(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarrabiomedek 51 ikerketa-proiektu bultzatu zituen 2013an, aurreko urtean baino % 11 gehiago

asteartea, 2014.eko ekainak 17


Proiektu horietan neurozientziak, onkologia, sistema handien patologiak, buruko osasuna eta zaintza epidemiologikoa, osasun publikoa eta osasun-zerbitzuak arloetako 296 profesionalek parte hartzen dute


Nafarroako Gobernuak Navarrabiomed -- Miguel Servet Fundazioa ikerketa-zentroaren bidez 51 ikerketa-proiektu kudeatu zituen 2013an, aurreko urtean baino % 10,8 gehiago. Iaz 46 proiektu bultzatu ziren erakundearen memoriaren arabera (www.navarrabiomed.es webgunean dago erabilgarri).

1.070.998 euroko aurrekontua duten proiektu horietan 296 profesionalek osaturiko 27 ikerketa-taldek parte hartzen dute. 2012an baino (260) % 14 profesional gehiagok parte hartu zuten proiektuetan. Horietatik 176 NOGekoak dira, 40 Navarrabiomedekoak, 22 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak, 18 beste zentro batzuetakoak, 14 osasun-zentroen sarekoak, 10 Tuterako Ospitalekoak, 8 Lizarrako García Orcoyen Ospitalekoak eta 8 Osasun Departamentukoak.

27 taldeek (2012an baino 3 gehiago) neurozientziak, onkologia, sistema handien eta garapen berrien patologiak, buruko osasuna eta zaintza epidemiologikoa, osasun publikoa eta osasun-zerbitzua arloetan jardun zuten.

Memoriak aldizkari espezializatutean argitaratutako artikulu zientifikoei buruzko datuak ere agertzen ditu, kasu honetan 2012koak (urte horretara arteko datuak baino ez daude). Guztira 250 artikulu zientifiko argitaratu ziren, 2011n baino % 13,6 gehiago (220). Horietatik erdiak (133) aldizkari garrantzitsuenen % 25etan argitaratu ziren eta 27 kasuan kasuko arloko lehen 3etan.

Parte-hartze handiagoa estatuko eta nazioarteko deialdietan

Carlos III.a institutuaren Osasunaren Ekintza Estrategikoaren proiektuen deialdian (deialdirik garrantzitsuena Espainiako osasunaren alorrean) partaidetza bikoiztu egin da aurreko urteekin alderatuta, 67 proposamen aurkeztu dira: 44 ikerketa-proiektuetan eta 23 laguntza-eskaera ikertzaileak eta teknikariak kontratatzeko. Deialdi guztietatik, 2013an 51 proiektu gauzatu dira, 1.100.000 eurorekin finantzatu direnak.


Nazioartean, bost proiektu finantzatu dira Europako deialdi lehiatsuetan. Horietatik bereziki azpimarragarria da Refbio, Pirinioen bi aldeen arteko biomedikuntza-ikerkuntzaren sarea finkatu izana, Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeen Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan.

Horrez gain, nabarmendu beharrekoak dira Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteetan parte hartu izana eta ADANOrekin (minbizia duten haurrei laguntzeko Nafarroako elkartea) eta AFANekin (Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea) adostutako hitzarmenak finkatu izana, saio dibulgatzaileen bidez. Ekintza horiek guztiek agerian jartzen dute zentroan garatutako ikerketa-jardueraren alderdi soziala.

Gainera, agiriak Miguel Servet Fundazioak gauzatutako jardueraren laburpena jasotzen du, fundazioak berak bultzatu, kudeatu eta gauzatzen baititu ikerketa-proiektu guztiak. Fundazioa 65 pertsonak osatzen dute: 6 zuzendaritzan, administrazioan eta zerbitzu orokorretan daude, 16 ikerketan laguntzeko unitateetan (proiektuen kudeaketa, metodologia, saiakuntza klinikoen kudeaketa eta komunikazioa eta diseinua), 20 zentroaren beraren eta plataforma teknologikoen ikerketan eta 23 taldeen ikerketa-proiektuetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa