(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibaietako oztopoak kendu eta uholdeak izateko arriskuko eremuak zaintzearen alde agertu dira adituak ostirala, 2014.eko ekainak 6


Nafarroako Gobernuak parte hartzen duen Europako Ibai Lurraldeen mugaz gaindiko proiektuko azken mintegiak ehun pertsonatik gora batu ditu Iruñean


Ibaietako eremuak berreskuratzeak, emariaz gain, ibaiertzeko korridoreak eta uholde-lautadak barneratzen dituena oztopoak kenduz (presak eta noriak), bai eta lurralde-antolamendu eta babes zibileko beste neurri batzuk ere, uholdeei lotutako kalte sozio-ekonomikoak arintzen utziko zuten.

Hori da Europako Ibai Lurraldeen (EIL) mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren azken mintegiko ondorioetako bat. Iruñean egiten ari dira Espainia nahiz Frantziako ibaietako kudeaketa iraunkorreko adituen parte hartzearekin, ehun bat lagun baino gehiagoren aurrean.

Europako hego-ekialdeko espazioko lurralde-lankidetza-programan dagoen proiektua Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearekin egin da azken hiru urteotan, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa sozietate publikoaren bidez eta SMEAG (Syndicat mixte d'études et d'aménagement de la Garonne) erakunde frantsesaren bidez Bidasoa eta Garona (Midi-Pyrénées) ibai-arroetan.

Ibaietako lurraldeak berreskuratzea

EIL proiektuaren helburua ibaietako gune propioak berreskuratzea izan da, haren kudeaketari eragindako Europako zuzentarauak aplikatuz (Uraren Esparruaren zuzentaraua, Habitat-aren zuzentaraua eta Uholdeena). Horretarako, ibai-lurraldearen kontzeptua erabili da, ibaiak hartutako gune edo paisaia modura definituta eta emaria barnean hartzen duena, baina baita ibaiertzeko korridorea eta uholde-lautada ere. Gune zabala da eta bertan higadura eta uholdearen ibai-ekosistemen berezko prozesuak gertatzen dira.

Lurralde hori berreskuratzeak ibaiari bere dinamika hidrogeomorfologikoa berriz bereganatzea ekarriko dio, uren egoera ekologikoa hobetzea, biodibertsitatea babestea eta uholdeak era naturalean laminatzea; hala, uholdeei lotuta izan daitezkeen kalte sozio-ekonomikoak arinduko dira.

Mintegia

EILen azken mintegiko atzoko jardunaldia Bidasoa eta Garonako arroetako ibaiak lehengoratzeko lanen azalpen eta eztabaidan oinarritu zen. Nafarroako ibaiari dagokionez, halako ezaugarriak dituen ibai baten lurralde bat mugatzen den lehen aldia da. Garona ibaian, ibaia berriz naturalizatzeak eta uholde-arriskuko zelai bat egokitzeak uholdeak prebenitzen eta ibaiertzak mantentzen lagundu dute, etxeen segurtasuna bermatuz eta ibaien birlotura bermatuz.

Orbigo ibaian izandako esperientzia arrakastatsuak azaldu ziren gainera, presak eta noriak eraitsiz.

Arroen biodibertsitatearen aberastasun handiak, gainera, ondorio interesgarriak sortarazi ditu Nafarroan desagertutzat jotzen ziren bibalbo (Margaritifera) eta libelula (oxigastra curtisii) baten gaineko azterketekin, mehatxatutako espezien Espainiako katalogoaren barnean dagoena. Parte hartzen duten ibai-arroetan arrainei jarraipena egiteko bi azterketa ere aurkeztu dira (kolaka, itsas lanproia, errekako lanproia eta burtaina).

Nafarroan Europako bisoiaren habitata hobetzeko ibaiak lehengoratzeko adibideak azalduz itxi zen jardunaldia, LITE Bisoiaren Lurraldea proiektuaren barnean, eta ibaien egitura sinplifikatzeko bideo batekin.

Mintegia gaur amaituko da uholde-arriskuaren gaian oinarritutako jardunaldi batekin; Bidasoa eta Garona arroetako ureztatzeak kudeatzeko planei buruzko zenbait agerraldi izango dira, bai eta azken ibai horretan azken urtean izandako uhaldiei buruz ere; ikasitako ikasbideen gainean ere ariko dira. Mintegia gaur arratsaldean amaituko da Arga eta Aragon ibaien esperientzia zehatzen gaineko hitzaldi batekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa