(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berritu dute Bizkarreta-Gerendiaindik (Erroibar) pasatzen den Done Jakue bidearen inguruko zoladura asteartea, 2014.eko ekainak 17


Barcina Lehendakaria obren emaitzak ikustera joan da; Nafarroako Gobernuak 412.000 euro eman ditu obretarako


Bisita

Barcina Lehendakaria gainerako agintariekin zolatu berri diren kaleetan zehar ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Bizkarreta-Gerendiainera (Erroibar) joan da gaur, asteartea, herritik pasatzen den Done Jakue bidearen inguruko zoladura berria ikustera.

Antzinako ibilbidearen, herriaren erdiguneko plazaren eta frontoiaren eta San Pedro elizaren artean dagoen eremuaren artean banatutako 3.800 metro koadro inguruko gainazalean zoladura berritu da.

Obrak egiteko 493.000 euro inbertitu dira. Horietatik 412.000 Nafarroako Gobernuak eman ditu 2009-2012ko Toki Inbertsioen Planaren bidez, hau da, finantza daitekeen zenbatekoaren % 80.

Lehendakariarekin batera izan dira bisitan José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria eta Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari nagusia, eta Erroibarreko alkate den Enrique Garralda eta inguruko beste agintari batzuk.


Erromesen talde batekin hizketan

Barcina Lehendakaria Done Jakue bidea egiten ari diren erromesen talde batekin hizketan ( irudia handitu )

Jarduera nagusiak

Obren zuzendaritza Eunate Cía Ingeniería S.L. enpresak bideratu du eta Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresak gauzatu ditu aurtengo lehen seihilekoan.

Plazarako eta elizaren eta frontoiaren ingururako hormigoizko galtzada-harri prefabrikatudun bide-zorua erabili da, eremua nagusiki oinezkoentzat dela nabari dadin. Bestalde, antzinako ibilbidea bide-zoru aglomeratua jarrita eta galtzada-harriaren mailako hormigoizko espaloiekin berritu da.

Berritu diren 3.800 metro karratuetatik 1.934 plazakoak eta elizaren ingurukoak dira, eta, han, 710 metro karratu galtzada eta 1.224 metro karratu espaloi jarri dira. Beste 1.864 metro karratu antzinako ibilbidekoak dira. Eremu horretan 1.082 metro karratu galtzada eta 782 metro karratu espaloi egin dira.

Euri-urak estolda-zuloen bidez biltzen dira eta dagozkien hodi biltzaileetara bideratzen dira.

Horiez gain, ukitutako elektrizitatearen, telefoniaren eta argiteria publikoaren zerbitzuen kanalizazioak eta obra zibila egin dira.  Zehazki, argiteria publikoaren sareko 489 metro, sare elektrikoko 361 metro eta telefonoen sareko 237 metro kanalizatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa