(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 85 milioi euro emango dizkie enpresei 2014an eta 2015ean I+G+B sustatzeko ostirala, 2014.eko ekainak 20


Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu du Horizon 2020 Europako finantzazio-planak hazteko eta Nafarroako enpresen sarearen lehiakortasuna hobetzeko aukera emango duela


De la Concha, Khayyat, Morcillo, Poncela, Goicoechea lehendakariordea eta Rodriguez ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, 2014-2015 denboraldian, 85 milioi euro emango ditu laguntza zuzen eta zerga-pizgarri gisa I+G+B sustatu eta garatzeko. Hala adierazi du Lourdes Goicoechea lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak "La I+D+i, factor clave para la competitividad de las empresas" izenburuko jardunaldiaren irekiera-ekitaldian.

Saioa Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak batera antolatu dute CDTI eta Aditech-en bidez, enpresei euren enpresa-proiektuetan berrikuntza ezarri eta garatzeko eskura dituzten finantzazio-tresna eta -aukeren berri emateko. Maria Luisa Poncela Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako idazkari nagusiak ere parte hartu du ekitaldian.

Horizon 2020 programa, Europako finantzazioa lortzeko aukera

Mintzaldian, lehendakariordeak esan duenez, adierazle ekonomikoek hoberako joera dutela ikusita, Gobernuak ekonomia bizkortzearen eta enplegua sustatzearen aldeko apustua egingo du ikerketan eta berrikuntzan oinarritutako industrializazio-estrategia baten bidez, Nafarroako enpresen laguntzarekin eta zerga-onurak soiltzen dituen zerga-erreforma baten bidez, ekonomia bizkortzen laguntzen duten zergei eta I+G+B proiektuetan egindako inbertsioengatiko zerga-kenkariei eutsita. Horrez gain, Horizon 2020 Europako finantzazio-programaren laguntzak eskura izateak Nafarroako enpresei ematen dien aukera bikaina azpimarratu du.


Enpresetako I+G+B proiektuei buruzko jardunaldia ( irudia handitu )

Lourdes Goicoecheak emandako datuen arabera, 2012an, Nafarroan, 5.000 pertsona ziren I+G jardueretan lanean ari zirenak. Horren harira, Nafarroako Gobernua IV. Plan Teknologikoa ezartzen ari da, Horizon 2020 programara egokituta, nazioarteko I+G+B garatzeko, oinarri teknologikodun enpresen sorreran oinarritutakoa, enpresa taldearen lehiakortasuna hobetzeko, kualifikaziodun enplegua sortzeko eta produktu eta zerbitzu berrien erabilera sustatzeko. I+G+B proiektuetarako gastua BPGren % 2,2 izatea lortu nahi da, baita kualifikazio altuko enplegua areagotzea ere, ikertzaileak lanean ari diren guztien % 2,3 izan daitezen.

Bestalde, Maria Luisa Poncelak aitortu du Nafarroa dela bere BPGari dagokionez I+G+B proiektuetan inbertsiorik handiena egin duen autonomia-erkidegoa, eta Europako batez bestekoaren parean dagoela. Gogorarazi behar da, azken hamarkadan, Nafarroa uneoro egon den BPGari dagokionez I+G proiektuetan gastu handiena izan duten lehen hiru autonomia-erkidegoen artean; 2012an bigarrena izan zen. Poncelak azpimarratu du, baita ere, guztizko gastutik % 68 baino gehiago sektore pribatuak baliatu zuela, beraz, Europar Batasunak gomendaturiko mailak gainditu ditu.

Jardunaldia Aditech enpresa teknologikoaren egoitzan izan da, eta enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoetako ehun bat ordezkari izan dira bertan. Iñaki Morcillo Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak, Manuel Rodríguez Aditech-eko zuzendari nagusiak eta Nabil Khayyat eta Serafín de la Concha CDTIkoek ere parte hartu dute ekitaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Jardunaldia_IñakiMorcilloren aurkezpena
Jardunaldia_ManuelRodríguezen aurkezpena
Jardunaldia_NabilKhayyaten aurkezpena
Jardunaldia_SerafíndelaConcharen aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa