(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prestakuntza soziolaborala burutzen duten baztertutakoen %50ak lana aurkitzen du ostirala, 2014.eko ekainak 13


Alli kontseilariak 18 enpresari eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuaren gizarteratzeko eta laneratzeko taldeekin izandako lankidetzagatik, izan ere, iaz 747 pertsona artatu zituzten


Talde-argazkia

Alli kontseilaria omendu diren enpresetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Baztertuta edo hala geratzeko arriskuan dauden eta iaz lanerako trebatzeko banan-banako prestakuntza burutu zuten 471 pertsonaren erdiak lana bilatu zuen.

Prestakuntza Nafarroako Gobernuko gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek eskaini zuten. Talde horien urteko memoriaren arabera, banan-banako prestakuntza burutu zutenen % 33k lana aurkitu zuen lan-merkatuan, % 15ek Gizarte Enplegu Babestuaren programan parte hartu zuen eta % 3 gizarteratzeko eta laneratzeko zentro batean, okupazio-zentro batean edo enplegu-zentro berezi batean sartu zen.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak baztertutakoen lanerako trebakuntza-programa honekin elkarlanean aritu ziren 18 enpresei emandako laguntza eskertu die, gaur, ostirala, ekainak 13, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, praktikak egiteko zentro izan direlako edo 55 parte-hartzaile kontratatu dituztelako.

Nafarroako Gobernuak gizarteratzeko eta laneratzeko lau talde ditu, jarduerak Lizarrako, Tafallako, Tuterako gizarte-zerbitzuen arloan eta Iruñerrian, Ipar-ekialdean eta Ipar-mendebaldean gauzatzen dituztenak.  2013an, gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek 747 pertsonari eskaiki zieten banan-banako prestakuntza, eta horietatik 471k burutu zuten. Laneratu aurreko eta laneratzeko trebakuntza-tailerrak ere eman zizkieten 526 pertsonari, eta bitartekari aritu ziren enpresekin 55 kasutan.

Gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek baztertuta edo hala geratzeko arriskuan daudenei banan-banan laguntzen diete, haien trebetasun pertsonalak eta gaitasun profesionalak hobetzeko eta, hala, lan-merkaturatzea errazteko. Prozesu pertsonalizatua da, baina laneratu aurreko eta laneratzeko trebakuntzarako taldeko jarduerak ere egiten dira. Halaber, sentsibilizazio-ekintzak garatzen dira beste erakunde batzuekin eta laneko bitartekaritza eta lankidetzarako prozesuak bultzatzen dituzte eragin-eremu bereko enpresekin.


Foto general

Kontseilaria eta zuzendari nagusia enpresa bateko ordezkarien lankidetza eskertzen. ( irudia handitu )

18 enpresa kolaboratzaile

Alli kontseilaria izan da buru gaur goizean Nafarroako Gobernuak iaz gizarteratzeko eta laneratzeko taldeekin lankidetzan aritu ziren 18 enpresari eskerrak emateko ekitaldian. Enpresa horiek lan-praktikak egiteko zentroak izan ziren edo programan parte hartu zuten 55 pertsona kontratatu zituzten.

Ekitaldian Mariano Oto Gizarte Politiketako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Nafarroako oinarrizko gizarte-zerbitzuetako ordezkariak eta 18 enpresa kolaboratzaileetako arduradunak ere izan dira. Enpresen ordezkari gisa, Francisco Zubeldía Ferrovial Servicios enpresakoak hitz egin du omenaldian.

Honako hauek dira 2013an gizarteratzeko eta laneratzeko taldeekin lankidetzan jardun ziren 18 enpresak: Agencia de Servicios Luckira, Amaya Sport S.L., Ananda Gestión ETT, Belástegui S.L. (Bar Izarra), Canraso Enplegurako Zentro Berezia (Amimet), Restauración Hambar Cuatro S.L., Ferrovial Servicios, Conforama España S.A., Iruñeko E.Leclerc hipermerkatua, Caprabo S.A., Eroski S. Coop., Faurecia Automotive Exteriors España S.A.U., Fomento de Construcciones y Contratas, KIABI España KSCE S.A., Grupo ISN, One Servicios Sociosanitarios S.L., Pauma S.L., Vicastelar Servicios S.L.

Hamar urte

Nafarroako Gobernuko gizarteratzeko eta laneratzeko lehen taldea 2004an ezarri zen Lizarrako gizarte-zerbitzuen arloan. Tafallako jarduera 2006an hasi zen, Tuteran 2007an eta Iruñeko, Ipar-ekialdeko eta Ipar-mendebaldeko eskualdeetan 2008an.

Orduz geroztik, gizarteratzeko eta laneratzeko lau taldeek bazertuta edo hala geratzen arriskuan egon diren 2.778 pertsonari lagundu diete banan-banako prestakuntzan. Taldeko tailerrak ere antolatu dituzte 2.409 pertsonarentzat, enplegurako prestakuntza-jarduerak 435 parte-hartzailerentzat eta 201 bitartekaritza enpresekin.

2013an, gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek 747 pertsonari eskaini zieten banan-banako prestakuntza. Horietatik 471ek amaitu zuten prozesua. Azpmarratu beharrekoa da pertsona horien % 54k Gizarte Integraziorako Errenta jasotzen zutela prestakuntza hasi zutenean eta, amaitzean, % 38 zirela errenta jasotzen zutenak.

Gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek laneratu aurreko 45 tailer ere eskaini zituzten oinarrizko 26 gizarte-zerbitzuren 304 erabiltzailerentzat. Prestakuntzan lana bilatzeko, lan-merkatua ezagutzeko eta gatazkak kudeatzeko trebetasunak irakasten dira, besteak beste.

Gainera, gizarteratzeko eta laneratzeko taldeek enplegua lortzen laguntzeko 25 talde dinamizatu dituzte oinarrizko 14 gizarte-zerbitzutan, eta 222 parte-hartzaile izan dituzte. Talde horietan lanbide-proiektua diseinatu eta garatzen duten langabetuak elkartzen dira, informazioaren trukaketa bultzatzen da eta elkarrekiko babesa sustatzen da.

Azkenik, iaz enplegurako hamar prestakuntza-ekintza ere sustatu ziren 94 pertsona laneratzeko. Hala, bideak garbitzeko, biltegiak kudeatzeko, eskorga jasotzailea erabiltzeko, arraindegiko laguntzaile izateko, ostalaritza-zerbitzuetan aritzeko, merkataritzan jendeari arreta emateako eta mendekoei etxez etxeko arreta emateko prestatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa