere Iruñekoei, eta horietan laguntzen dutenei"; "Azkona herriari eta Deierri haran berdeari, Leireko San Salvador monasterio berezi honi eta Iruñeko Orfeoiari, Donostiaren eta Lorenzo Ondarra aita kaputxinoen melodia bikainak interpretatu ohi dituelako".

2014ko Vianako Printzea saria jaso duenak berari buruzko gauza batzuk kontatu ditu: "Aitzurra utzi eta klaustrorako bidean jarri ninduten", esan du. "Zazpi anaietatik bosgarrena naiz, eta nire familia nekazarien familia apala zen.  Herri xeheko umea naiz, gerrako zorigaitz gogorrenak sufritu dituena. Baina aitzurra eta otarrea albo batera utzi nituen eta, 13 urte ordenako etxeetan ikasten, 5 unibertsitatean, 40 irakaskuntzan eta 60 ikerketan aritu ondoren, Elizaren eta Espainia eta Nafarroaren kulturaren alde lan egiten jarrai dezaket".

Ikerlari eta historialari gisa egin duen lanari lotuta, Tarsicio de Aconak Zizeronen definizioa gogoratu du: "Historia, bizitzaren maisua". Ikerlari gisa egindako ibilbide emankorrean egindako azterlanak aipatu ditu. "Gustura egin dut lan irakaskuntzan eta ikerkuntzan".

2014ko Vianako Printzea saria jaso duenak honako mezu honekin amaitu du mintzaldia: "Bakean eta adiskidetasunean oinarrituta, aurrera egingo dugu ongizaterako bidean. Historia geldiezina da eta guztion artean egin behar dugu". Mintzaldiaren ostean, Iruñeko Orfeoiak Jaurrietaren "Axuri Beltza" doinu herrikoia interpretatu du.

Erregearen abdikazioak markaturiko hitzaldia

Horren ostean, Felipe jaunak hitz egin du, eta aitortu du, gaurko egunak, astelehen honetan erregeak Espainiako Koroan duen karguari uko egiteko eta erregealdia amaitzeko erabakia hartu duela iragarri ondoren, esanahi berezia duela. "Beste behin esan behar dut gogo eta ziurtasun osoa ditudala indar guztiak espainiarrei eta gure Espainia maiteari, hau da, milaka urteko historia duen nazioari, komunitate sozial eta politiko batu eta anitzari zerbitzatzen jarraitzeko eginkizun zoragarrian jartzeko, esperantzaz eta ilusioz beteta", esan du.

Felipe jaunak Tarsicio de Azcona historialariari ere zorionak eta eskerrak eman dizkio, "ibilbide hain emankorrean egin duen berealdiko lanagatik". Asturiasko eta Vianako printzeak esan du "iragana hobeto ezagutzeak gizarteek etorkizunerantz urrats irmoak emanda aurrera egiten laguntzen duela".  Horri lotuta, zera gehitu du: "zailtasunak daudenean, historiak erakusten digu ahaleginak bateratuta, guztion ongizatzea interes partikularren gainetik hobetsita, eta pertsona bakoitzaren ekimena, ikerketa eta sormena bultzatuta bakarrik lortuko dugula egoera hobeagoetara iristeko bidean aurrera egitea".

Amaitzean, Iruñeko Orfeoiak "Navarra mía" abestia interpretatu du, Raimundo Lanasen jota bat oinarri hartuta Tomás Asiáin tuterarrak egindako abesbatza-bertsioa. Ekitaldia amaitzeko, berorren gorentasunek sariaren XXV. edizioaren oroitzapenezko plaka desestali dute. Hau dio plakak: "Sus Altezas Reales los Príncipe de Asturias y de Viana presidieron la entrega del Premio 'Príncipe de Viana de la Cultura' en su XXV edición y el Homenaje a los Reyes de Navarra. Monasterio de San Salvador de Leyre, 4 de junio de 2014". Tarsicio de Azconarekin batera aurreko urteetan saritutako honako hauek ere agertu dira argazkietan: Joaquín Jabat, Iruñeko Orfeoiaren lehendakaria, 1992an saritu zena; Concepción García Gainza arte-historialaria (2000ko saria), Juan José Aquerreta margolaria (2003), Fernando Redón arkitektoa (2004), Javier Manterola ingeniaria (2005), Javier Tejada fisikaria (2006) eta Pedro Iturralde musikaria (2007).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa