(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak talde-erabilerako 601 igerilekuren baldintza teknikoak eta sanitarioak kontrolatuko ditu uda honetan osteguna, 2014.eko ekainak 19


Osasun Publikoaren Institutuak eta Foruzaingoak igerilekuen zaintza egiteko kanpaina egingo dute, erabiltzaileen babesa eta segurtasuna bermatzeko


igerilekua

Haurrak igerilekuan

Nafarroako Gobernuak 266 instalaziotan dauden talde-erabilerako, hau da, familiako pribatuak edo 20 etxebizitza baino gutxiagoko familia ugarirenak ez direnak, 601 igerilekuren instalazioak eta osasun-baldintzak kontrolatuko ditu, segurtasuna eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko.

Aisialdirako instalazio horien erabileratik eratorritako arrisku fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak prebenitu eta saihestea da helburua, esate baterako, traumatismo, istripu eta itotzeak, eta infezi-, digestio-, arnasketa- eta azal-gaixotasunak.

Igerilekuak kontrolatzeko lanez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Iruñeko eta Tuterako udalak (ordezkarien bitartez) eta Foruzaingoa arduratuko dira. Behar izanez gero, Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako osasun-langileen laguntza izango dute.

Kontrola egitean, administrazio-baimenak, instalazioen ikuskaritza eta baldintza teknikoak eta foru-arauak (123/2003 Foru Dekretua) eskatzen dituen segurtasunari lotutakoak (ez labaintzeko zoladura, inguruko hesiak eta sarrera, sakoneraren seinaleak, jolaserako elementuen ikusgaitasuna, trebaturiko sorosleak behar bezainbeste, botikina etab.) betetzen direla egiaztatuko dira. Horiez gain, estatuko araudiak eskatzen duenari jarraiki (724/2013 Errege Dekretua), uraren eta airearen kalitatearen (igerileku estalien kasuan) azterketak ere egingo dira.

Azken arau hori iazko abendutik dago indarrean; 1960ko lehenagoko beste bat ordezten du eta autonomia-erkidegoetako legeak bateratzen ditu, eta autonomia-erkidegoetako legeek estatuko legea osatzen dute. Hilkortasun orokorra murrizteko, saihestu beharreko gorabeherak ezagutzeko eta uraren eta airearen kalitatea bermatzeko egin da, eta, hortaz, erabiltzaileen osasuna  babesteko ere, osasun-arriskuak saihestuta.

Osasun Publikoaren web-orrian igerilekuak zaintzeko kanpainari buruzko informazioa, talde-erabilerako igerilekuen baldintzak arautzen dituen araua, dokumentu erabilgarriak eta igerilekuen erabilerarekin erlazionatutako hainbat patologia eta produktu kimikori buruzko liburuxka informatiboak daude, baita aisialdirako eta kirolerako instalazio horiez arriskurik gabe gozatzeko gomendioen gida bat ere.

32 zigor 2013ko kanpainan

2013ko udako kanpainan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 32 zigor-espediente egin zituen aurkitutako hutsengatik edo araudia ez betetzeagatik. Horietatik 14 Foruzaingoak egindako kontroletan erregistratutako arau-hausteak izan ziren eta 18 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ingurumen Osasunaren atalak egindakoetan. Ez dira kopuru horietan sartzen Iruñeko eta Tuterako instalazioei dagozkien behin-behineko zigorrak, horien zaintza kasuan kasuko udalei baitagokie, ordezkari gisa.

Huts errepikatuenak autokontrolerako erregistro nahikorik ez izatea, uraren sakontasuna adierazten duten seinalerik ez egotea, uraren analisirik ez egitea, soroslerik ez egotea, botikinean maskara / oxigeno-bonbonarik ez izatea, "perretxiko" itxurako dutxen seinalerik ez egotea, igerilekuen inguruko hesian aterik ez egotea, ez labaintzeko neurririk ez hartzea edo kloro-mailak zuzenak ez izatea.

Gainera, huts arinak zuzentzeko edo agiri osagarrien 49 eskaera egin ziren, eta epea zehaztu zen horietarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa