(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Standard & Poor's agentziak Nafarroaren kalifikazioa igo du ostirala, 2014.eko ekainak 13


Finantza-fidagarritasunaren "A –" kalifikazioa jarri dio; hala, Foru Komunitatea Espainia baino bi maila gorago dago


Nafarroako Jauregiaren fatxada

Nafarroako Jauregia

Standard & Poor's (S&P) kalifikazio-agentziak ostiral honetan iragarri du Nafarroaren kalifikazioa "BBB+"tik "A –"era aldatuko duela. Agentziaren arabera, kalifikazio horren arabera "Nafarroak gaitasun handia du finantza-konpromisoak betetzeko"; hala ere, haren ustez ekonomia oraindik gaitzikorra da baldintza ekonomiko txarretan eta egoera-aldaketetan".

Hortaz, Foru Komunitatearen kualifikazioa Espainiak lortutakoa baino bi maila goragokoa da. Espainiarena ere hobetu egin da, "BBB/A-2" lortu du berriki.

Txostenean, S&Pk dio Nafarroak alde horri euts diezaiokeela "esportatzailea delako" eta industria lehiakorra eta dibertsifikatua duelako. Horrez gain, Foru Komunitateak izan duen "finantza-kudeaketaren historia ona" eta  "kreditu-kultura indartsua" ere nabarmendu ditu. Azkenik, Nafarroan konstituzioko egoera bereziaren kudeaketak eta zerga-autonomiak duen eragin positiboa baloratu ditu S&Pk.

Nafarroako Gobernuak gogorarazi du Nafarroak estatu osoarekin duen aldeari eusteak aukera ematen diola Foru Komunitateari kreditu-merkatuetara sartzeko baldintza hobeagoak lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa