(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak eta Ertzaintzak informazioa trukatzeko eta batera gauzatzen diren operazioetarako protokolo bat izango dute asteazkena, 2014.eko ekainak 18


Nafarroako Gobernuak bi erakundeen arteko koordinazioa handitzeko hitzarmen bat sinatzea onetsi du


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Foruzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza-protokolo bat sinatzea onartu du, informazioa eta esperientziak trukatzeko eta batera gauzatu beharreko operazioak garatzeko.

Hitzarmenaren helburua lankidetza formalizatzea eta arautzea da, orain arteko harremanak finkatu eta programa, plan, estrategia, material eta teknologietan elkarrekiko laguntza handitzea.

Bi polizia-erakundeek trukatu izan dute informazioa eta operazioak batera egin izan dituzte. Operazioen artean, aipatzekoa da "kaiku" operazioa, izan ere, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugako herrietan jarduten zen gaizkile talde bat atxilotzea ahalbidetu dute. Neguko bideen arloan izaten duten lankidetza ere ohikoa da, herritarren segurtasunari dagokionez  Elizondo, Altsasu eta Lizarrako komisaldegiekin batez ere, eta genero-indarkeriaren kasuetan.

Jarduera-eremuak eta kasuan kasuko solaskideak

Protokoloaren testuan jasotakoaren arabera, koordinazio honako arlo hauetara hedatuko da: polizia-prozedura eta -operazioak, kriminalen sare antolatuen prebentzioa eta horien aurkako borroka, informazioa, ohiko delinkuentzia, genero-indarkeria, zirkulatzeko bideak mozteak bi autonomia-erkidegoei eragiteko aukera dagoenean, hondamendiak eta istripu handiak, polizien prestakuntza eta dokumentazio espezializatua, irakasle eta adituen eta polizia-ekimendu eta teknologia berrien trukaketa.

Dokumentuak bi erakundeen arteko komunikazio-sistema ere zehazten du. Sistema hori eskaeraren larritasunaren arabera desberdina izango da.

Hala, adibidez, ohiko delinkuentziaren edo delinkuentzia antolatuaren inguruko ikerketen kasuan erakunde bat bestearekin komunikatu behar denean, kasua urgentea izan gabe, informazio-eskaerak polizia-erakunde bakoitzean horretarako zehaztutako elkarrizketaguneetara bideratuko dira. Horietako batzuk izan daitezke polizia-txosten edo polizia-aurrekarien eskaerak edo atestatu eta salaketen eskaerak.

Bestalde, abian diren operazioen edo premiazko komunikazioen kasuan, agintaritza- eta kontrol-zentroei egokituko zaie hitz egitea. Premiazko komunikazio horien artean daude bi autonomia-erkidegoen mugan dauden udalerrietako delitu-kasuak, beste polizia-erakundearentzat interesekoak izan daitezkeen ibilgailuak lapurtu eta berreskuratzen direneko kasuak edo bi lurraldeen arteko ohiko komunikazio-bideak moztera behartzen duten hondamendi edo istripu handiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa