(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 4.213 ikaslek jasoko dituzte aurten derrigorrezkoen ondoko eta unibertsitateko ikasketetarako bekak ostirala, 2014.eko ekainak 6


Foru Gobernuak 3,6 milioi euro erabiliko duen behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuan eta Nafarroako Jauregian kontsulta daiteke


Ikasgela bat

Ikasleak gelan.

Guztira, 4.213 ikaslek jasoko dute 2013-2014 ikasturte honetan Nafarroako Gobernuak derrigorrezkoen ondoko eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei emandako bekak eta laguntza osagarriak (bereziki, batxilergoa eta gradu ertain eta goi-mailako prestakuntza-zikloak, bai eta graduko eta masterreko ikasketa artistikoak ere), 322/2014 Ebazpenaren arabera, bekadunen behin-behineko zerrenda zehazten duena.

Behin-behineko zerrenda hori, Nafarroako Jauregiko jendaurreko bulegoan kontsulta daiteke (Iruñeko Carlos III. etorbidea, 2) onartutako eta ukatutako eskaerekin, bai eta Hezkuntza Departamentuko informazio nahiz dokumentazioko negoziatuan ere (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8). Nolanahi ere, Gobernuak interesdunei pertsonalki ere emaitzaren berri emango die gutun edo posta elektronikoz.

Hezkuntzak hilabeteko epea zabaldu du, uztailaren 6ra arte, kaltetuek beren erreklamazioak aurkez ditzaten (Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura bidalitakoak) Nafarroako Gobernuko erregistroren batean edo 30/1992 Legearen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan, bai eta Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez.

7.011 eskaera aurkeztu dira

Ikasturte honetako beka-deialdira, 687/2013 Ebazpenak araututakoa, 7.011 beka- eta laguntza-eskaera egin dira 8.284 ikaslerentzat (kontuan hartu behar da guraso bakoitzak seme-alaba bat baino gehiagorentzat eska dezakeela). Jasotako eskaera guztietatik, 4.213 ikasleri eman zaie beka edo laguntza, guztira 6.119.576,54 euro.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak ez du zenbateko guztia ordainduko, haren laguntzak Hezkuntza Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen dituztenen osagarriak baitira. Hala, kentzen den zatia baino ez du emango esleitutako zenbateko guztia osatu arte. Deialdia behin betikoz ebazten denean erabakitako zenbateko zehatza 3,5 milioi ingurukoa izan ohi da; horrenbestez, Nafarroako Gobernuak jadanik 3.629.104 euroko gastua agindu du.

Bekak eta laguntzak jantoki, matrikula, egoitza, jantoki eta aparteko gastuak ordaintzeko dira, eta ikasle berak beka kontzeptu ezberdinengatik lor dezake.

Ostiral honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako behin-behineko ebazpenaren arabera, 183 ikaslek jasoko dituzte jantokiko laguntzak (67.938 euro). 2.789 ikaslek matrikulako bekak (3.287.807 euro) eta 1.318k garraioko laguntzak (1.952.128 euro). Gainera, 1.648 ikaslek jasoko dituzte garraioko laguntzak (763.108 euro), eta 50ek aparteko gastuetarakoak (50.121 euro).

Ikasleek egiten dituzten ikasketetan, behin-behineko 4.213 bekadunetatik, 1.491k ikasketa ertainak egiten dituzte (batxilergoa eta gradu ertaineko zikloak), 2.520 ikaslek graduko ikasketak, 109k master-ikasketak eta 93k goi-ikasketak.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa