(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azterlan baten arabera, bertako biztanleen eta etorkinen arteko harremanean bizikidetza da nagusi eta gatazka gutxi daude asteazkena, 2014.eko ekainak 18


Nafarroako Bizikidetzarako Estrategia egin aurreko diagnostikoak dioenez, bertakoak bi aldiz gehiagotan joaten dira osasun-zentrora eta, gutxienez, gastu sozialaren % 75a jasotzen dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak egindako etorkinen egoerari buruzko azterlanaren arabera, Foru Komunitateko etorkinen eta bertako biztanleen arteko harremana bizikidetzan oinarritzen da eta errespetuzkoa da, eta gatazka gutxi izaten dira haien artean.

Nafarroako Bizikidetzarako Estrategia prestatzeko erabiliko den dagnostiko horren bidez etorkinak medikuarenera gehiagotan joaten direla, gastu sozial handiagoa baliatzen dutela, oinarrizko gizarte-zerbitzuak gelditzen dituztela edo etxebizitza babestuen onuradun nagusiak direla bezalako mitoak ezeztatu dira.

Pertsona

Etorkina.

Nafarroako Gobernuak egindako etorkinen egoerari buruzko azterlanaren arabera, Foru Komunitateko etorkinen eta bertako biztanleen arteko harremana bizikidetzan oinarritzen da eta errespetuzkoa da, eta gatazka gutxi izaten dira haien artean.

Nafarroako Bizikidetzarako Estrategia prestatzeko erabiliko den dagnostiko horren bidez etorkinak medikuarenera gehiagotan joaten direla, gastu sozial handiagoa baliatzen dutela, oinarrizko gizarte-zerbitzuak gelditzen dituztela edo etxebizitza babestuen onuradun nagusiak direla bezalako mitoak ezeztatu dira.

Hala, gaur, asteazkena, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariaren bidez Nafarroako Gobernuko kideei jakinarazi zaien azterlanaren arabera, bertako biztanleak etorkinak baino bi aldiz gehiagotan joaten dira osasun-zentrora; Gizarte Politiketako Departamentuaren gastu sozialaren % 75 mendetasunaren, urritasunen edo adinekoen programetan baliatzen da, baina horietan ez dute etorkinek parte hartzen; oinarrizko gizarte-zerbitzuek artatutako lau pertsonatik hiru nafarrak diren; eta iaz esleitutako BOE-en % 95 nafarrentzat izan ziren.

Nafarroako Gobernuak egindako azterketaren arabera, atzerriko jendea, hau da, Espainiako herritartasunik ez dutenak izan dira krisiak gehien zigortu dituen kolektiboetako bat. 2013ko BAIren datuen arabera, % 40 ko langabezia egon da etorkinen artean; Nafarroan bizi diren eta Espainiako herritartasuna dutenen langabezia, aldiz, % 15ekoa izan da.

Integrazioaren aldeko apustua

Esan bezala, Nafarroako Gobernuak egindako azterlanaren arabera, etorkin kopuru handia duten herrietan bertakoen eta etorkinen arteko harremana bizikidetzan oinarritzen da nagusiki; ez dute ia harremanik, baina errespetua diote elkarri eta ez da gatazka esanguratsurik sortzen.

Nafarroako Gobernuaren apustua, orain, batzuen eta besteen arteko harremana benetako bizikidetzan oinarritzea da, tokiko erakundeek koordinatutako zeharkako neurrien bidez. Halaber, Nafarroako Bizikidetzarako Estrategiak etorkinak zerbitzu publiko orokorrak erabiltzera animatuko ditu, aukera-berdintasuna arriskuan jar dezaketen edo diskriminazio-egoerak sor ditzaketen baliabide espezifikorik sortu gabe.

Horiek izango dira Gizarte Politiken Departamentuak egindako diagnostikoa oinarri eta esku hartzen duten agenteen partaidetzarekin prestatuko duen estrategia berriaren printzipio gidariak. Alli kontseilariaren ustez, horrela, etorkin berriei harrera egiteko fasea gaindituta dagoen etapa berri bati egingo zaio aurre, izan ere, migrazio-fluxua murriztu egin da eta Espainiako herritartasuna hartu dutenen kopuruak gora egin du.

Biztanleen % 13,5 etorkina da

Gaur egun, 2014ko datuen arabera, Komunitatean bizi diren 640.000 pertsonen % 13,5 atzerrian jaio ziren, hau da, 86.240 biztanle. Horietatik % 31k Espainiako herritartasuna duten eta gainerako biztanle nafarren eskubide eta betebehar berberak dituzte.

Bestalde, Espainiako herritartasunik ez duten 59.363 pertsonak, hau da, berez atzerritarrak direnak, Nafarroako biztanleen % 9,3 dira. Espainiako batez besteko ehunekoa % 10,7 da. Foru Komunitatea atzerritarren ehunekoari dagokionez estatuko hamargarren autonomia-erkidegoa da.

Balio erlatiboetan, hegoaldeko migrazioa nabarmentzen da, izan ere, Tutera inguruan biztanleen % 14,9 etorkina da eta Erribera garaian % 13,2.  Aldiz, Iruñean eta bertako eskualdean, Nafarroa osoko ehunekoaren antzekoa dute, % 10,4.

Herrietako ehunekoari erreparatuz gero, Castejón da etorkinen ehuneko handiena duen Nafarroako herria (% 23,6); atzetik ditu Alesbes (% 20,9), Larraga (% 19,9), Funes (% 19,4), Milagro (% 18,7), Cintruénigo (% 18,2), Caparroso (% 18,1), Corella (% 18,1) eta Cadreita (% 17,6).

Adinari dagokionez, Nafarroan bizi diren etorkinen % 80 16 eta 64 urte artekoa da, % 18 16 urte baino gutxiagokoa, eta % 2 65 urte edo gehiagokoa. Bestalde, Espainiako herritartasuna dutenen % 62, 2 16 eta 64 urte artekoa da; % 20,3 65 urte edo gehiagokoa; eta % 16,5 16 urtetik beherakoa.

Jatorrizko herrialdeari erreparatuta, Foru Komunitatean bizi diren etorkin gehienak Marokokoak (% 17,5), Errumaniakoak (%12,6), Bulgariakoak (% 11,1), Portugalgoak (% 7), Ekuadorrekoak (% 6,7) eta Aljeriakoak (% 4,4). Baina Espainiako herritartasuna lortu duten immigranteak kontuan hartuz gero, herrialdeen zerrenda aldatu egiten da. Lehen herrialdea Ekuador (% 16,8) izango litzateke, ondoren Maroko (% 11,4), Kolonbia (% 7,9), Errumania (% 7,9), Bulgaria (% 7,1) eta Portugal (% 4,9).

Geratzea erabaki dute

Ehunekoetan, udal-errolden arabera, Nafarroan bizi diren atzerritarren kopurua % 1,7 zen 2000. urtean eta % 9,3 2014.ean. Hala eta guztiz ere, balio absolutuetan, azken hiru urteetan, Foru Komunitatean bizi diren atzerritarren kopuruak % 17 egin du behera (2011n 71.600 izatetik 2014an 59.363 izatera pasa dira).

Kopurua jeiste hori migrazio-fluxua gelditzeak eta batzuk jatorrizko herrialdera itzuli izanak eragin du, baina, batez ere, Espainiako herritartasuna lortu dutenen kasuak ugaritzeak. Azken datuen arabera, 2002-2012 denboraldian, Nafarroan bizi izan ziren 18.232 atzerritarrek lortu zuten Espainiako herritartasuna.

Halaber, krisi ekonomikoan sartuta egon arren, immigranteek Nafarroan geratu nahi dutela adierazi zuten. 2008an, % 49,3 zen bere herrialdera ez itzultzea erabakita zutenen kopurua eta, 2010ean, % 54,1.

Hezkuntza, enplegua eta osasuna

Nafarroako Gobernuak egindako diagnostikoak hezkuntza, enplegua edo osasuna bezalako sektore zehatzei buruzko datuak ere jasotzen ditu. Hezkuntzari dagokionez, 2012-2013 ikasturteko Ministerioaren datuen arabera, Nafarroan, unibertsitatekoak ez ziren ikasketetan matrikulatutako ikasle guztietatik % 9,2 ikasle etorkinak ziren, estatuko batez bestekoa baino hamarren bat gehiago. Aurtengo ikasturtean (2013-2014), ikasle etorkinen % 80k guztia gaztelaniaz den ikasketa-ereduan (G) ikasi du.

Enpleguari lotuta, etorkinen artean krisiak izan duen eraginaren erakusgarri den parametroetako bat da Gizarte Segurantzara afiliatutako langile etorkinen kopuruak behera egin izana. Hala ere, Espainiako herritartasuna lortzeko aukerak ere eragin du. 2008ko maiatzean 32.796 zeuden, Nafarroako osoko biztanleen % 11 eta, sei urteren ondoren, 2014ko martxoan, 18.961 zeuden, afiliatu guztien % 7,7.

Azkenik, osasunari erreparatuta, Osasun Departamentuak kalkulatu duenez, 63.927 osasun-txartel indibidual esleitu zaizkie Nafarroan bizi diren etorkinei. Horiek emandako txartel guztien % 10,2 dira. Zenbateko hori Foru Komunitatean bizi diren etorkinen kopurua baino gehiago da, datuak ez direlako berehala eguneratzen Espainiako herritartasuna lortzean eta interesdunak berak eman behar duelako horren berri.  Gogorarazi beharrekoa da Nafarroako doako osasun-laguntza eskaintzen diela Komunitatean bizi diren guztiei.

Informazio-iturriak

Nafarroako Elkarbizitzarako Estrategia prestatu aurretiko diagnostikoa egiteko, Gizarte Politiketako Departamentua esku hartzen duten eragileei (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, gizarte-erakundeak, etorkinen elkarteak eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak) egindako elkarrizketetan, etorkinen kopuru handia duten hiru herritan (Cientruénigo, Faltzes eta Larraga) egindako gizarte-partaidetzaren proiektu batean, Inmigrazioaren Behatoki Iraunkorrak egindako datu estatistikoen bilketan eta immigrazio-politikei buruzko dokumentu-azterketan oinarritu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa