(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dohaintza gisa jaso du Zubietan bizi den Juan Ignacio Paul Arzak donostiarraren liburutegi pribatua astelehena, 2014.eko ekainak 16


Historia, filosofia, politika, soziologia, antropologia, etnografia edo ekonomia bezalako gaiei buruzko 1.600 liburuki baino gehiagok osatzen dute


Nafarroako Gobernuak Zubietan bizi den Juan Ignacio Paul Arzak donostiarraren liburutegi pribatua jaso du dohaintzan. Bidasoa Ikerketa Zentroari lotutako ikertzailea da bera. Liburutegia 1.600 alek baino gehiagok osatzen dute; azken hamarkadetan egindako ikerketa-lanen emaitza da.

Aleen gaiak eta edukiak direla-eta, oso bilduma bibliografiko interesgarria da, eta jabeak bizitzako hainbat etapatan izan dituen gustuen eta zaletasunen isla da. Liburuen bilduma osatua da bilketa-lan handia egin delako, eta lan hori ezinbestekoa izan da jabearen prestakuntza intelektuala aberasteko, sorginkeriari eta euskal landa-bizitzari buruzko ikerketak egiteko eta irakasle gisa izan zuen lanbidean aritzeko.

Dohaintzan emandako liburuen gai nagusiak, ale kopuruan oinarritutako garrantzia hurrenkera gisa ezarrita, historia, filosofia, politika, soziologia, antropologia, etnografia eta ekonomia dira. Gehienak estatuan argitaratutakoak dira, baina badaude Argentina, Mexiko, Kuba, Guatemala, Brasil eta Venezuela bezalako herrialde latinoamerikarretan argitaratutako aleak ere. Era berean, gaztelaniazko liburuak dira gehienak, baina euskarazkoak ere asko dira, baita, frantsesez, katalanez, italieraz eta polonieraz argitaratutakoak ere.

Bilduma bibliografikoa Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren parte izango da hemendik aurrera, eta instituzio horrek babestuko du.  Une honetan aleak katalogatzeko lanak hasiak dituzte, ikertzaileen esku ahalik azkarren jarri ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa