(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 2013ko Errenta eta Ondare Kanpainako 136 milioi euro itzuli ditu dagoeneko ostirala, 2014.eko ekainak 13


Kanpaina ekainaren 24an amaitzeko hamar egun falta direnean, 283.929 errenta-aitorpen izapidetu dira


Nafarroako Zerga Ogasunak itzultzeko izan diren 2013ko 174.525 errenta-aitorpeni dagozkien 136.263.242 euro itzuli ditu dagoeneko, hau da, orain arte itzultzeko diren guztien % 87.

Orain arte, eta gaur jakitera eman den 2013ko Errenta eta Ondaren Kanpainaren behin-behineko balantzearen arabera, datorren ekainaren 24 kanpaina amaitzeko hamar egun falta direnean, organismo autonomoak 401.253 pertsonaren 283.929 aitorpen izapidetu ditu. Aurkeztutako aitorpenetatik 200.037 (% 70) itzultzeko izan dira, 75.137 aitorpen (% 20) ordaintzeko, eta gainerako 8.755en (aurkeztutakoen % 4) emaitza hutsa izan da.

Izapidetzeko moduari dagokionez, 166.555 aitorpen bat datoz kanpainaren hasieran zergadunei bidalitako proposamenekin eta, orain arte, onartu egin dira (bidalitakoen % 91). Kanpainarekin lankidetzan jarduten duten Nafarroako Ogasunaz kanpoko erakundeek 59.772 aitorpen izapidetu dituzte. 37.917 aitorpen Internet bidez aurkeztu dira bulego birtualean zergadunen eskura jarritako bitartekoen bidez eta 21.807 aitorpen Ogasunaren bulegoen bidez aurkeztu dira. Orain arte, beste 878 aitorpen ere eskuz aurkeztu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa