(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak ozono-maila behatzeko udako kanpaina hasi du osteguna, 2014.eko ekainak 12


Herritarrek, 012 zenbakian eskatuz gero, arrisku-mailak gainditzen direnean mezuak jaso ditzakete telefono mugikorretan


Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak atmosferako ozono-maila kontrolatzeko urteroko kanpaina hasi du, herritarrei, osasunerako kaltegarriak diren mugak hainditzen direnean, horren berri emateko.

Herritarrek airearen kalitatearen egoeraren jarraipena egin dezakete denbora errealean. Arrisku-mailako adierazleak dituzten Foru Komunitateko eskualdeetan ozonoaren eta beste lau gasen kontzentrazioa behatzen da. Gainera, telefono mugikorretan mezuak jaso ditzakete arrisku-mugak gainditzen direnean. Horretarako, 012 Infonavarra telefono-zenbakira deitu behar dute.

Ozono troposferikoa gas narritagarria da, eguzkiaren erradiazioak eta tenperatu altuek areagotzen dituzten erreakzio kimikoen ondorioz sortzen dena. Agente kutsatzailea da lurrazaletik hurbil dagoenean, eta arriskudun herritarretan (haurrak, adinekoak eta gaixo kronikoak) arnasketa-arazoak eragin ditzake maila jakin bat gainditzen denean.

Ozono troposferikoa neurtzean, bi maila gaindi daitezke. Informazio-muga gainditzen da gasa aireko metro kubiko bakoitzeko 180 mikrogramo (gramoaren milioirenak) baino gehiagokoa denean. Hala denean, arnasketa-arazoak dituztenek, adinekoek eta haurrek egunaren erdiko orduetan (12:00ak eta 18:00ak bitarte) kanpoan esfortzu fisikorik ez egitea gomendatzen da.  Alerta-muga gainditzen da aireko metro kubikoko 240 mikrogramo ozono dagoenean; maila horretara iristen denean, herritar guztientzat izaten dira gomendio berberak.

Neurketa-estazioen sarea

Airearen kalitatea ebaluatzeko, kontrol-sareak osatzen dituzten estazioetako ekipoek bildutako informazioa eta informazio hori interpretatzen eta baliozkotzat jotzen laguntzen duten beste datu batzuk erabiltzen dira.

Nafarroan, 8 estaziok osaturiko sare baten bidez egiten dira neurketak. Funes, Tutera, Erriberri, Zangoza, Altsasu eta Iruñean (Iturrama, Arrotxapea eta II. Zabalgunea/Gurutze plaza inguruko auzoetan) daude estazioak; horiez gain, neurketa-estazio mugikor bat ere badago, iaz Lesakan jarri zena. Ozono troposferikoaz aparte, estazioek beste lau gas kontaminatzaileren (sufre-dioxidoa, karbono-monoxidoa, nitrogeno-dioxidoa eta suspentsioko partikulak) mailak ebaluatzen dituzte.

2013ko udan, Tuterako estazioan gainditu zen informaziorako muga, uztailaren 11n, 15:00etatik 17:00etara.

Osasuna babestea

Giza osasuna babesteko helburua, 102/2011 Errege Dekretuak ezarritakoa, honako hau da: ozono troposferikoaren eguneko gehienezko mailak ezingo du izan metro kubikoko 120 mikrogramo baino gehiagokoa urtean 25 egunez baino gehiagoz, batez beste 3 urteko denboraldian.

2011-2013 hirurtekoan Nafarroan erregistratutako datuan kontuan izanda, 2012rako ezarritako giza osasuna babesteko helburua Nafarroako lau eskualdeetatik hirutan bete da: Mendialdean, Iruñerrian eta Erdialdean, ez, ordea, Erriberan, hau da, Foru Komunitateko hegoaldeko herrietan.

Ozono-mailak handiagoak izaten dira udako tenperaturek gora egiten dutenean. Egoera ohikoa da Europako hegoaldean. Han, Europako Ingurumen Agentziaren (EIA) Ozonoaren kutsadura Europan 2013ko udan argitalpenaren arabera, neurketa-estazioen % 83k gutxienez metro kubikoko 120 mikrogramoen helburua gutxienez behin gainditu zuten udako hilabeteetan. Espainian, Nafarroako Erriberaren latitude bereko edo Erriberaren hegoaldean dauden ia neurketa-estazio guztiek ozono troposferikoaren maila altuak detektatu zituzten, xede den balioa gaindituta.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa