(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Web-aplikazio baten bidez langabeziako datuen eta Nafarroan erregistratutako kontratuen kontsulta estatistikoa egin ahal izango da osteguna, 2014.eko ekainak 19


Tresnaren bidez azken 5 urteetako informazioa eskura daiteke, eta adina, prestakuntza, jarduera-sektoreak eta talde profesionalak bezalako aldagaiak gehi daitezke


Ordenagailua

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) aplikazio informatiko bat jarri du erakundeen eta partikularren eskura Enpleguaren atarian (informazioaren autokontsulta egiteko), Nafarroako lan-merkatuari buruzko informazio estatistikoa lortu ahal izan dezaten.

Tresnak azken bost urteetan Nafarroan erregistratutako langabezari eta kontratuei buruzko datuak ematen ditu, eta adina, prestakuntza-maila, jarduera-sektoreak, talde profesionalak, herritartasuna eta abar bezalako aldagaiak hauta daitezke.

Kategoria guztiak konbina daitezke udalerria, adin-tartea eta denboraldia bezalako beste batzuekin; hala, informazio eguneratua eskura daiteke, nahieran, kontsulta egiten duenaren premien arabera. Eskuratzen den informazioa Excel edo PDF formatuetan deskarga daiteke.

Aplikazioa Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiak garatu du, eta kudeaketako partaidetza eta gardentasuna sustatzen ditu, Datuak Babesteari buruzko Legeak eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legeak ezarritako lege-esparruaren barruan. Azpimarratzekoa da, estatuan, Madrilgo Autonomia Erkidegoak bakarrik duela antzeko tresna bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa