(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu dituzte Zubiriko Erdi Aroko zubia zaharberritzeko lanak 200.000 euro inguruko inbertsioa egin ondoren ostirala, 2014.eko ekainak 20


Sánchez de Muniáin kontseilaria XIV. mendeko azpiegitura ikustera joan da; hainbat mendez, Done Jakue bidea egiten zuten erromesek Arga ibaia gurutzatzeko erabiltzen zuten zubia


Kontseilaria Javier Sanchorekin, José Luis Larrainzar alkatearekin eta Ignacio Juvera eta Arantxa Hernández zinegotziekin ( irudia handitu )

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria berriki zaharberritu den Zubiriko zubia ikustera joan da. Bi fasetan egin diren obretarako 189.863,52 euro baliatu dira eta, lanei esker, XIV. mendeko egitura sendotu da.

Zubia herrian bertan dago eta Argaz ibaia zeharkatzen du. Santiagora erromes joaten zirenei ibaia pasatzen laguntzen zien, eta 1097an dagoeneko zubia bertan zela jakin da. Urte hartan Aragoiko eta Nafarroako Petri I.a Santxez erregeak Iruñeko elizari dohaintzan eman zion "Zubiria izeneko herria" (zubia duen hiria).

"Amorruaren zubia" izenez ezagutzen da, izan ere, esaten zutenez, abereek biaduktuaren erdiko zutabea hiru aldiz inguratzen bazuten, amorruaren gaixotasunetik sendatuta edo libratuta geratzen ziren. Horregatik, XX. mendeko hasierako urteetara arte, baserritarrek hara eramaten zituzten animaliak. Tradizioak dioenez, hori hala gertatzen zen zubiaren azpian Santa Kiteriaren hondakinak zeudelako. Zubian egindako lan batzuetan erlikia bat aurkitu zuten, Burlatara eraman eta gaur egun Joan Bataiatzailearen parrokian dago gordeta.

Gaur egun, bidea ez da zubitik pasatzen, eta erromes joaten direnek herrira sartzeko zeharkatzen dute.

Zaharberritzeko lanak

Zubiaren jatorria XI. mendekoa edo erromatarra izan daitekeen arren, gaur egungo itxurako eraikuntza XIV. Mende inguruan egin zen, garai gotikoan, eta hainbat alditan berreraiki da.

Harrizko harlangaitzezkoa da, 30 m luze da eta 3,6 m zabal kanpoaldeko parametroen artean. 12 metroko luzera duten 2 arku ditu, eta eskuinekoa arku zorrotza da nolabait.

2012an zubia zaharberritzeko proiektua idatzi zen, eta proiektuan aurreikusitako esku-hartzearen lehen fasea gauzatu zen, hau da, parametroak eta zubiaren egitura zaharberritu ziren: Zubi-pilareak, zubi-bularrak, tinpanoak eta petrilak. Zenbatekoa 109.863,52 euro izan zen eta Nafarroako Gobernuak finantzatu zuen.

Aurtengo lehen hilabeteetan bigarren fasea gauzatu da, hau da, ahoak eta zoladura zaharberritu dira. Obrak Construcciones Leache S.L. enpresari esleitu zitzaizkion 80.000 euroren truke. Kontratuaren % 50 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatu du, Nafarroako 2007-2013ko EGEF programa eragilearen bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa