(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 14 erakundek sustaturiko 300 kultura-jarduera baino gehiago finantzatuko ditu asteartea, 2014.eko ekainak 10


Ebatzi da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren kultura-jardueretarako laguntzen deialdia; 129.304,64 euro banatuko dira


Nafarroako Gobernuak 14 erakunde nafarrek sustaturiko 300 kultura-jarduera baino gehiago finantzatuko ditu berriki Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak ebatzi duen lehia askeko laguntzen deialdiari esker.

Deialdiaren bidez, Departamentuak 129.304,64 euro banatuko ditu honako erakunde onuradun hauen artean: Nafar Ateneoa (27.000 euro), Nafarroako Azterketa Historikoen Elkartea (10.065 euro), Asociación Amigos del Camino de Santiago en Navarra (3.500 euros), Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (1.936 euro), Nafarroako Bertsozale Elkartea (8.450 euro), Euskal Dantzarien Biltzarra (14.052,50 euro), Iruñeko Ganbera Abesbatza (3.973 euro) eta Nafarroako Argazki eta Zinema Elkartea (5.000 euro).

Honako hauek ere laguntzak jasoko dituzte: ATENA fundazioa (1.500 euro), La Caracola kultura-elkartea (4.930 euro), Jerónimo Ustariz Nafarroako Gizarte Historia Institutua (4.419,14 euros), Tiza. Komikia Sustatzeko Elkartea (25.000 euro), Asociación Cultural Amigos de Cascante "Vicus" (7.020 euro) eta IPES elkartea (12.459 euro).

Diru-laguntza jasoko duten proiektuek kultura-jardueren hainbat proposamen egin dituzte, besteak beste, argazkien zein arte plastikoen erakusketak, erakusketa arkeologikoak edo kultura-ondarearenak.

Konferentziak, konferentzia ilustratua, mintegiak, solasaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak dira finantzatuko diren beste kultur jarduera batzuk. Horietan, arte plastikoen, zientzia eta teknologien, politikaren, zinemaren, euskararen, folklorearen, giza zientzien, literaturaren, hedabideen, gazteriaren, historiaren, erlijioaren, komikiaren edo Done Jakue bidearen gaiak aztertuko dira.

Honako hauek dira sustatuko diren bestelako kultura-jarduerak: bisita gidatuak, folklorearen hedapena, tailerrak eta liburuen aurkezpenak.

Azkenik, jardunaldi monografikoak ere finantzatuko dira, esate baterako, Santiago Bideko XXVI. Jardunaldiak, V. Komiki Azoka, Cascanteko 9. aste erromatarra, Nafarroako historiaren VIII. Biltzar nagusia ("Navarra en un mundo global"), eta Mapamunditas 2014 erakusketa ("Las Consecuencias del Mapa").

Jarduera horiek guztiak 2014 izango dira, Iruñean batez ere, nahiz eta Nafarroako beste 24 herritan ere izango diren: Antsoain, Arbizu, Barañain, Bera, Carcar, Cascante, Corella, Elizondo, Erratzu, Etxarri-Aranatz, Gaintza, Igantzi, Ituren, Leitza, Lesaka, Mendaza, Otsagabia, Erriberri, Orisoain, Gares, Tafalla, Uitzi, Atarrabia eta Zubieta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa